Docutec Card

Literatur proposamenak

Donostiako Hontza liburu-dendako Esther Moyuak literatur proposamenak egin ditu Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Liburu egokiak  amonarentzat, 12 urteko neskatila batentzat, irakurtzeko denbora gutxi duenarentzat...

Transcription:[+] Transcription:[-]

Manu Etxezortu.- Zu dendaria zara eta ni bezeroa.
Esther Moyua.- Bale!
M.E.- Egun on!
E.M.- Egun on, kaixo!
M.E.- Zer moduz zaudete?
E.M.- Zer moduz bada, ondo?
M.E.- Ondo goiza?
E.M.- Bai, badoa. Hementxe.
M.E.- Begira, gure amaren…ez, amonaren, gure amonaren urtebetetze-eguna da…
E.M.- Bai.
M.E.- Urte batzuk baditu…
E.M.- Bai…
M.E.- …eta oparitxo bat egin nahiko nioke. Berak 70 urte-edo horrela ditu.
E.M.- Bale. Eta…
M.E.- Eta orduan…ze liburu?
E.M.- …irakurtzeko…barkatu, e? irakurtzeko ohiturarik edo badu? Edo…
M.E.- Bueno, zeozer, egunkaria irakurtzen du, eskelak irakurtzen ditu…
E.M.- Bai, ni bezala, orduan.
M.E.- Bai. Zer gomendatuko genioke 70 urteko emakume honi?
E.M.- Hombre, bada, bista ondo baldin badauka, ia-ia edozer …liburu, baina bueno, bestela, bada, saiatuko gara pixka bat, Manu, bilatzen letra handia duena…
M.E.- Bale.
E.M.- Agian pertsonaia asko agertzen ez diren horietakoak, e? baita ere. Eta gero, bada bueno, istorioa atsegina izatea, ez?
M.E.- Bale.
E.M.- Goxoa edo, nolabait. E… oso astuna ere ez izatea eskuartean izateko, irakurtzerako orduan…bada, ni, hortik pixka bat fijatuko nintzateke edo, ez? Eta bueno, niri euskaraz izugarri gustatu zitzaidana 3 Mariak da, Arantxa Urretabizkaiarena. Nik uste dut erraz irakurtzen dela, gustura, istorioa ere atsegina da, eta nik hori… euskaraz animatzen bada, hori gomendatuko nizuke. Gero, komentatzen digutena bezero batzuek, beraientzat inportantea izenak ez izatea horren arrotzak, ez? kanpoko izen horiek, edo ez dakit, ez? Hainbat nobela beltzetan-eta agertzen direnak. Eta bueno, nik, saiatuko nintzateke ere,. Ba bueno, izenak, bada, izatea bada, Joxe Mari, ez dakit nor eta Karmen edo Amelie edo… eta ez beste, ez dakit, kanpoko izen ezezagunak.
M.E.- Bale. Hamabi urteko gaztetxo batentzat. Zer liburu? Hamabi urteko gaztetxo bat.
E.M.- Uff, bada, hemen galdera izango zen pixka bat…
M.E.- Adin kritikoa da hori?
E.M.- Nik uste dut baietz, ze batzuk 12 urterekin nahiko helduak dira. Beste batzuk nahiko ume dira. Batzuek irakurtzeko ohitura dute, beste batzuek ja paso egiten dute…eta hor izaten da pixka bat hori. Bueno, badago bilduma bat, Olinpiarrak edo deitzen dena, nola da? Rick Riordanek idatzia, eta bueno, pertsonaia Percy Jackson da, mitologia ukitzen du eta abenturak, eta hori…lau-bost bat edo atera dira eta nik uste dut hau irakurtzeko ohitura pixka bat baldin badute, ondo dagoela.
M.E.- Olinpiarrak esan duzu.
E.M.- Bai, eta hor daude, bada, titulu diferenteak. Nik orain hemen daukadana da Azken heroia, baina bueno, Titanaren maldizioa, Tximisten lapurra, Munstroen itsasoa, Labirintoko borroka… eta bueno… Mitologia, abentura, eta bueno, gaurko mutiko bat mundu horretan eta bueno. Niri, nik uste dut ondo dagoela. Umorea eta pixka bat jorratzen duena-eta, Nikolas txiki klasikoa ere hor dago. Nur ere aipatuko genuke, ez badira oso irakurle onak edo… eta gero…badago beste bat…
M.E.- Nur da Toti Martinez de Lezea, ezta?
E.M.- Hori da. Bai, eta gero, Lehen hegaldia, Txiliku eta Aritz Eigurenek eginikoa. Biloba eta amonaren arteko istorioa eta beraien abentura batzuk eta hori, liburu majoa ere. Nik hortxe, eta bueno eta gero, adinaren arabera, bada, edo estiloaren arabera, bada, zerbait gehiago bilatuko nuke.
M.E.- Bueno, ari gara gaur adibide desberdinak mahai gainean jartzen. Eta azkeneko lagun bat.
E.M.- benga.
M.E.- Badaukagu lagun bat esaten diguna berak denbora gutxi daukala irakurtzeko. Beraz, gauza laburrak nahi dituela. Istorio laburrak.
E.M.- Bueno, bada, begira, nik, istorio laburrak, ez? bale. Bada, Franco hil zuten egunak, Koldo Izagirrerena, euskaraz, hori gomendatuko nioke. Baita ere, Aritz Gorrotxategiren… nola zen? Ai amatxo! Eta zer egingo dugu opariekin…
M.E.- Hori da. Zer egingo dugu opariekin, Aritz Gorrotxategirena.
E.M.- Bai, hori oraintxe komentatu duguna. Zer demontre dago aulkien azpian ere. Istorio laburrak dira, oso denbora gutxirekin. Eta bueno, Franco hil zuten egunak, nik uste dut merezi duela pixka bat luzetxoagoak agian, ez? Eta orduan, bueno, ipuin edo istorio hauetan benetan gertatutako gauzak-edo dira. Egileak toke literario bat edo bueno, moldatu du era horretara eta guregana hurbildu, eta bueno, nolabait, berak esaten duen moduan, “itzaletik argira egin nahi duen jendeari eskainitako omenaldia izan nahi luke liburu honek”, ez?
M.E.- oso ondo.
E.M.- Eta nik uste dut benetan merezi duela. Nik gustukoa dut, e, Koldo Izagirreren gauzak, Dimitri ere komentatu genuen, eta beste batzuk eta bueno.




 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 30, 2016
Number: 2394581
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:36
Number of visits: 2434