Docutec Card

Zer janari eraman mendira flakeziak ez jotzeko?

Mendira joateak alderdi on asko ditu: paisaiaz gozatzea, jarduera fisikoa egitea, bakea, lagunartea.... eta bertan jaten duguna.

Baina zer eraman ohi dugu mendira jateko? Idoia Torregarai Euskadi Irratiko kolaboratzaileak ranking moduko bat egin du, eta bere zerrendarekin bat etorri dira irratiko entzule asko. Zuk zer eramaten duzu?

Transcription:[+] Transcription:[-]

IDOIA TORREGARAI KOLABORATZAILEA. Uhin hauen bidez esana dut noizbait menditik gehien gustatzen zaidana dela tontorrean jaten dudan ogitartekoa
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hori da mendiak duen gauzarik politena, tontorrean jaten duzun ogitartekoa edo mokadutxoa edo…
IDOIA TORREGARAI. Esango duzu, zer da? esperientzia, bidea, konpainia, halako hausnarketak…
MANU ETXEZORTU. Txorien txio-txioa…
IDOIA TORREGARAI. Nirea da bokadiloa, ogitartekoa. Hain zuzen ere, gai hori ekarriko dugu gaur hona, eta galdera hauxe izango da, adi entzule maiteok: “Zer da mendian gehien jatea gustatzen zaizuena?” Nik hemen nire rankinga, nire zerrenda ekarri dut, eta lehenengo postuan edo gailurraren gailurrean hauxe da: txorizo-ogitartekoa.
MANU ETXEZORTU. Bueno!
IDOIA TORREGARAI. Niretzat… Bigarrengoan, txorizoaren atzetik oso hurbil: patata-tortilla. Hemen badakigu borroka dagoela patata-tortilla izan daitekeen tipularekin, tipula gabe, piperrarekin, piper gabe… Gauza zoragarrietako bat da tortilla jatea hantxe mendian, goian zaudela edo aldapan edo dena delakoa. Hori gainditzea… hori txorizoak bakarrik gainditzen du.
MANU ETXEZORTU. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. Bestela ez. Zer esaten dute gure…
MANU ETXEZORTU. Ba denetarik: “Txistor-tortilla bokata edo urdaiazpiko-tortilla bokata” dio batek. Beste batek dio: “Platanoa, txokolatea eta arrautza egosia eramaten ditugu guk mendira”.
IDOIA TORREGARAI. Hori da indar asko ematen duten jakiak eman behar dira, ezta?
MANU ETXEZORTU. Beste batek dio: “Gue kasuan mendira joaten ginen maritxu-porroa erretzera”. Beste batek dio: “Txorizo-tortilla bokata eta antxoak latan eroaten ditugu”.
IDOIA TORREGARAI. Ze ona! Gosea sartzen ari zait.
MANU ETXEZORTU. Segi, Idoia.
IDOIA TORREGARAI. Bueno, beste bat. Nik uste dut falta ezin dena joaten naizenean dela gazta. Gazta ere ogi apur batekin lagunduta, aldaparik pikoena ere gainditzeko indarra ematen du.
Gero ba esan dute ezta? energia emateko jakiak gainean ematea garrantzitsua dela, gomendagarria da. Orain barritak eta barrita energetiko hauek eta zerealak eta ematen dira…
MANU ETXEZORTU. Oso proban daude, bai.
IDOIA TORREGARAI. Nik probatu ditudanak, ez dakit, edo denak txarrak diren edo… ez zait zaporea gustatzen eta, orduan, ni klasikoagoa.
MANU ETXEZORTU. Bale.
IDOIA TORREGARAI. Hor dagoeneko aipatu dute txokolate-tableta bat edo. Nik uste dut falta ezin den beste gauza bat direla fruitu lehorrak, hau da, intxaurrak…
MANU ETXEZORTU. Ez ditugu mezu guztiak irakurri ezinezkoa delako, baina bakar batzuk bai, begira: “Gure taldeko batek sardinak beti ematen ditu, beste batek arroza eramaten du barazkiekin, beste batek patata-tortilla, beste batek fruitu lehorrak eta nik ahuakate-bokata eramaten dut.
IDOIA TORREGARAI. Ahuakate-bokata, hori berrikuntza izugarria iruditzen zait.
MANU ETXEZORTU. Eta esaten du oraindik ere kantinplorak erabiltzen dituztela. Ba bakarrak izango dira, Euskal Herrian kantinplorak erabiltzen dituztenak.
Hala ere garbi geratu da gaurko tarte honetan Euskal Herriak bat egiten duela txorizo-ogitartekoarekin.
IDOIA TORREGARAI. Eta patata-tortillarekin.
MANU ETXEZORTU. Batzuk zahatoa ere bai, kantinploraren bat edo beste… Eta beste batek dio: “Tontorrean guk sagardo-botila ere irekitzen dugu”.
IDOIA TORREGARAI. A bai, e? O, ez dakizue ezer!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 25, 2018
Number: 23262140
Source:
Duration: 00:03:00
Number of visits: 1491