Docutec Card

BAGOAZ! B1-31- Ikastera etorri zara, ezta?

Josu Izaroren etxean dago, ingelesa ikasten.

Ingelesa ikasteaz gain, ordea, Josuk afaltzera joan nahi du Izarorekin.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Apply, apply… Zer? Eta nik zer dakit ba!
JOSU.— Apply for, apply for, hori da-ta, apply for! Banekien! Apply for. Hau oso zaila da.
AMAIA.— “Josu, ez itxoin afaltzeko, berandu iritsiko naiz”.
IZARO.— Azkar bukatu dituzu ariketak, Josu!
JOSU.— Bukatu? Hasi besterik ez naiz egin eta.
IZARO.— Eta orduan, zer zabiltza telefonoarekin jolasten?
JOSU.— Amaia zen, afaltzeko ez itxaroteko.
IZARO.— Ondo da, baina jarraitu ariketak egiten. Zer moduz ari zara?
JOSU.— Ba kosta egiten zait, baina beste erremediorik ez daukat. Mila esker, Izaro.
IZARO.— Zailenak aditzak dira, badakizu. Baina gogo pixka batekin, lortuko duzu. Ariketak bukatu bezain pronto, mintzamenarekin hasiko gara.
JOSU.— Oso ondo. OK, OK.
IZARO.— Orain aditzak, Josu.

ETENA

JOSU.— Izaro, Amaiak libre eman didanez gero, joango al gara zu eta ni afaltzera?
IZARO.— Gaur? Mmmm… ezin dut, geldituta nago.
JOSU.— Lastima! Beharbada, bihar?
IZARO.— Begira, Josu, ez dut zakarra izan nahi. Amaiak proposatu zidan zuri laguntzeko eta ondo dago. Baina hortik aurrera, ez dut besterik nahi.
JOSU.— Animatu, neska, ondo pasatuko dugu.
IZARO.— Josu, etxeko atea ireki nizun ingelesa praktikatzeko. Eta ez dut damutu nahi hartutako erabakiaz.
JOSU.— Don't worry, be happy.
IZARO.- Ai!
JOSU.- Kaka!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 18, 2018
Number: 23997797
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:18
Number of visits: 626