Docutec Card

Charles Chaplin aktorea

Charles Chaplin aktorearen gaineko film laburra, ahotsik gabea.

6.zinta /00.31.47

Transcription:[+] Transcription:[-]

 


Zapata beltzak, banbuzko Manila, bibote txikia, onddo-kapela. Charles Chaplin “Charlot”.
Londresen jaio zen 1889an, oso familia txiroan. 5 urte zituenean, umezurtz geratu zen.
Haurtzaro latza izan zuen eta eskean ibili zen.
Goseak berezko abilezia eta artista sena piztu zizkion.
6 urte zituela igo zen lehen aldiz eszenatokira.

7 urtera arte plazarik plaza ibili zen titiritero, pailazo, dantzari edo akrobata.
1913an Atlantikoa zeharkatu zuen Estatu batuetan aktore izateko.
Hollywoodera joan zen eta han ustekabean pertsonaia bat antzezteko mozorro bat asmatu zuen: Charlot.
Berehala sekulako arrakasta lortu zuen akzioa eta komedia uztartzen zituzten filmen bidez.

80 pelikulatik gora filmatu eta zuzendu zituen bizitza osoan. “Diktadore handia” eta “Candilejas”, besteak beste.
Suitzan eman zituen azken urteak. Charlot-en sortzailea 1977an hil zen 88 urte zituela.

Interesatzen zaizu

  • Charles Chaplin

    Charles Chaplin

    Londresen, 1889 apirilaren 16an jaio eta Vevey, Vauden, Suitzan, hil zen 1977ko abenduaren 25ean Charles Chaplin aktore handia. Bere biografia laburra ikusiko duzu bideoan.

    Charles Chaplin
  • Garai Modernoak

    Garai Modernoak

    Lan-baldintzak ditugu ikastunitatearen gai nagusi. Charles Chaplinen "Garai modernoak" filmaren pasarte batzuk ikusiko ditugu, eta hainbat gai izango ditugu hizpide: filma bera, langileen bizimodua, lan-arazoak , horien inguruan hedabideek jokatzen duten papera...

    Garai Modernoak
 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 2, 2000
Number: 25541
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:04:40
Number of visits: 3774