Docutec Card

Zer gordetzen du Trumpen sinadurak?

Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Irune Ibarra grafologoari galdetu diote zer ezaugarri ikusi dituen Estatu Batuetako presidente berriaren sinaduran.

Grafologoaren ustez, azterketa azkar bat eginda, Trumpen sinaduran ikusten dena, gehienbat negatiboa da.

 

 

Trump, baimenak sinatuta. Argazkia: SHAWN THEW, Efe

Transcription:[+] Transcription:[-]

Manu Etxezortu.- Donald Trumpek erabaki hauek hartzeko, e, zera, agiriak, agiri ofizialak sinatu behar izan ditu eta gaur, hain justu, bere sinadurak, Donald Trumpen sinadurak, harridura eragin digu, ze oso bitxia iruditu zaigu…
Gonbidatua.- A, bai?
M.E.- …gaur prentsan agertzen da Donald Trumen zera, sinadura, eta pentsatu dugu grafologo bati deitzea, azter dezan Donald Trumpen sinadurak ze… zer daukan atzean. Irune Ibarra grafologoa da. Irune, egun on, zer moduz zaude?
Irune Ibarra.- Egun on, bai, bueno…
M.E.- Donald Trump iritsi da presidentziara, Estatu Batuetako presidentziara, eta lehendabiziko erabakiak hartzen ari da, eta agiriak sinatzen ere bai, eta gaur ikusi dugu Donald Trumpen sinadura, eta atentzioa eman digu. Ez dakit irratiz nola esplikatu. Nik hartzen diot pixka bat elektrokardiograma baten, zera, irudiaren antza. Ez dakit, zuk zerekin parekatuko zenuke?
I.I.- Bueno, ikusten dudana da, bueno, ikusi izan dut batetik, Berrian agertu den argazkia, hori pixka bat handitzen ahalegindu naiz, eta bestetik, bueno, bere sinadura bat aurkitu dut sarean eta bai, badauka elektrokardiogramaren antza, batez ere dena batera, jarraian eginda dago…
M.E.- Bai.
I.I.- …eta angeluz beteta dago. Angeluak eta triangeluak daude.
M.E.- Mmmm
I.I.- Eta horrek… eta bizkor egindakoa da. Erakusten duena da bizkor pentsatzen duela, bueno, bada, sinaduraren bizkortasunagatik, eta angelu eta triangelu guzti horrek erakusten dute intrantsigentzia, moldatzeko gaitasuna, suminkorra dela, ez dituela etenak jasaten, eta bueno, bada, moldatzeko zailtasun handiak ikusten dira. Oso-oso idazkera estremoa da.
M.E.- Aja.
I.I.- Bai.
M.E.- Idazkera estremo
I.I.- Bai.
M.E.- Aja. Berriro diogu, e? hau komeni da jendeak ikustea. Esan dugu, adibidez, sartu nahi baduzue berriaren atarian, berria puntu eus-en badago hor argazkia, eta egunkarietan badago eta nik hartu diot hori, ezta? Elektrokardiograma baten itxura bezala, marrazki hori bezala, ezta? puntak dauzka gora, baina gero behera ere badauzka eta dena, hori da, eta gero, zuk esan duzun bezala, triangelu pila bat egingo balitu bezala, ezta?
I.I.- Bai, bai. Eta horrek, bueno, agintea erakusten dute, inposaketa, bakarrik ni, halako ezaugarri muturrekoak dira. Iruditzen zait agintean egon behar den pertsona bat eta horrenbeste jenderekin, bada, zailtasun handiak egongo  direla berarekin harremanetan egoteko.
M.E.- Ja, beraz, esaten diguzuna nahiko konplikatua dena, nahiko ezkorra bezala, ezta? agintea…
I.I.- Bai.
M.E.- …intrantsigentzia ere aipatu duzu…
I.I.- Bai.
M.E.- Ikusten diozu bertuteren bat?
I.I.- Bada, bada… ez dakit, egia esan. Zeinu negatibo asko ikusten dira bere sinaduran.
M.E.- Bere sinaduran.
I.I.- Bai, halako…
M.E.- Kontxo…
I.I.- … halako sinadurak halako ezaugarriekin, pixka bat izaera muturrekoa izan dutenak izan dira historikoki. Historian, bada, min handia egin izan duten pertsonen tipoko idazkera ikusten dut.
M.E.- A, bai, e? beraz, bere idazkerak gogorarazi dizu min handia egin izan dutenen idazkera?
I.I.- Bai.
M.E.- Kontxo!
I.I.- Bai.
M.E.- Kontxo! Bueno, bada, espero dezagun hori ez betetzea kasu honetan, ezta?
I.I.- Ez dakit, halako ezaugarriekin… gauza on asko ez dut espero.
M.E.- Bueno, bada, urgentziazko edo premiazko analisia eskatu diogu, zera, Irune Ibarra grafologoari. Esan bezala, gaur prentsan ageri da, zera, Donald Trumpen sinadura, harridura eragin digu sinadura horrek eta Iruneri hots egin diogu eta ez digu ezer onik esan. Egia esan, eman dizkiguzun ezaugarri gehientsuenak nahiko negatiboak dira.
I.I.- Bai, bere gauza onen bat edukiko du…
M.E.- Bai.
I.I.- …pixka bat geldiroago begiratu beharko nuke, baina iruditzen zait ezaugarri… ez dakit bada, muturrera eramandako ezaugarri asko dituela eta horrek… o sea, oreka, oreka-seinale gutxi adierazten du.
M.E.- Irune Ibarra grafologoa, eskerrik asko…
I.I.- Bai.
M.E.-… estimatzen dizugu gurekin egoteko tarte hau hartu izana.
I.I.- Bai, zuei, gero arte.
M.E.- Segi ongi, Irune.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 25, 2017
Number: 2412522
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:06
Number of visits: 2753