Docutec Card

Euskara ikasteko prozesua

Euskara ikasi duten atzerritarren testigantzekin osatutako bideoa. Nola ikasi dute? Erraza gertatu zaie ala zaila?

Hainbat lagunen azalpen eta bizipenak entzungo dituzu bideoan.

Jatorrizko bideoa hemen duzu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Yiwen Wang. Euskaraz ikasten ari naiz. Eta, bueno, momentu , aber, ulertzen hitz egin baino hobeto.
Bake Diatta. Apuntatu nintzen EPAn, Villabonan, eta holaxe hasi, hasi nintzen euskara ikasten.Euskaraz ikasten, eta nirekin, kaleko jendea eta familia, lagunekin praktikatzen ba bueno, holaxe, poliki-poliki, poliki-poliki… Orain, orain ulertu bai, poliki-poliki…
Mia Rissanen. Euskara, segituan AEKko klaseetan hasi nintzen gogo handia nuelako, euskararen ezagutza txiki batzuk, hitz solte batzuk, bertso batzuk ikasten nituen ja Finlandian, senarraren bitartez eta hori…
Wednesday Silva. Bueno, etorri baino lehen, ja Coimbran egon nintzenean hasi nintzen, jakin-minagatik hasi nintzen euskara ikasten, hemengo bi lagunekin. Bueno ba e-mailen, e-mailen bidez galdetzen, agurtzea. Nola esaten da egun on, buenos días eta agur, adiós… Holako gauzak, eta kontatzen bai, zenbakiak…
Thomas. Hasi naiz ikasten euskara 19-20 urterekin Euskal Etxean, Parisen. Eta gero itzuli, eta gero etorri nintzen hona askotan ikastaro egiten eta hori, eta pasa, pasa denbora asko ere Lazkaoko barnetegian, hori, euskara ikasten.
Wednesday Silva. Heldu nintzenean Oñatira, matrikulatu nuen Oñatiko euskaltegian, baina bueno, jakin-minagatik. Eta bueno, hasi nintzen…
Davide Filgueiras. Ostiral batean gauzak batu Compostelan, kotxea hartu, Andoainera heldu, eta astelehen goizean, hori, pixka bat herria ezagutzea eta zuzen-zuzenean euskaltegira. O sea, begiratu, «ni Davide naiz, Galiziatik nator, eta euskara ikasi nahi dut».
Irina Tichtchenko. Ikasi nuen Zarauzko euskaltegian. Egin nuen lehengo bi urteak presentziala; irakasle izugarri eduki nuen, oso ona, izugarria; eta giro oso ona geneukan hor. Eta ja gero ez zeuden klaseak, hirugarren urterako ja ez zeuden klaseak, presentzialak, eta orduan pasatu genuen interneten bidez egiten. Astean behin joaten ginen hara tutoretzak egitera eta mintza-saioak egitera. Eta hori, eta horrela egin nituen 3 urte.
Barrey Manley. Eskolara joan naiz, joan nintzen pare bat aste. Eta gero nire kabuz, nire kabuz, batez ere nire kabuz. Eta gero urte batzuk beranduago, agian 34 urterekin, behin-betiko erabakia hartu nuen hemen bizitzea betirako, eta orduan zen, orain da lan egiteko momentua,ezta? Eta hasi, hasi nintzen irakasle partikular batekin, gauza, nire burua antolatzeko, eta gero joan nintzen barnetegi batean, Ondarroan…
Len Bux. Egon naiz, baina aspaldi. AEK, AEkn, eta gero partikular batzuk egin, neska batekin, hemengo neska batekin. Ba oso gutxi. Eta behin barnetegi batean, Nafarroan, bi aste. Oso zaila zen. Baina bueno, esperientzia berezia zen ere bai.
Miki Lamedica. Lehengo urtea pasa eta gero, pasa, pasa, pasa nuen hamabostaldi bat barnetegi batean, pixka bat a lo loco. Eta oso gogorra izan zen, ze nire maila zen super-baxua, baxuena, eta oso gogorra zen bi aste, ba 9etatik 10ak arte euskara pentsatzea, hitz egitea, klaseak gehiena egin… Nahiko, nahiko gogorra, baina oso, oso esperientzia polita.
Tarana Karimova. Uste dut hasieratik hiztegi gutxirekin saiatu naiz moldatzen. Lehenengo hiru-lau hilabete erdara nolabait ikasi nuen, eta uste dut, zen sei hilabete hemen,ja  hasi nintzen euskarako hiztegiekin pixka bat, jakiteko… Kuriositate hori neukan, ez? jakitea zer den, nolakoa den, eta hori, zailtasuna neukan, bueno, komunikatzeko garaian hizkuntza aldetik. Baina gero ja ikasita, jendea… Askotan egoten nintzen hemengo jendeekin, lanetan, kaletan eta, ez?, eta horrek lagundu zidan hori, bere momentuan azkar eta lehenbailehen ikasteko hemengo hizkuntza.
Bake Diatta. Ez da eskolan bakarrik. Eskolan, bueno, ikasi, baina kalean praktikatu nirekin. Bai.
