Docutec Card

Faringitisa

Faringitisa sendatzeko hainbat aholku ematen ditu sendagileak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

LAGUN ALA ETSAI


FARINGITISA

Esataria:       Ba, entzule baten galdera, beste ezer baino lehen, e, faringitisa oso erraz harrapatzen duen, ba, bere semearen kasua aipatzen digu. 22 urte ditu semeak eta oso sarri-sarri, urtean, beharbada, 12 hilabetetatik 9, beharbada, faringitisarekin egiten omen ditu, sarri-sarri, edozein hoztu edo edozein edari hotz edanda edo, berehala omen du faringitisa, eta batzuetan kalenturarekin, beste batzuetan eztarria, ba, gorrituta, ba, ea ze, ze, ze, ze erremedio izan dezakeen edo ze, ze itxura hartzen diozun.

Sendagilea:    Erraza da erantzutea eta zaila da asmatzea. Erraza da erantzutea zergatik eztarria daukagu ahotik pasa eta lehenengo puxka horixe dugu, faringe eta laringeari euskaraz deitzen diogu eztarria. Eta faringitisa, ba, lehenengo puska hori handitzen denean. Baina hemen izan litezke bi gauza: bat, faringitisa, osea, lehenengo horretan hartzea. Zergatik? Ba, ume honek edo mutil honek daukalako ohitura ahotik arnasa hartzea eta kasurik egin gabe hotz dagoen edo bero dagoen edo humedade handia dagoen edo ez dagoen. Bigarren izan liteke, baita ere, ez izatea faringitisa, baizik atzerago, gure ahotsa formatzeko, eh, dauzkagun kordoiak bezala eta, orduan, hor, eh, horiek handitu, berak manejatzen duelako oso altu ahotsa. Tonu baxuarekin batzuk gaude, beste batzuk altuagoarekin; orduan, mutil honek baldin badauka tonu baxua berez, eta hartzen baldin badu tonu altua oso, orduan nahikoa du egotea lagunarte batean, toki itxi batean eta buila samarrean hitz eginez, ba, hori ere handitzeko. Orduan, zer egin behar duen? Lehenengo, ahal baldin badu, baxu hitz egin beti; beti ohitura hartu, ahal baldin badu ere, eztarritik ez arnasa hartzeko, sudurretik, ahotik hartu beharrean, eta, ondoren, gehienetan, kalenturarekin baldin badago, egon litezke mikrobioak infektatzen dutenak. Eh, ... denok dauzkagu eztarrian mikrobioak, baina bakean uzten digute tenporadatan. Orduan, noizean behin, harrapatzen gaituenean gu debilago, edo hotz egiten duelako, edo bustia egiten duelako, harrotu egiten dira, multiplikatzen dira askoz gehiago; orduan, ematen dute faringitisa ondoriotzat. Mikrobio batek sekula ez du kutsadura bat ematen, milioika edo bilioika behar dute; baina, klaro, hortxe daukate tokirik onena: epela, bustia eta dena. Orduan, multiplikatu egiten dira eta egiten dute hau. Zer egin? Ba, eh, aurrea hartzeko modurik gaur ez daukagu txertoarekin eta abar. Bakarrik harrapatzen duenean ahal den gutxiena hitz egin, baxuena hitz egin ahal duen guzti-guztia, ...

Esataria:       Honen, honen kezka zen, noski, ba, harrapatzen duen bakoitzean antibiotikoak hartzen ditu eta komentatu diote, ba, hainbeste antibiotiko hartzea ere ez dela ona, ...

Sendagilea:    Ez, ados nago. Eske, egin behar duena, kalenturarik ez baldin badu, ez hartu. Epelean egon, pañuelo bat ibili lepoan, oesteko pistoleroek bezala, eta ahal duena baxu hitz egin eta txupatu liteke, horrela, karamelo bat edo horrelako substantzia bat, ematen duena zerbait humedade gehiago edo horrela, aldatzen ba ... Eta, baita ere, oso ondo etortzen dena da gargarak egin. Mikrobioek behar dute hor anbiente edo giro bat multiplikatzeko eta bere anbiente edo giro hori kentzen baldin badiegu gutxiago multiplikatuko dira eta errazago sendatu liteke faringitis hori. Zer egin behar dugu? Ba, ohartu edo alde batera eraman giro hori edo beste aldera. Alde batera izango litzateke, alkalino bat hartu gargarak egiteko, ura bikarbonatoarekin gargarak egiteko. Edo beste aldean, nahiago baldin badu, ura, eh, binagrearekin; orduan ere, bere giroa kendu egiten diogu azkarrago sendatzeko. Hortik aparte ez nioke ezer aginduko, zergatik gehienetan ez baldin badio hortik ematen erreuma bat edo giltzurruneko kutsadura bat edo, ez dauka inportantziarik.



[1] Faringitisa (db-034). J. Bereziartua. Euskadi Irratia, Salako leihoa. 1997-11-05.
[2] Faringitisa (db-034). J. Bereziartua. Euskadi Irratia, Salako leihoa. 1997-11-05.
 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 4, 1997
Number: 25034
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:03:00
Number of visits: 1335