Docutec Card

BAGOAZ! B1-32- Lana eta atsedena

Amaia eta Izaro Arantza Hotelera joan dira bilera bat egiteko leku bila.

Gelak ikusiko dituzte eta hotela laneko bilera egiteko oso leku aproposa dela komentatuko dute biek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IZARO.— Leku zoragarria!
AMAIA.— Sekulakoa!
AMAIA.— Arratsalde on.
HARRERAKOA.— Arratsalde on, bai.
AMAIA.— Sar gaitezke?
HARRERAKOA.— Bai, noski.
IZARO.— Eta utz ditzakegu gauzak hemen?
HARRERAKOA.— Bai, hementxe bertan.
AMAIA.— Mila esker.
IZARO.— Eskerrik asko.
HARRERAKOA.— Zuei.
IZARO.— A zer txoko ederra! Begira, Amaia… Hau bakea! Arratsalde osoa pasatuko nuke hemen irakurtzen.
AMAIA.— Ez da batere leku txarra! Eta ikuspegi hau?
ALBERTO.— Arratsalde on. Lehen deitu diguzue, ezta?
AMAIA.— Bai. Begira, urtero gure lantaldea leku batean elkartzen da urteko plangintza egiteko: aisialdia eta lana, badakizu… Hilaren 23an eta 24an izango da, eta leku bila gabiltza.
ALBERTO.— Ondo da, uste dut leku hau aproposa dela.
IZARO.— Ez dago dudarik!
AMAIA.— Leku hau gomendatu digute eta, bete-betean asmatu dugu.
ALBERTO.— Mila esker. Zer nahi duzue egin asteburu horretan?
IZARO.— Ostiral gauean etorriko ginateke.
AMAIA.— Bai, afaldu eta ohera. Larunbatean, aldiz, egun osoko bilera. Arratsaldeko 6ak arte. Ondoren, aisialdia, afaria…
IZARO.— Eta parranda pixka bat.
ALBERTO.— Parranda egiteko ez da leku aproposa, baina herria gertu duzue…
AMAIA.— Gainera, igandean lanean jarraitu behar dugu. Eguerdira arte, bazkaldu eta martxa.
ALBERTO.— Ondo da, prestatuko dizuet aurrekontua. Nahi duzue ikusi hotela?
IZARO.— Bai, mesedez!
ALBERTO.— Hauxe duzue bilera-gela.
AMAIA.— Bai originala!
ALBERTO.— Zenbat lagun izango zarete?
AMAIA.— Dozena bat inguru, baina esango dizut seguru zenbat etorriko garen.
ALBERTO.— Ondo da, goazen!
IZARO.— Ez dakit ba nik, ez ote dugun denbora gehiago pasatuko hemen, lanean baino!
AMAIA.— Baliteke, bai!
ALBERTO.— Bueno, eta hauxe da zuen logela.
ALBERTO.— Barkatu, momentu bat… bai?
IZARO.— Sekulakoa!
AMAIA.— Sekula ez dut horrelako logelarik ikusi.
IZARO.— Eta begira, jacuzzia!
AMAIA.— Bai, eta ikuspegi hori? Zoragarria!
IZARO.— Amaia, maitea…
AMAIA.— Izaro…
IZARO.— Leku ezin aproposagoa nire sentimendua adierazteko: Amaia, maite zaitut!
AMAIA.— Ai, banekien, laztana… Eta benetan, asko sentitzen dut e, baina ni beste batekin nago!
IZARO.— Ondo da, baina beste bat dagoelako alferrik galdu behar al dugu aukera eder hau?
AMAIA.— Alde hemendik, sorgin horrek!

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 18, 2018
Number: 23998887
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:43
Number of visits: 759