Docutec Card

"Liskarrak eman dira" zuzena ote da?

Ibon Sarasola euskaltzainak "Liskarrak eman dira"-ren moduko egituren inguruan argibideak ematen ditu.

Ibon Sarasola euskaltzainak "Liskarrak eman dira"-ren moduko egituren inguruan ematen ditu argibideak. Ezin onartuzko erdarakadak direla irizten die eta baita txarretsi beharreko esapideak ere. Euskaltzaindiak ez ditu onartzen.

 

Jatorrizko esteka

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Ibon Sarasola, egun on.

Ibon Sarasola.- Egun on.

E.- Gaur Ibonek berak proposatutako hitzari jarriko diogu arreta, eman hitzaren erabilera jakin bati, hobeto esanda. Ez dakigu belarriko mina eragiten dizulako, Ibon. Onena izango da adibideren bat jartzea entzuleek uler dezaten zertaz ari garen, ez? Esate baterako “prezioen jaitsiera eman da”, edo “zerbaitetarako baldintza egokiak eman dira”, edo “langabeziaren igoera eman da”.

I.S.- Hori da. Emanek baditu berez hainbat adiera eta hainbat zera Euskaltzaindiaren liburuetan-eta datorrena, datozenak, e? “Bizia eman”, bueno, horiek normalak dira; lokepasake “fruitua eman; lehen saria eman; ergela ematen duzu; gona beltzak gaizki ematen du blusa horrekin Euskaltzaindiaren hiztegian datoz, beraz, ez dute inongo problemarik, ezta? “Leihoak mendira ematen du”!. Hor ere…

E.- Hor ere, zer?

I.S.- Bueno, erdal zera…

E.- Baina hori Euskaltzaindiak onartzen du, bai?

I.S.- Bai. Eta Iparraldean ez dira erabiltzen, ze frantsesak ez du horrelakorik. Kontua da “neska-mutilen artean ematen diren liskarrak” eman dezagun. Aipatzen dut hori ze Euskaltzaindiak berak hiztegian, ohar batean, adierazten du horiek ez direla erabili behar.

E.- Gertatu hitzaren baliokide bezala, alegia.

I.S.- Hori da! Edo izan, batzuetan, e? Eta Berriak ere, pentsa, orain dela 10, 10 urte ja Estilo Liburuan jarri zuen: “kontuz kalkoekin”. Jartzen du: “eman: kontuz kalkoekin”; “aldaketak eman dira gizartean”, adibide hori jartzen du eta esaten du “aldaketak izan dira gizartean” beharko lukeela eta nik idazle onen artean ez dut hau inon erabilia ikusi. Bigarren mailako-edo idazleren batek erabiltzen du ja. Eta hortik aurrera…

E.- Eta gainera baditu baliokideak, edo badago zer erabili horren truke.

I.S.- Gertatu, batez ere.

E.- Edo izan.

I.S.- “Prezioen igoera gertatu da”.

E.- Beste entzule batek proposatze… beti horrela bukatzen dugu, baina esaten du: “porno filmetan eman gogor-ren ordez, jo gogor esan beharko ote litzateke?”

I.S.- Kar, kar, kar.

E.- Ez zaitugu jarriko estutasunean, Ibon, baina...

I.S.- Kar, kar, kar.

Gonbidatu 1. – Zer ari da filmak euskarara ekartzen? Itzultzen? Bai, bai; harrigarria.

E.- Bai, ze harrituta nago ni. Ba ote zegoen hiztegiren bat?

I.S.- Kar, kar, kar.

E.- Bilatu beharko dugu, baita ere, egunen batean…

G1.- Euskaltzaindiaren hurrengo proiektua horixe izan daiteke, hiztegi pornoa.

E.- Hiztegi erotikoa, Ibon Sarasola, eskerrik asko.

E.- Ez horregatik!

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 7, 2016
Number: 2349824
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 2:35
Number of visits: 2539