Yiwen Wang. Pixkanaka-pixkanaka ikasten umeekin, eta familiarekin…
Sebastien Cartier. Bai. bai. Umeekin eta bai, eta lagunekin eta, kalean, kalean, dena kalean.
Mia Rissanen. Orduan klaseetaz aparte hasi nintzen Berria irakurtzen, bueno, artean Egunkaria zen… Irakurri, o sea, orria pasa eta bueno, ez nuen, den-dena ez nuen ulertu noski, baina bueno, hitz batzuk eta: «a, begiratu, berri honen nondik norakoa gutxi gorabehera jarraitzen dut». Eta bueno, horrek animatu ninduen. Euskadi Irratia jarri eta… Laguntza handiak dira horiek. Bai.
Len Bux. Hasi nintzen ikasten hitzak, hitzak. Eta eduki nuen koaderno bat patrikan, eta hitz, egunero hitz, hitz batzuk ikasten eta horrela, kalean… Eta ez, presarik, presarik gabe.
Wednesday Silva. Eta bueno, euskaraz, egunero ikasten. Ikasten nabil. Egunero hartzen dut, hitz, hitz bat edo esaldi bat edo, bokabulario aberasteko.
Zaila ala erraza?
Miki Lamedica. Ba hasieran nire kabuz, baina zaila zen. Azkenean ikasi, fundamenturekin ikasi behar den hizkuntza bat da euskara. Ez da zaila, super-zaila. Da… Baina fundamenturekin ikasi behar da.
Bake Diatta. Bueno hasieran bai, hasieran bai, kostatzen zait…
Wednesday Silva. Bueno, hasieran, kostatzen zait, kostatzen zait, bueno… Adibidez, nik, egun on esaten nuen Egu non, eta idatzi nuen egu non, nahiz eta neukan agenda bat, euskaraz, egunak euskaraz… Bueno, eta, zorionak esaten nuen zoroniak,
Andrea Denisov. Zaila izan da, baina bueno, pixkanaka-pixkanaka hobetzen dut. Pentsatzen dut nik.
Irina Tichtchenko. Jendeak esaten du zaila, zaila dela. Baina bueno, hori, rusoz ez dakite. Rusozko gramatika, bueno, zaila ere, zaila da.
Jordi Estivill y Castany. Honbre, bai, zaila da. Ez dakit, grekoa edo errusiarra ikastea nolakoa den. Segur aski zaila ere bai. Klaro, pertsona batzuentzat gogorragoa edo zailagoa eta beste batzuentzat igual errazagoa. Segun eta zure ilusioa, zure interesa, zure ahalegina zein den. Baina bai, egia esan behar badut ba zaila da.
Diana Glebkute. Ez. Ez da zaila. Nik beti pentsatzen dut: ez da ezer gertatzen. Bakarrik praktikatu behar dut, ez?  eta ni ez naiz lotsati. Beti hitz egiten umeekin euskaraz, beste bat, jendearekin ere bai…
Davide Filgueiras. Euskara ez da zaila ikastea. Hori da mito bat. Benetan, o sea, ez da. Baina muga hori edo horma hori apurtu behar dugu, bai ala bai. O sea, ez da zaila.
Zishan Tariq. Euskara ikastea niretzat ez zen izan zaila, Ikasi neban denbora gutxi, igual 6 hilabete, 4 hilabetean ja banekien jendearekin hitz egiten.
Irina Tichtchenko. Zailena da, iruditzen zait, hitz egitera ausartzea. O sea, ateratzea. Gramatika daukazu, dena daukazu, teoria. Baina kanpora, kanporatzea, hori igual zailago da. Baina bueno, pixkanaka-pixkanaka, igual hanka sartzen, hanka sartzen, eta aurreratzera zoaz.
Jordi Serra. Bai. Gogoratzen dut, jo, batzuetan kostatzen zitzaidala edo pentsatzen nuela jo, hanka sartuko dut eta hobe isilik gelditzen baldin banaiz. Baina ez. Ez. ba horixe, ahalegina egiten nuen eta aurrera e, eta lotsa hori gainditu…
Davide Filgueiras. Argi eta garbi hemen bizitzeko eta bai hemengo ohiturak ulertzeko, eta bai hemengo bizimoduan ehuneko ehun egiteko euskara, o sea, garrantzitsuena da. O sea, Euskal Herrian euskara barik bizitzea, uf, euskara barik hemen ibiliko nintzateke, o sea,  turista moduan.
Jordi Serra. Herritartasun bat ere eman didazue. Esan nahi dut, euskaldun izatea, nahiz eta katalana izan, euskaraz egiten dudalako, ez? Eta hori da, ostras, irekiera bat, ez? Mundua zabaltzea, ez? Kanpotik gatozenontzat oso integratzailea da, ez?
Davide Filgueiras. Ni Galiziatik nator eta galiziarra naiz. O sea, galiziarra euskalduna. O sea, hori da ere mugak edo harresiak apurtzeko, ez?: etorkinak ere, o sea, euskaldunak gara. Ni galiziarra euskalduna.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Aug 2, 2018
Number: 25049857
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 10:58
Number of visits: 1908