Docutec Card

Baigorriko haginlaria

Artzen Letona Baigorrin izan da, Joana Antxordoki haginlariaren kontsultan.

Zubiak saioko kazetaria Baigorrira  joan da haginlararengana. Han Joana Antxordokirekin eta Elizondotik joandako bezeroekin aritu da mintzatzen.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

 Dentista. Mina ematen badu, eskua altxa.

Kazetaria. Baigorriarra?

Bezeroa. Ez. Elizondoarra.

Kazetaria. Eta nolaz Elizondotik Baigorrira hortzak konpontzera. Han ez dago dentistarik?

Bezeroa. Bai. Bada, baina ama-eta hasi ziren hona etortzen. Eta Joana arras goxoa zela eta orduan gu ere bai animatu ginen honat.

Kazetaria. Gastuen aldetik?

Bezeroa. Ez dago segurantzarik. Ordaindu beharra da.  Bakoitzak ordaindu behar du: ez dago laguntzarik.

Kazetaria. Baina hori Baigorrin galdu zirelakotz (zirelako), edo Nafarroan ere?

Bezeroa. Nafarroan ere ez, ez dago. Haurrendako baduzu laguntza bisita egiteko, baina gero zerbait ere egin behar baldin bazaio, ordaindu beharra da, Seguridade Sozialean ez da sartzen hortzena.

Kazetaria. Joana euskaraz ari da. Horrek laguntzen du ere, euskaldun bat ukaitea?

Bezeroa. Bai. Noski, horrela ulertzen dugu primeran, eta arras ongi. Bai! Bai.

Dentista. Orain urarekin… har? pixka bat, e?

Kazetaria. Joana Antxordoki. Baigorriarra?

Dentista. Ez. Zuraidarra naiz.

Kazetaria. Eta nolaz Baigorrin?

Dentista. Nire estudioak bukatzean ikastaro bat egin dut Baigorrin, hortzen dentista baten kabinetean eta ongi pasatu da. Bera erretiratu da eta ni hor egon naiz.

Kazetaria. Zure kabinetea ikusterakoan gauza batekin gelditu naiz, zur  ? da zure kolorea?

Dentista. Umeen kolore horrek lasaitzen du.

Kazetaria. Eta lasaitu behar da dentistara etortzean?

Dentista. Ba bai. Etortzen diren guztiak kezkatuak dira. Harrabotsak ez dituzte maite. Min dute dejá etortzea, orduan, lasaitu behar dira pixka bat.

Kazetaria. Egun, familia bat dugu Elizondokoa. Hola, badituzu nafartar anitz? Hemen ere egia, mugan ziztela (zeratela), Baxe Nafarroa, Nafarroa?

Dentista. Baditugu nafartar anitz, Elizondotik, Erratzutik… Urrunagotik ere baditugu, Iruñetik heldu dira batzuk.

Kazetaria. Garai batean anitz etortzen ziren hola Iparraldera. Ez dakit zergatik zehazki? Badakizu zuk hori?

Dentista. Ez dakit. Nire ustez ohitura bat zen. Han beharbada ez zuten dentistarik, herri txikietan, orduan jiten ziren honat: hori ez dakit xuxen. Nik, orain, nire uste badakit zendako heldu diren, baina lehen ez dakit.

Kazetaria. Eta orain?

Dentista. Eta orain heldu dira nire ustez zeren eta ba, han ez dute Seguritate Sozialik guk hemen dugun bezala, beraz, haientzat berdin da han sendatzea edo hemen sendatzea eta nola hemen, omen, pixka bat merkeago diren, jiten dira honat.

Kazetaria. Eta desberdintasunik bada gaur egun dentisten aldetik. Nahi dut erran, Europa barnean   segur aski araudi berdinak dira, ikasteko manerak, beraz berdintsu lan egiten da leku guzietan?

Dentista. Nire ustez bai.

Kazetaria. Karri hitza aipatzen dut nik. Honbre, jakin dut euskal hitz bat bazela, beraz, gure euskara ere aberastuko dugu.

Dentista. Bai. Karri bat erraiten da, txantxarra.

Kazetaria. Ados. Beraz, txantxar anitz badira gaur egun, edo lehen bezainbat, berdintsu da?

Dentista. Ez dakit. Nire ustez badira gehiago gaur egun lehen baino. Lehen ez zuten artatzen, ez zuten kasu ematen, baina oraingo elikadurarekin nire ustez geroz eta txantxar gehiago bada. Elikadura “sucre-altuagoa” (azukre gehiagorekin) da, motelagoa da, beraz, gure hortzak ez dira gehiago usatuak haragia eta holako gauzak xehatzen, beraz, indarra galtzen dute eta txantxar gehiago bada nire ustez gaur.

Kazetaria. Orduan hortzak okertuz joanen dira?

Dentista. Ez. Ez. ??? …ez. Eta geroz eta prebentzio gehiago egiten dugu. Beraz, orain gazteetatik hasten gira (gara) artatzen. Beraz, hor… halere, hortzen osagarria hobea da gaur.               

          

 

 

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 23, 2016
Number: 2365073
Source:
Dialect:
  • Lapurtera
  • Nafarrera
Number of visits: 1685