Docutec Card

Bidean Ikasia

Arantxa Urretabizkaiari egindako elkarrizketa "Bidean Ikasia" atera berri duen liburuaren harira.

Hondarribiko alardea dela-eta azken 20 urteotan sortutako eztabaidaren inguruko hausnarketa da Bidean Ikasia liburua. Hemen duzu entzungai Euskadi Irratian Maite Artolak Faktoria irratsaioan egindako elkarrizketaren audioa.

Elkarrizketa osoa

 

 

 

 

 

 

 

Segidan duzu etb 1eko Ahoz aho saioan egindako elkarrizketaren bideoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA.- 1996ko irailaren 8an hogeita sei emakume Hondarribiko kaleetara atera ziren, Titi-biliti doinu hauei jarraituz, alardean desfilatzeko eskubidea aldarrikatzera; tartean zu, Arantxa Urretabizkaia, egun on.
ARANTXA URRETABIZKAIA.- Bai, tartean ni.
M.A.- “Oraindik ere ordaintzen ari gara erabaki hura” idatzi duzu Pamielaren eskutik kaleratu berri duzun Bidean ikasia liburuan. Zein izan da ordaina?
A.U.- Bilakatu gaituzte etsai, eta tratatu gaituzte etsai gisa. Hori izan da gogorrena.
M.A.- Eta etsai gisa tratatu izanak esan nahi du, esate baterako, herri barruan isolamendua.
A.U.- Bai, hainbatentzat, bai. Baina hau ez da gertatzen… nik uste dut horregatik duela interesa —edo behintzat niri hala iruditzen zait— liburuak. Ez da Hondarribian bakarrik gertatzen. Iritzi desberdina duena etsai bilakatzea da euskaldunok berehala hartzen dugun jokaera bat, aitzakia edozein izanda ere. Niretzat liburuaren mamia hausnarketa da, horregatik du izenburua Bidean Ikasia. Hasieratik banekien hau kontatu egingo nuela. Kosta zait 20 urte jakitea nola kontatu. Antzerki-obra bat neukan gogoan —oso argi oso argi— urte pare batean. Antzerki-obra horretan eszenatokian ikusiko zen gordeleku izan genuen etxe hura.
M.A.- Klandestinitatea.
A.U.- Klandestinitatea. Sukalde hartan aritu ginen plantxatzen gure arropak.
M.A.- Eta zuk zer ikasi duzu bidean?
A.U.- Ikasi dut nolakoak garen, ez nolakoak ginela uste nuen nik; ikasi dut gorrotoari aurre egiten; ikasi dut eragozpenen aurrean eusten; alaitasuna fabrikatzen…
M.A.- Hala ere, bazenekiten non sartzen zineten.
A.U.- Ez.
M.A.- Bazenekiten, ze ikusi zenuten zer gertatu zen Irungo San Martzialetan.
A.U.- Bai, baina ez gero zer gertatuko zen. Hor kontatzen da hasiera-hasieratik nola norbaitek esan zuen “ez dakizue non ari zareten sartzen”, eta ez, nik ez nekien eta gainera…
M.A.- Baina bazenekiten egon zirela irainak, bultzadizoak, ukabilkadak…
A.U.- Bai, bai. Baina horrek gero zer bilakaera izango zuen, ez. Nik Irungoa ikusi nuenean pentsatu nuen “ni ez naiz gauza hau aguantatzeko; nik hau ezin dut”. Gainera, etxera joan nintzen txundituta; eta esan nuen “ni ez naiz gauza gorroto hori nigandik 20 zentimetrora aguantatzea (sic = aguantatzeko); kuadrillak puskatuko zituela…
M.A.-  Agurrak ukatuko zizkizuetela…
A.U.-  Bai.
M.A.- Pertsona batek esatea alardearekin jakin duela zer den benetako beldurra deigarria egiten da.
A.U.-  Hala da! Lehortzen zait eztarria zeharo, bihotzaren abiadura bizkortzen da pila bat, eta pentsatzen nuen… Halako batean esan nion neure buruari: “Ala, beldurra da!” eta bai, beldurra zen.
M.A.- Zuei leporatzen dizuetena da Kostako konpainiari baimena eskatu gabe egin zenutela jauzi Kale Nagusira.
A.U.-  Bai, bai.
M.A.- Bortxaz, nahi baduzu.
A.U.- Bai, sartu egin ginen, generaman (sic = bageneramatzan) hiru urte baimenak eskatu eta eskatu; ez ziguten jaramonik egiten, eta orduan erabaki genuen sartuko ginela.
M.A.-  Hau galdera hau akaso ez da erraza, baina nork eragotzi dizuete zuei alardean desfilatzea: Hondarribiko gizonezkoek, Hondarribiko emakumeek, erakundeek udaletik hasita.
A.U.- Nire iritzia da denetik bizi izan dugula. Lehenengoan, gizonak izan ziren; bigarrenean, emakumeak izan ziren, gizonak desfilatzen zeuden eta emakumeak izan ziren; hirugarrenean, Ertzaintza izan zen. Denetik ezagutu dugu. Orain, zergatik ez den kontua konpondu hainbeste urteren buruan, ba, funtsezko arrazoia politikoa da. Hasiera-hasieratik udalak egin zuen alde baten alde, pribatizatu zuen alardea. Eta hor, hori egin zutenean, hori izan zen maisu-kolpe bat. Ezin zen alardea pribatizatu udalak hori nahi izan ez balu.
M.A.- 20 urte behar izan dituzu.
A.U.-  Ez da erraza. Ez nuen panfleto bat egin nahi, gainera, hasieratik esan nuen “hau ez da panfleto bat”, hau idazle baten lana da. Horren inguruan idatzi daitezke, eta idatziko dira, liburu gehiago, eta historiagileek egingo dute gero beraien lana. Lekuko guztiek ez dugu berdin… gauza berdina bizi; ez dugu berdin ikusi, eta ez dugu berdin kontatu.
M.A.- Arantxa Urretabizkaia, eskerrik asko.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Dec 12, 2016
Number: 2378706
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 4:58
Number of visits: 2766