Docutec Card

BAGOAZ! B1-29- Konpota

Josu supermerkatuan dago. Erosketak egitera joan da.

Zerbaiten bila ari dela ikusi eta saltzaile bat hurbilduko zaio Josuri.

Transcription:[+] Transcription:[-]

SALTZAILEA.— Kaixo!
JOSU.— Kaixo, barkatu, kanela non dagoen badakizu?
SALTZAILEA.— Hementxe. Zer nahi duzu, kanela-txotxa ala hautsa?
JOSU.— Txotxa. Konpota bat egin nahi dut.
SALTZAILEA.— Konpota? Niri zoragarria ateratzen zait. Zein sagar erabiliko duzu?
JOSU.— Ba… Ez dakit! Oraintxe joango naiz sagarrak hartzera.
SALTZAILEA.— Axola ez bazaizu, zurekin noa. Edozein sagarrek ez du balio konpota egiteko. Ea zer aurkitzen dugun…
JOSU.— Lasai e, ez da beharrezkoa.
SALTZAILEA.— Bezeroa zaintzeko gaude hemen.

ETENA

SALTZAILEA.— Tira, onenak etxeko sagarrak izaten dira, baina pentsatzen dut ez duzula horrelakorik edukiko, ezta?
JOSU.— Ez, ez, pisu batean bizi gara… Lagun batek batzuk oparitu zizkidan orain gutxi, baina haiek amaitu ziren.
SALTZAILEA.— Ba pena da, poza ematen du bertako produktuak erabiltzeak. Nik azkena Gabonetan prestatu nuen gure sagarrekin, eta gonbidatu guztiek zorionak eta zorionak.
JOSU.— Bueno, denok ez dugu lur zati bat sagarrondoak jartzeko.
SALTZAILEA.— Bai, hala da. Begira, zatoz. Onena duzu errege-sagarrak hartzea. Sukalderako, postreak egiteko, hauek izaten dira onenak.
JOSU.— Ba eskertzen dizut aholkua.
SALTZAILEA.— Errege-sagarrak oso estimatuak dira gurean. Txiki-txikiak badira ere, sekulako gustua izaten dute. Hauek ederrak dira. Nik gehienetan hauek erabiltzen ditut, eta ez diet azukrerik gehitzen. Zuk bezalaxe, kanela pixka bat, eta primeran geratzen dira.
JOSU.— Bueno, ba, begira, kasu egingo dizut, eta hurrengoan etorriko naiz, konpota nola atera zaidan kontatzera. Bueno, barkatu, banoa, bazkaria prestatu beharra daukat.
SALTZAILEA.— Zorte on. Aio!
JOSU.— Mila esker!
SALTZAILEA.— Ez da ezer!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 4, 2018
Number: 23560642
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:56
Number of visits: 576