Docutec Card

Lumière anaiak

1895eko uztailaren 11n Lumière anaiek film bat aurkeztu zuten zientzialarien aurrean. Audio honetan Lumière anaien historia laburra kontatzen da.

Zinematografoa nola sortu zuten azaltzen du. Trenaren iritsiera eta Ureztatzaile ureztatua izan ziren proiektatutako lehen bi zinten izenak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Zineaz hitz egiten hasita, ezinbesteko aipamena: Lumière anaiak.
- Lumière anaiek orain dela 104 urte asmatu zuten zinematografoa izeneko proiektorea. Urte batzuk pasa dira ordutik, ezta?
- Bai. Asko esango nuke nik.
- Eta, egun ere, zinera goazenean horrelako proiektoreen bidez ikusten ditugu pelikulak. Modernoagoak, noski, baina sistema berbera da.
- Nondik sortu ote zitzaien ideia?
- Esaten dutenez, aiarengandik jaso zuten zinerako afizioa. 1870ean Lumière familia Frantziako Lyon herrira joan zen bizitzera. Aitak, Antoine Lumièrek, garai hartan argazkilari ezaguna bera, hiriaren erdialdean estudio bat ireki zuen. Oso gertutik jarraitu zuten irudi bizien garapena beraien semeen heziketa alde batera utzi gabe. Hauek Lyongo institutu teknikoan hasi ziren ikasten.
- Lumière anaien aita, Thomas Edisonen asmakizunekin liluratuta zebilen. Izan ere, irudi tinkoei mugimendua ematea lortu baitzuen. Hau ikusita, semeei gai hau aztertzea eskatu zien.
- Orduan semeak buru-belarri lanean jarri zituen.
- Hori da, beraien enpresako argazki-baliabideak aprobetxatuz, Auguste eta Louis anaiek Thomas Edisonek asmatutako kinestoskopioa aztertu zuten. Denbora oso laburrean argazki-serie luzeak ikusteko aukera eskaintzen zien ikusleei. Ondorioz, irudiak mugimenduarekin ikusteko aukera zegoen. Arazoa zen ikusle batek soilik ikus zezakeela.
- Kinestoskopioa esan duzu, ezta?
- Bai. Kinestoskopioa, eta izen arraroko hainbat aparatu aztertu zituzten eta azkenean zinematografoa asmatu zuten Lumière anaiek 1895eko otsailean. Nola? Ba, argazki-kamera eta argi-proiektorea konbinatuz. Urte bereko abenduaren 28an mundura zabaldu zuten beren asmakuntza. Alegia, zinemara eraman zutela. Zinema edo… deitu badiezaiokegu…, ba, Parisko Grand Caféko sotoetan saloi bat alokatu zuten eta Lumièretarren zinematografoa izenburupean kartel bat jarri zuten lehenengo filma botatzeko.
Antoine Lumière aitak hiriko pertsonalitate guztiak gonbidatu zituen eta gainerako ikusleei franko bana kobratu zien, baina han ez zen gonbidaturik agertu, ezta publikorik ere, gutxi batzuk izan ezik.
- Beno, kontu hau ere jende arruntarentzat ez zen oso ezaguna izango, ala?
- Arrazoi duzu, bueno ba, Trenaren iritsiera eta Ureztatzaile ureztatua izeneko bi zinta bota behar zituzten, baina ia hutsik zegoen saloia eta, itxura guztien arabera, porrota seguru. Lehenengo pelikula botatzen hasi zirenean sorpresa eta beldurra nabari omen zen, ikusle gutxi haien aurpegietan.
- Trenaren iritsiera zintan irudiak benetakoak zirela ematen omen zuen eta ikuslegoa trena beraiengana hurbiltzen zela eta pantailatik irtengo zelakoan, zapalduko zituen beldurrez, korrika irten omen ziren.
- Oraingo irudi tridimentsionalak ikusgarriak izango dira, baina garai haietan. Beraz, hori… arrakastarik ez, jenderik ez…
- Hori lehenengoan, eta gero ere askotan errepikatu omen zen egoera bera. Hainbesteko ikusmira sortu zuten bi zinta hauen proiekzioak non takillako diru-bilketa ikaragarri igo zen. Egunean 35 franko jasotzetik 300 franko biltzeraino iritsi ziren. Egun haietan Parisen ez omen zen beste ezertaz hitz egiten.
- Bi film hauen atzetik gehiago egin ziren eta gaur egun ere zineak guztiz liluratzen gaitu, ezta?.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 20, 2000
Number: 25545
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:04:12
Number of visits: 7185