Docutec Card

Penintsulako grabatu harrigarrienetakoak aurkitu dituzte Lekeition

Lekeitioko Armintxe koban grabatu multzo ikaragarria aurkitu dute. Duela 14.000 urte egin zituzten eta Europako onenetakoak direla uste dute adituek.

Santimamiñeko kobazuloa aurkitu zela 100 urte bete diren urtean, 2016an, egin den bigarren aurkikuntza da.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aitor Zabaleta esataria.- Armintxeko koba betidanik izan da ezaguna Lekeition, baina zeinek esan hain ondare garrantzitsua gordetzen zuenik! Sarreratik 50 bat metrora, Iberiar Penintsulako grabatu paleolitiko garrantzitsuenak aurkitu dituzte.
Duela 14.000 urte harrian bertan grabatutako 50 animaliaren figurak.
Artista bikaina benetan hemen ibili zena. Grabatuta baino gehiago, margotuta dirudite animaliek.
Mundu guztian oso gutxi omen dira hain ikusgarriak, hain ondo egindakoak, argi gutxirekin ere erraz ikustekoak.
Bizkaiko Foru Aldundiko teknikaria.- Teknika izugarria da, era berean ere animalien edo figuren faktura eta kalitatea ezin hobeagoa da, ematen du koadro baten aurrean gaudela, pintura baten aurrean eta ez grabatu baten aurrean.
Aitor Zabaleta esataria.- Eta grabatu guztien artean aipagarriena, dudarik gabe, lehoia. Figura guztiz berria Europa hegoaldeko kobetan. Lehoia duela hamar mila bat urte desagertu zen Euskal Herrian.
Bizkaiko Foru Aldundiko teknikaria.- Gutxienez lehoi bat agertzen da, oso klaru ikusten dena, ikus ezazue zelako kalitatea daukan lehoi honek, felino honek eta bueno, ematen du pintura baten aurrean gaudela.
Aitor Zabaleta esataria.- 2016 urtea berezia izaten ari da Bizkaian historiaurreko arteari dagokionez. Bi aurkikuntza handi egin dituzte: Atxurra maiatzean eta Armintxe orain, Santimamiñeren aurkikuntzaren mendeurrenean.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 14, 2016
Number: 2330730
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 01:46
Number of visits: 3822