Docutec Card

Miren Bihotza Fernandez:"Asko gustatzen zait egiten dudana"

Miren Bihotzak Bilboko turismo-bulegoan lan egiten du. Bertan, besteak beste, Zabalgunea eta Alde Zaharra ezagutzeko ibilbide turistikoetan gidari-lanak egiten ditu.

Elkarrizketa honetan kontatu digunez, Bilbok Guggenheim-ez gain, aisialdirako aukera ugari eskaintzen ditu, eta turisten artean ospe handia hartu du bertako gastronomia, kultura eta abarrengatik.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zein da gidari turistiko baten lana?
Nire beharra zein den? Nire beharra polita da. Nire beharra da jende guztiari esatea zelako hiri polita den Bilbo: ez Bilbo bakarrik, bai Euskal Herri guztixe (guztia). Jendeak jakitea zelako kultura berezia daukagun hemen,  hizkuntza, gastronomia…

2.    Lehen baino jende gehiago etortzen da Bilbora?
Guggenheim ireki zeneko, ba bueno, jendea hasi zen Bilbora etortzen, baina gero eta jende gehiago dator. Pentsa, lehenengokotan (hasieran) igual ba frantsesak zeren hurre gauz (gaude), frantsesak etortzen ziren asko, ingelesak ere bai, Espainiako jendea ere bai, pilo bat. Baina gero eta jende gehiago dator, eta igual, Brasileko jendea, Argentina, Kanada… Jendea Bilbora dator. Ez Guggenheim bakarrik ikustera, bai beste guztia ikustera ere bai. Total-total (oso-oso) fama handia hartu du: jatekoagatik, historiagatik, edariak  ere… Maiteminduta akabaten (bukatzen) daurie (dute), benetan.

3.    Zein galdera egiten dizute askotan?
Bai, pilo bat, pilo bat. Zeren jendea beti dago, por ejemplo (adibidez), joaten gareneko Plaza Berrira, Bilbon, Euskaltzaindiko eraikina daukagu han, eta Euskaltzaindia dakar idatzita. Eta orduan jendeak begiratzen dueneko hasten dira galdetzen zer nahi du esan Euskaltzaindiak, zer lan egiten duzue eta nondik dator hizkuntza hau, hori denek galderatzen (galdetzen) dute. Orduan beti eman behar duzu esplikazio (azalpen) txikitxo bat, jendeak jakiteko ez dakigula nondik datorren.

4.    Bisitariek gauza berriak egin nahi dituzte?
Gauza pilo bat daude, gero egin ahal duzu arkitektura tour-a; gero egin ahal duzu hori, pintxo-tailerra; edo ibaitik bidaia…  Edo gauza pila bat dago. Jendea gero joaten da metroarekin Portugaletera, edo Getxoraino trekking egitera, edo izaten dira Artxandara ikusteko bistak goitik… Gauzak desde luego… Gure (nahi) baduzu etorri eta gure (nahi) baduzu gauzak egin, Bilbo daukazu… Ezin gara hobeto lokalizatuta egon…

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jul 19, 2018
Number: 24761339
Dialect:
  • Bizkaiera
Duration: 02:45
Number of visits: 1144