Docutec Card

Beti berandu heltzen direnak

Euskal Telebistako Gure Kasa programako bideo honetan, Onintza Enbeita bertsolariak beti berandu ailegatzen den jendeari buruz hitz egiten du.

Bakarrizketa honetan,  Onintzak hiruzpalau taldetan sailkatzen ditu  berantiarrak; halaber, aipatzen du zer aitzakia jartzen dituzten. Zu ere berantiarra al zara?

Transcription:[+] Transcription:[-]

ONINTZA ENBEITA. Gaur ‘ni-on-in’, jende inpuntualari buruz. Sartu bideoa.
    Gaur egingo dogu (dugu) berba lekuetara puntual heltzen ez den jendeari buruz; hau da, jende inpuntualari buruz. Jende inpuntuala, denboraren arabera, talde desberdinetan sartu leiteke.
1. ekipoan bot minututarrak. Leku guztietara bost minutu beranduago heltzen direnak; beti bost, total bost minutu baino ez direnez, ez dabe esplikaziorik emon behar. “Barkatu”, baina bost minutu baino ez direnez. Baina beti, beti… Hori bai, kontuak eskatzea okurritzen bajatzu… “Bost minutu baino ez dira izan”.
2. taldea da ordu-laurden berandu heltzen direnena, 15 minutu beranduago. Luze egiten da, zer esanik ez bakarrik bazagoz itxaroten; edo herriko astunena badago zure ondoan, pilako lata emoten. Zuk esplikazino bat eskatzen badozu, orduan 5 minutu gehiago behar dabez (dituzte) oraindino, atxakia on bat pentsatzeko. “Trafikoa, neska, zeozer egin beharko da hainbeste kotxegaz”. Urten (irten) hadi lehenago etxetik!
Eta gero dagoz ez 5 minutu, ez ordu-laurden, ordu-erdi edo gehixeago tardatzen dabenak ailegatzen. Han itxarotzen zagozenean sikiera haserre zagoz (zaude), oso haserre. Momentu baten oso kezkatuta zagoz, zeozer pasatu jakolako. Baina 40 minutu, whatsappa heltzen denean esaten berandu helduko dela, sumina… Orduan bai dela hobeto apur bat beranduago heltzea, bestela, momentu horretan harrapatzen badozu… Orduan heltzen dira, mundua gelditzeko moduko atxakia botatzen deutsu: “Barkatu, pelukeria. Gaur bakarrik eduki dot ordua eta orain arte han egon naz. Esango dozu…” Esango dot?!
Eta gero dagoz inoiz agertzen ez direnak. Baina horiek normalean izaten dira gauez esagutu dozun jendea, egunez damutu eta holako gauzak. Beste ‘ni-on-in’ baterako ematen du horrek.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 12, 2018
Number: 23821932
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
Duration: 00:02:18
Number of visits: 1611