Docutec Card

Ibon Sarasolari galdezka: erregeri ala erregeari?

Ibon Sarasolari "errege" hitza izen berezi gisa erabili behar ote den galdetzen zaio. Berak dio erabilera hori zaharkituta dagoela, eta gaur egun izen arrunt bezala deklinatzea gomendatzen du.

Ibon Sarasolari "errege" hitza izen berezi gisa erabili behar ote den galdetzen zaio.

Sarasolak dio egia dela duela mende batzuk erabat zabalduta zegoela horrela jokatzea, baina gaur egun inork ez duela hitz hori horrela erabiltzen eta erregea, erregeari, erregearen eta abar erabiltzea gomendatzen du dudarik gabe.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Ibonekin hitz egin nahi dugu kongresuko inbestidura-saioaren atarian. Aste honetan hizpide izan da Zarzuela jauregian alderdietako ordezkariak hartu dituela Felipe VI.a Espainiako erregeak. Eta, hain justu, errege hitzari buruz galdetu nahi nizuke, ze, guretako askorentzat erabilera hori ezezaguna zen arren, errege, izan da duela gutxira arte errege hitza mugagabean erabili duenik, hau da, “Erregek alderdietako ordezkariak hartuko ditu” izango litzateke horrela erabiliko bagenuke (bagenu). Hori ontzat eman genezake?
Ibon Sarasola.- Aber…
E.- Edo forma arkaiko eta bitxitzat hartu behar da?
I.S.- XIX. mendearen bukaera arte errege zen maizago erabiltzen zena. Baina Leizarragak berak…
E.- Alegia, “halako erregek egin du”; ez “erregeak egin du”;
I.S.- “Erregeren abokatuz”, zerak esaten zuen bezala, este, Etxeparek. Maioritarioa bada XIX. mendearen bukaera arte, baina tarte horretan Fray Bartolomek, Lardizabalek, Gerrikok, Iraizozek, Zerbitzarik erabiltzen dute ja a-duna: “Erregea ikusi nuen” eta “erregeak”. Beraz, gaur egun… bueno, batasunaren lehen momentuan ere egon zen, klaro, esentziaren bila aritu ginen garai hartan, zeraren, regeren eta holakoen…, erregeren alde eta holakoak, ezta? Nik uste dut gaur egun hori, ez dakit bitxikeria bat edo bitxitasun bat ez zen, baina esan nahi dut, jeneralean ez.
E.- Bueno zu joan zara XIX. mendera, baina badira Gipuzkoako zenbait eskualdetan adineko jendeek oraintsu arte erabili duten formula da, e!
I.S.- Noski! Eta zer!
E.- Euskalki jakin batean gertatu ote da hori, Ibon?
I.S.- Ez dut uste, hori jenerala da, uste dut; eta gainera faraonen kasua ere badago. Faraon, faraoia, e?
E.- Bai.
I.S.- Hor ere lehen mugagabeak ziren. Ez da errege hitzaren… baizik eta… Kuriosoa da ze euskaraz jaungoikoa da gauza normal bat, ze ez dago jaungoikori eta holakoak, ezta? Izen arrunt bezala tratatzen da eta, berriz, errege eta faraon halako izen propioak balira bezala  tratatzen da. Hor ba dago zer, zer azter, artezturik, aurkezt… ene!, azterturik, baina bueno, nik uste dut gaur egun hori normala behintzat, markatu gabea, erabat markatu gabea erregearen da; eta ez erregeren.   
E.- Batek aipatzen du: “Forma arkaikoa? 40 urte ditut eta niretzat mugagabe forma da normalena, ez bitxikeria “erregek baleuka min hau” .
I.S.- Ez dut sinesten.
E.- Ez duzu sinesten 40 urterekin forma horri eusten dionik?
I.S.- Ez. Puuuf! En principio, ezin dut sinistu nik hori. Sentitzen dut.
E.- Bueno nik sinesten dut ze guri gertatu zaigun kontu bat da. Berak esaten zuen beretzat ohikoena errege zela.
I.S.- Izango da bakarra Euskal Herri guztian. Sentitzen dut. Esaten dizut, orain…
E.- Bueno, bi badira, e! Entzule hau eta gure lankidea, bi.
I.S.- Hamalau izan gara, baina besteak dira, este, ehunka mila .
E.- Hortaz, erregea.
I.S.- Noski! Normalena. Gero baten batek erregek esan nahi badu, ba hori  bere problema da.
E.- Baina guk eta zuk hobesten duzuna da erregea. Hobetsi ez, gainera, hori da esan beharko genukeena.
I.S.- Dudarik gabe, gainera, niretzat.
E.- Hemen entzule batek beste… beti beste tonu batean bukatzen dugu, baina esaten du “eta nola esango litzateke amestutako titularra: errege langabezian dago ala erregea langabezian dago ?
I.S.- Kar, kar, kar.
E.- Ibon Sarasola, gaur zortzira arte. Eskerrik asko.
I.S.- Eskerrik asko zuei.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 31, 2016
Number: 2345239
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 3:31
Number of visits: 2532