Docutec Card

Irakur-zaletasua

Artikulu laburra. irakur-zaletasuari buruzko datu estatistiko batzuen berri ematen du.

EAE-N ESTATUKO ZALEENAK

Irakurlea da %92

Euskadiko Editoreen Gremioak aste honetan aurkeztutako inkestaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen %92k irakurletzat jotzen du bere burua. Azken inkerketetan azaldu den bezala, euskal herritarrok egunkari irakurle sutsuak gara: hamarretik zazpik egunkariak irakurtzen dituela dio. Liburuen irakurzaletasuna, berriz, zertxobait ttikiagoa da: hamarretik bostek irakurtzen omen ditu liburuak.

EAEko etxeetan dagoen batez bestekoa 180 liburu baino zerbait gehiagokoa da. Euskararen datuen inguruan, berriz, 16 urtetik 24 urtera bitarteko gazteen %55,7k euskaraz irakurtzen du. Euskaraz gehien irakurtzen den probintzia Gipuzkoa da, Bizkaia eta Arabaren aurretik.

Orokorrean, emakumeen %61 irakurlea da; gizonezkoen artean, berriz, %48 soilik. Gehien saltzen den literatura generoa %80 eleberria da.

Batez beste, urtean hamar liburu erosten ditu EAEko biztanleak. Irakurtzen diren liburu gehienak erosiak izaten dira; %22 soilik hartzen da liburutegietako mailegu zerbitzuetatik.

 

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 15, 2000
Number: 25479
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1440