Docutec Card

Bilboko Erriberako merkatua, tradizio gaurkotua

Euskal Herrian badira zenbait toki berezi, erreferentzialak bihurtu direnak. Horietako bat da Bilboko Erriberako merkatua.

Artzen Letona Bizkaia osoan merkataritza alorrean erreferentea den merkatu hau bisitatzen egon da. Merkatu hau 1929an zabaldu zen eta oso modernoa izan zen bere garairako, oso funtzionala eta ikusgarria.

Egungo merkatuaren eraikinak garai hartako hainbat berezitasun gordetzen ditu oraindik.

Audio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Erriberako Merkatal-gunera hurbilduko gara. Sarrera non da?
SOLASKIDEA.- Sarrerak, benetan hiru dagoz, (daude) hiru nagusi esan behar dogu (dugu), ezta? Bi alderdietan eta bata erdi-erdixan (erdian). Nagusitzat? Erdikoa hartu ahal dogu, gura badozu (baduzu). Hau da merkatuko aterik nagusia, eta handiena.
ESATARIA.- Eta da oso modernoa. Dena kristalezkoa daukagulako.
SOLASKIDEA.- Berriztuta izan dalako (delako) lehen esan deutsudan (dizudan) modura, eta erabaki eben (zuten) mantendu edo berriz egin eraikin zaharra, ostera bere (ostera ere) berriztuta baina aitzineko itxuran,  baina hala(n) eta guztiz be (ere) sartu berrikuntzak, eta horietako bat ateak dira. Azken finean, kristala.
Hala eta guztiz be (ere), begiratut(z)en badogu eraikin bera, oso arrazionalista da, hauxe da, argia sartuten (sartzen) da, argi naturala sartuten (sartzen) da, izkina guztietatik eta oso haizetuta.
ESATARIA.- Eta hemen erdigunean nola deitzen zaio gune honi?
SOLASKIDEA.- Hemen esaten deutsagu (diogu) La Rotonda.  Erdigunean gagozela (gaudela) eta kupula baten azpian. Begiratzen badugu kupula hori, ikusten dugu zelan, dagoela kristalez josita, argi naturala sartuten itxiteko (sartzen uzteko).
ESATARIA.- Bai.
SOLASKIDEA.- Azken finean, harantza (haruntz) zelan dagozen (dauden) postuak , ezta?: arraina, barazkiak eta abar.  Eta beste aldean, solairu berdinean, ikusten dogu nola zabaldu egin dabezan (dituzten) taberna txikitxoak, eta erdi-gune bat…
ESATARIA.- Pentsatzen dut ere taberna horietan proposatzen dutena da merkatuan berean erositako mozkinekin…
SOLASKIDEA.- Badagoz, badagoz (badaude), ba e(g)in leitekez (litezke), baina batez be (ere) behean, beheko solairuan kanpora begira dago, taberna bat, La Ribera esaten jakona (zaiona), eta hor, hori bai, hor badauka proposamen hori. Zuk hartuten (hartzen) dozu (duzu) gura duzuna, eta  sukaldatzen deutsue (dizue).
ESATARIA.- Esaten nuen: ordu txarrean, onean, etortzea ez dakit. Baina momentu honetan irekitze hori, dena itxita zegoen, hasten dira irekitzen. Zer da hau? Merkatua bi partetan dago bizirik edo? Goizean da hau batez ere…
SOLASKIDEA.- Batez be (ere) goizetan, arrainaren gauzak garrantzia handia dauka, azken finean arrandegiak bakarrik egongo direz (dira) goizetan zabalik, ezta? Bai, arratsaldetan be (ere) zabaldu e(g)iten dabe… (egiten dute)
ESATARIA.- Ba orain ireki dutenez, aprobetxatu egingo dugu, goiko partera joatea. Pentsatzen dut goiko partean salmenta-guneak bakarrik daudela?
SOLASKIDEA.- Bai, salmenta-gunea, baina batez be goizekoa, eta hala eta guztiz be (ere) oso polita da igot(z)ea ikusteko zelako sabaia daukan, ezta?, dena kristalezkoa
ESATARIA. Itzalgune hori esaten zenuen, baina sabai hau politagoa iruditzen zait, dena kristalez…
SOLASKIDEA.- Bidrierak direz (dira), alde batean Bilboko armarria, ikusten dogu ostera bere (dugu ostera ere) eta bestean ikusten dogu Abandokoa, bai Begoñakoa,  bai Deustukoa, garai bateko hiru elizate, Bilbok erantsi eutsozonak (zizkionak), eta oraindik arren hor ageri daukaguz (dauzkagu) elizate horien armarri hauek.
ESATARIA. Zenbat salmenta-gune daude hemen?
SOLASKIDEA.- Ba hirurogei inguru.
ESATARIA. Eta azpiko edo lehen solairu horretan ere ibili garelarik edo zeharkatu dugularik entzuten zena, askoz, e, atzerritar hizkuntzak.
SOLASKIDEA.- Askotan bai. Topatu ahal dozuz (dituzu), turistak merkatuan.
ESATARIA.- Eta esan didazu, hau dela Europako merkaturik handiena.
SOLASKIDEA.- Hori diñoe (diote), Guinnes liburuan dago hola(n) idatzita eta.  
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 20, 2016
Number: 2336269
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 00:03:07
Number of visits: 4481