Docutec Card

Geroz eta zaharrago

Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek dute Europako bizi-itxaropen handiena: 86,2 urte. Gure populazioaren zahartzeaz eta adinekoen ongizateaz hitz egin du Javier Yanguas adituak.

Biologian eta osasunaren psikologian doktorea da Yanguas, eta gaiari buruzko azalpenak eman dizkio Garikoitz Udabe kazetariari. Zahartzearen erronketako bat da etapa hori zentzu batekin bizitzea, hark dioenez.

 

Audioa osorik entzun nahi baduzu, egin klik esteka honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Garikoitz Udabe.- Zahartzeaz hitz egin behar dugu orain. Eustatek oso albiste onak eman dizkigu-eta aste honetan. Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek dute Europako bizi-itxaropenik handiena. Bejondeizuela!
Amaia Portugal.- Eskerrik asko! Egun on!
Garikoitz Udabe.- Amaia Portugal, egun on!
Amaia Portugal.- Egun on, bai, 86,2 urte, hori da ezarritako marka berria edo, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako emakumeen batez besteko bizi-itxaropena, 86,2 urte. Europar Batasuneko batez bestekoa baino ia hiru puntu handiagoa, eta gizonena ere ez da txarra e?, 80,3 urte, Suediak baino ez du gainditzen, eta Europakoa baino ia bi puntu eta erdi handiagoa da. Gainera, gizonen bizi-itxaropena emakumeena baino azkarrago ari da hazten azken urteotan.
Garikoitz Udabe.- Albiste onak dira, noski, baina bada zertaz hausnartu ere, gure populazioaren zahartzeaz, eta jakina, gure adinekoen ongizateaz ere, ere bai. Eta horri buruz hitz egitera goaz orain Javier Yanguasekin. Javier Yanguas, kaixo, egun on, aspaldiko!
Javier Yanguas.- Egun on, aspaldiko, zer moduz?
Garikoitz Udabe.- Oso ondo! Zuk ba al duzu hipotesirik edo susmorik zer dela-eta den hain handia bizi-itxaropena gurean?
Javier  Yanguas.- Bai…, bueno, ee… bueno, gure gizartearen, azkenean, ez dakit ez?, triunfo (garaipen) ikaragarria dela esango nuke nik ez?,  alde batetik(an) osasunak edo osasun inbertsioak sortu dituen aukerak, ez?, guk gure gizartean, eta batez ere…bueno,  Europar Batasuneko gizarte guztiak ez?, sekulako inbertsioa egin dutela, bada, gure osasunean, eta hori nabaritzen da; askotan ez dugula apreziatzen, ez? zenbat balio duen hori (horrek), baina inbertsio horrek ekarri dituen, ekarri ditu, bada, bada, zenbait aldaketa osasunari, edo osasunean, eta hori izan dela niretzat…bueno, aldagai bat oso inportantea esplikatzeko momentu honetan zenbat luze den gure bizitza, ez?. Hori alde batetik(an), beste aldetik(an), bada….bada, giza… gizarte-zerbitzuak egin dituen baita ere, egin ditugun inbertsioak, ez?; eta gero, hirugarrena, nik esango nuke dela pertsonen, gure, bueno, pertsonen jokaerak eta jokabideak aldatu egin direla, ez? azken urte hauetan.
Garikoitz Udabe.- Eta ondorioz, bada, batzuek definitzen dute, e… bueno, honek guztiak , egoera berri honek arazo batzuk dakartzala; beste batzuek, erronka berriak dakartzatela diote, eta zuk asko erabiltzen duzun hitza da, edo aldarrika…aldarrikatzen duzuna, zahartzearen aukerak esaten dituzu, ezta?
Javier Yanguas.- Bai, hombre eske, pentsa ezazu, ez? orain dela, Euskal Herrian, ez? orain dela 110 urte, gutxi gorabehera ez?, ze nik dauzkat, adibidez, orain momentu honetan 34 urte ez?, bada, bueno, bada, orain dela 110 urte bizitzaren luzapena zen nik daukadan adina…..eta….eta jendea hiltzen zen, hori egia da, horrela da ez?, o sea, ez dakit….eta orain, pentsa ezazu daukagula, zenbat urte?, beste  30 urte gehiago bizitzeko, eta horrek noski ekartzen duela, ez? aukera, eta niretzat da, bada, gizarte honek izan duen triunfo (garaipen) nagusi, nagusiena ez bada, nagusienetariko bat ez?. Klaro, bizi-luzapen hori (horrek) ere ekartzen ditu beste erronka batzuk, ekartzen ditu aukerak gauza gehiago egiteko, gauza gehiago bizitzeko, baina gauza gehiago, edo urte gehiago bizitzea (bizitzeak) ere, horrek ere ekartzen dituela erronkak ez?, eta prestatu behar gara horretarako.
Garikoitz Udabe.- Zeintzuk dira erronka nagusi horiek, zeure ustez, Javier?
Javier Yanguas.- Niretzat momentu honetan osasuna alde batetik utzita, ez?, eta ekonomikoki, eta osasunez, osasuna ondo baldin badaukagu, niretzat da zer egin behar dugun, ez?.jubilatu eta gero…. .
Garikoitz Udabe.- Zer esan nahi duzu, denbora librearen kudeaketa esan nahi duzu?
Javier Yanguas.- Denbora librearen kudeaketa alde batetik(an), baina nik esango nuke dela proiektu pertsonala edukitzea, hau da, bizitza sentidu (zentzu) batekin bizitzea nik uste dela inportanteena, ez?,  eta horretarako proiektuak edukitzea, konprometituta, pertsona bat konprometituta egon behar gara, bada, zenbait gauza desberdinekin… gero, ongizateekin bizitzea, eta azkenean da sentidu (zentzu) pertsonala. Askotan ez dugula honetaz hitz egin nahi ez?, baina bakoitzak bere bizitzari eman behar dio, ez? sentidu (zentzu) pertsonala ez?, zuretzat zein gauza diren garrantzitsuenak, eta garrantzitsuak diren gauzak lortzea. Hori da, hori izango litzateke niretzat erronka nagusienetariko bat.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 14, 2018
Number: 25308792
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:41
Number of visits: 1846