Docutec Card

Gazteak eta udako lanak

Uda-sasoia iristean hainbat lanpostu sortzen dira, eta horietako asko gazteek betetzen dituzte, sosa batzuk irabaztea ondo etortzen zaielako edota lan-esperientzia hartzen joatea ondo datorkielako.

Gazte horietakoak dira Nerea, Iker eta Amaia. Udan, horietako bik begirale gisa egiten dute lan eta besteak kirol-denda batean. Bideo honetan kontatuko digute zer nolako esperientzia izaten den udako lana beraientzat, eta enpresetan zergatik erabakitzen duten gazteak kontratatzea. Zuk ere gaztetan egin izan duzu udako lanik?

Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Inoiz egin duzu udako lanik?
NEREA IRAOLA: Bai, bueno, urtean zehar lan egiten dut eta udan ere bai, lan berdinean aritzen naiz.
IKER URRITEGI: Bai bueno, azken bi urtetan udalekuetan ibili naiz udan, duela bi urte atera nuen begirale titulua, eta bueno, bi urtetan 15 eguneko udaleku itxitan ibili naiz Nafarroako udaleku batzuetan.
AMAIA BOSQUE: Bai, pasa den bi urtetan egon naiz lanean aisialdian: hori, umeekin udalekuetan edo lan desberdinetan, baina bai, dena aisialdiaren inguruan.

2.    Zein lan eta nolakoa da?
NEREA IRAOLA: Kirol denda bat, non arropa saltzen duzun eta kirola egiteko materiala. Ordutegiak, azkenean, bakoitzak bereak aukeratzen ditu, bueno, egokitu egiten zaizkigu, eta normalean ikasten gaudenak (ari garenok) arratsaldean joaten gara eta al revés (alderantzitz): ez daudenak ikasten goizean joaten dira.
IKER URRITEGI: Begirale normal bat bezala, 15 egun joaten ginen Nafarroako etxe batera, 100 haurrekin eta bueno, udalekuetan egiten dena: beraiekin jolastu, beraiekin eguna pasa… Aisialdiko lana, orokorrean bai.
AMAIA BOSQUE: Bueno, azkenean dira udalekuak eta da hezkuntza informala bezala. Nik egin nuen ikastaro bat horren inguruan eta hori, azkenean da hezkuntza-mota desberdin bat eta bueno, da hori prestatzea umeentzako (umeentzat) ekintzak, ez bakarrik haiek ondo pasatzeko, baina ere bai ikasteko.

3.    Enpresek zergatik kontratatzen dituzte gazteak udako lanetarako?
NEREA IRAOLA: Bueno, azkenean nola ez dauden ikasketak, udan bukatu egiten diren, ba diru pixka bat ateratzeko.
IKER URRITEGI: Bueno, nik uste dut, adibidez, aisialdi taldean, bai dela garrantzitsua gaztetasun hori, haurrekin nik uste beste energia bat edo beste kontaktu bat daukazula. Eta beste enpresetan ba ez dakit, normalean lan tenporalak (denboraldi baterako lanak) direlako eta azkenean, gazteok onartzeko kontratu horiek erraztasun handiagoak ditugu.
AMAIA BOSQUE: Nik uste dut azkenean, horrelako lanak egokitzen direla oso ondo ikasleentzako (ikasleentzat) batez ere, ez bakarrik gazteentzako (gazteentzat) ez, baina hori, ikasleentzako (ikasleentzat). Zeren azkenean dira gure oporrak, ere bai Aste Santuan eta egiten dituzte horrelako lanak. Eta hori, azkenean nik uste dut dela hoberen egokitzen dena. Eta bai, adibidez, aisialdiaren munduan azkenean da gazteengandik gazteentzako.

4.    Udan lan egitea garrantzitsua dela uste duzu?
NEREA IRAOLA: Garrantzitsua iruditzen zait, bueno, azkenean, bakoitzak bere dirua ateratzeko, edozer gauzatarako erabiltzeko eta hori, eta azkenean zure (zeure) burua konprometitu egiten duzu beste gauza batzuetara.
IKER URRITEGI: Bai, nik uste dut azkenean lan mundu horretan hasteko edo lehenengo kontaktu hori edukitzeko bai dela garrantzitsua udako lan horiek eta aukerak badaudela diru pixka bat ateratzeko eta bueno, gero parrandan gastatzeko.
AMAIA BOSQUE: Bueno, garrantzitsua ez dakit, baina azkenean mundu honetan bizita, nik uste dut ondo dagoela ere bai hastea horrelako lanetan, zeren azkenean, ez baduzu sistematik kanpo bizi nahi edo, da ezinbestekoa. Eta nik uste dut horrelako lanak ondo datozela mundu horretan sartzeko apurka-apurka.

5.    Gainerako langileei konpetentzia egiten diezula uste duzu?
NEREA IRAOLA: Ez, denak berdin lana egiten dugu eta ez.
IKER URRITEGI: Konpetentzia nik uste ez dela baina bueno, ba igual bai enpresa batzuetan erabiltzen dituztela gazteak lehenago esan dudan bezala, kontratu prekarioagoak edo onartzeko erraztasun handiagoa daukagulako. Orduan konpetentzia konpetentzia ez nuke esango baina bueno.
AMAIA BOSQUE: Nik egin ditudan lanetan ez dut uste, zeren azkenean, mundu hori dago pentsatua hori, gazteengandik gazteentzako, eta orduan, ez daude begirale oso zaharrak. Nik ez ditut ikusi, orduan ez dut uste kasu honetan.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 15, 2018
Number: 23889620
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:16
Number of visits: 1187