Docutec Card

Banan-bana, hamar balore oso baliozko

Aholku moduan kontuan hartu beharreko hamar balore ematen ditu. Oso labur.

1) Pertsona nagusiak errespetatu: ia inposaketa gisa bizi izan dugu "aita edo ama, aitona edo amona delako"; esanekotasun itsu horren lekuan, neke handiko bizitzaren bidez gure gizarte aberats hau eman digutenekiko zinezko errespetua jarri behar dugu.

2) Hezitzaileei prestigioa eman: lanbide horri berriro merezi duen duintasuna eman eta autoritatea onartu. Eta haur, gazte eta helduei hala ulertarazi. Ezinbestekoa da.

3) Inguruan ditugun ahulekiko elkartasuna (eta ez bazterturikoekikoa bakarrik).

4) Ondasun eta zerbitzu publikoekiko errespetua: "hau guztiona da eta egoera onean egon dadin zaindu behar dugu" maximarekin eta denon ondarea geurea balitz bezala zaintzeko ardurarekin hezi.

5)  Ez gaitzala kontsumismoak eraman. Ongizate materiala ez da txarra, baina saia gaitezen kontsumitzaile zentzudun eta informatuak izaten eta eroste hutsagatik erostera eramaten gaituen antsietatea kontrolatzen. Frustrazioa, hondamen ekologikoa eta beste atsekabe prosaikoago batzuk besterik ez dizkigu eragingo.

6) Entzuten ikasi: baldintzarik gabe (epairik eta aurreiritzirik gabe), era aktiboan eta enpatiaz, solaskidearekin egiazko komunikazioa lortuz eta bere lekuan jartzeko ahalegina eginez.

7)  Itxoiten, norbere txandaren zain egoten ikasi. Lehena izateko eta gauza guztiak lehen kolpean eta azkar lortzeko antsietatea gainditu. Besteak ere zain daude.

8)  Galtzen eta huts egiten ikasi eta porrota garapen pertsonalean ikasteko oinarrizko prozesu gisa onartzen ikasi. Ezezkoa dramarik gabe onartzen jakin behar da. Asko entzun beharko ditugu bizitzan zehar.

9)  Erantzukizunaren zentzua garatu, esfortzuaren kultura indartu. Antolakuntza, puntualtasuna, gauzak ongi egiteko gogoa... oso planteamendu positiboak dira.

10)  Autoestima indartu, geure burua zaindu. Nork bere buruarekiko onarpena, estimazioa eta arreta zaindu.

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 7, 2000
Number: 25505
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2269