Docutec Card

Ibon Sarasolaren hitza: maitasuna adierazteko esapideen inguruan

Ibon Sarasola maitasuna adierazteko esapideen inguruan aritu da gaurkoan.

Besteak beste, asko maite zaitut, oso maite zaitut; anitz maite zaitut; gura deutsut eta nahi dizut adierazpideak iruzkintzen ditu.

 

Jatorrizko esteka

Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA.- Ibon Sarasola, egun on.
IBON SARASOLA.- Egun on.
M.A.- Imanol eta Paco Ibañez. Bilintxen bertso ezagun batzuk aukeratu ditugu gaurko tarte honetarako, ba, bertsolaririk erromantikoena jo izan dutelako Bilintx; eta gaur maitasunaz hitz egin nahi genuelako. Maitasuna adierazteko hitzak edo, hobe esanda, egiturak aztertu nahi ditugu; ze, zalantza batzuk piztu zaizkigu San Valentin egunaren harira. Irakurriko dizut Elhuyar Hizkuntzak Twitter bidez zabaldutako mezua?
I.S.- Bai
M.A.- “Era askotara esan daiteke: oso maite zaitut; asko maite zaitut; anitz maite zaitut; asko nahi dizut; asko gura deutsut”. Ohikoena, Ibon, asko maite zaitut da; estandarra, ez? Esango dugu.
I.S.- Dudarik gabe, bai, bai, bai.
M.A.- Oso maite zaitut hori baleko emango zenuke?
I.S.- Hori Txillardegik zeratu, sustatu zuen batez ere, batasunaren lehen momentuetan. Orduan, adibidez, klaro, Agirre Kresala… Txomin Agirrek Kresalan: oso; eta badago jende gehiago…
M.A.- Oso?
I.S.- Oso maite zaitut, baina Mogelek eta beste zientokak: asko. Orduan, nik biak hartuko nituzke. Gaur egun gehiago erabiltzen da asko, noski. Baina oso ere asko erabiltzen da. Nik... markatuagoa da —jasoagoa baino, markatuagoa—, Gotzon Garate bezalako jendeak erabiltzen zuen, bizi zenean, zera, oso maite zaitut.
M.A.- Eta markatuagoa baldin bada, esan nahi du intentsitate handiagoa daukala “oso maite zaitut” esateak?
I.S.- Ez. Niretzat neutroena, eta erabiliena, eta bultzatuko nukeena asko maite zaitut da. Inondik ere ez nuke ezer aitatuko oso maite zaituten alde (sic), baina igual, gaur egun, hain zuzen, hori, jasoagoa edo, bueno, zeragoa gelditzen da; pixka bat finagoa edo holako zerbait, baina ez gehiago erabiltzen delako baizik-eta marka hori jarri zitzaiolako hasi zenean… Eta besteak: anitz maite zaitut, asko nahi dizut eta asko gura deutsut, bakoitza bere mailan eta bere tokian, ba, nik ez dut ezer horien kontra, egia esan.
M.A.- A! Ez duzu ezer kontra?
I.S.- Ez, zergatik? Nola…
M.A.- Asko nahi dizut, hortaz…
I.S.- Bilintxek berak, uste dut,  erabiltzen zuela. Ez nituzke lehen mailan jarriko, baina ez nuke esango “E! Hori!”. Esan daiteke, ba bueno, ez dela oso zabaldua, ez dela oso ondo ikusia zenbait sektoretan baina nik behintzat ez nuke esango “Hori gaizki dago!”.  
M.A.- “Oñatin, asko gura dotzut”.
I.S.- Bai, klaro, eta Eibarren ere…
M.A.- “Niri batek gustatzen zatzaizkit esan zidan”
I.S.- Bueno, ba, bejondeiola!
BESTE BAT.- Buelta erdia eta korrika!
M.A.-Itsuski maite zaitut, Baxenafarroan bederen” dio entzule batek.  Itsuski maite zaitut.
I.S.- Bueno, oso ondo! Bakoitzak berea. 
M.A.- Hementxe utziko dugu, Joseba?
JOSEBA.- Guk Bizkaian beti esan dugu gura dotzut, normaltasun osoz.
M.A.- Gura dotzut, e?
I.S.- Hori nola zeratuko duzu, gaitzetsiko duzu? Ez, ezin da. Bestea hobea dela, batez ere… klaro, hemen gauza bat da idaztea eta beste bat hitz egitea. Hori ere kontuan hartu behar da.
M.A.- Hori da. Ibon Sarasola, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi, Joseba Arruti, eskerrik asko.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Feb 17, 2017
Number: 2449230
Source:
Duration: 3:03
Number of visits: 3704