Docutec Card

Beldurrari aurre egin

Bizitzaren joan-etorrietan, askotan beldurrarekin topo egiten dugu, eta beldurrak gauzak argi ikustea oztopatzen du. Dokumentu honetan, beldurra uxatzeko zenbait gomendio ematen dira.

Haurtzaroan, nerabetasunean, heldutasunean... Bizitzaren joan-etorrietan, askotan beldurrarekin topo egiten dugu, eta beldurrak gauzak argi ikustea oztopatzen du.

Aldaketak edo berrikuntzak direla, ikasketak direla, lehen sexu harremana dela... Ohikoa da beldurra izatea. Oro har, gauza berrien aurrean izutzen gara. Baita gure burua neurtzen ari direnean ere: azterketa batean, lan elkarrizketa batean... Dena den, beldurra ez da bidaide onena.

Hona hemen beldurra uxatzeko zenbait gomendio.

1. Oso garrantzitsua da garai batean beldurtu zintuen arazoa edo egoera gainditu zenuela gogoan izatea. Hartan ere beldurra sentitu zenuen, baina izua gainditzeko gauza izan zinen. Zergatik ez orain?

2. Une larrietan, seguru sentiarazten zaituzten lagunak eta familia gogoan izatea komeni da. Beti izaten da arazoen aurrean eskua luzatuko dizun norbait.

3. Anima ezazu zure burua honelako esaldiekin: "Arazo hau gainditzeko gai naiz", "ausarta naiz"...

4. Zure bertute eta akatsen zerrenda egin ezazu. Akatsen zerrenda bestea baino luzeagoa izanez gero, litekeena da zure burua gutxiestea. Zergatik? Beldur zarelako besteekin aldera zaitzaten. Zure burua baloratzen ikasi behar duzu.

5. Beldurrak une jakin batean harrapatzen zaituenean, lasaitzeko, arnasa har ezazu sakon.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 5, 2005
Number: 239375
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1414