Docutec Card

Anjel Alkain aktorea

Anjel Alkain aktoreak azken hamalau hilabeteotan Ixabelen aita euskaldun peto-petoaren papera egin du laurogei mila ikusleren aurrean.

 

Treinta y seisean ez, baizik eta sesenta y seisean jaio zen. Hogeita hamazazpi urte ditu eta andoaindarra da jaiotzez. Elton John euskaldundu digu. Cañete sargentoa ere; jeltzale historiko bat berpiztu du, zerbitzari ipurterrearen amodio kontuak aireratu ditu, eta sexu harremanei buruzko hainbat gomendio ematen ikusi dugu. Pertsonaia horien atzean, ordea, pertsona bakar bat ezkutatzen da: Anjel Alkain, aktorea. Azken hamalau hilabeteotan Ixabelen aita euskaldun peto-petoaren papera egin du laurogei mila ikusleren aurrean.
 
Aktoreek arrakasta lortu arte edozer egin behar izaten dutela esan ohi da. Zuk zer egin duzu?

Denetik, Jesus, Maria eta Jose! Hasieran, denda batzuentzat animatzaile gisa aritu nintzen. Gero, haurrentzat antzerkia, txotxongiloak, aurkezle lanak, bikoizketak... Ni naiz aurreneko aktore birtuala; hauteskunde batzuetan boto kontaketaren emaitzen berri eman nuen behin; gorputza sentsorez beteta, eman eta ni jendearen galderei erantzuten; noski, jendeak panpina bat ikusten zuen pantailan.
 
Nola edo hala, aktore arrakastatsu izatea ailegatu zara. Bultzadaren bat behar al da?

Denetik, Jesus, Maria eta Jose! Hasieran, denda batzuentzat animatzaile gisa aritu nintzen. Gero, haurrentzat antzerkia, txotxongiloak, aurkezle lanak, bikoizketak... Ni naiz aurreneko aktore birtuala; hauteskunde batzuetan boto kontaketaren emaitzen berri eman nuen behin; gorputza sentsorez beteta, eman eta ni jendearen galderei erantzuten; noski, jendeak panpina bat ikusten zuen pantailan.
 
Nola edo hala, aktore arrakastatsu izatea ailegatu zara. Bultzadaren bat behar al da?

Sorginen Laratza saioan nire estiloko pertsonaiekin luzitzeko aukera izan dut, eta aprobetxatu egin dut. Pertsonaiak imitatzen aritu beharrik gabe, politena da, hizkuntzarekin jolas eginez, euskaraz funtzionatzen duen jendearentzat antzerkia egitea. Hurbileko pertsonaiak dira, azken finean, denok ezagutu ditugu kamarera ipurterreak edota ia denok izan dugu izeba moja bat familian.

Oso maitekorra izatera iritsi den pertsonaietako bat Joxantonio Arana da...
Je, je... Joxantonio Aranaren kasuan hizkerarekin asmatu dugu. Treinta y seisesate hutsak hurbiltasuna dakar. Jende helduak zenbakiak gaztelaniaz erabiltzen ditu. Hizkuntzarekin jolastu egiten da, eta horrek sinesgarritasuna ematen dio. Aktore batek lehenbizi hizkuntza menderatu behar du; hori da erreminta. Nire ingurua euskalduna da.
 
Esan ohi da pertsonaia barregarriak egiten dituen aktorea baten atzean pertsona lotsati bat ezkutatzen dela...
Nik uste dut aktore izatea eta lotsati izatea ez direla elkarrekin uztartzen. Ez da nire kasua: ni oso hiztuna naiz. Aktorea baldin bazara da gustatzen zaizulako jende aurrean jarri eta jendea zuri begira egotea.

Eta zuzenean ari zarela letra ahazten bazaizu?

Bada, niri telebista asko gustatzen zait zuzenean denean, arrisku bat baitago. Noiz edo noiz esan izan diot neure buruari "gaur ez dut nire papera ongi ikasiko, eta ea zer gertatzen den!". Bestela aspertu egingo nintzateke... probatu eta ikusi ea mahaian dauden besteak nondik ateratzen diren... eta antzerkian batzuetan horixe pasatzen zait: aspertu egiten naiz!.

Umore beharrean omen gaude euskaldunak... hainbesterako al da gure egarria?

Kriston lehortea dago. Guk Kutsidazu bidea, Ixabel! estreinatu genuen egunean Egunkaria itxi berria zen. Halako tristura bat zegoen euskaldunen artean, barre egiteko ikaragarrizko beharra.

Hala eta guztiz ere, antzokiak hutsik daude...

Aktore lanetan ari garenok espabilatu egin behar dugu. Interesa sorraraziko duen antzerkia egin behar da, nik ez dut egin nahi batere komunikatzen ez duen antzerkirik.
 
Denbora dezente daramazue Ixabeli Kutsidazu bidea eskatuz...

Bai, ia herri guztiak pasa ditugu: 140tik gora saio, guztira. Errepikatu ere, errepikatzen ari gara plaza batzuk. Konturatu gara barnealdekoak espontaneoagoak direla. Gainera, emakume gehiago joaten da antzerkira. Barreak ere naturalagoak dira emakumezkoenak. Hizkuntzari dagokionez, normalizatu gabeko herri bat da, eta jendeak sumatzen du obra hau goitik behera euskaraz pentsatutakoa eta zuzendutakoa dela.

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 31, 1969
Number: 239895
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 3374