Docutec Card

Txukuntasunak lotura du ZEN filosofiarekin

Askorentzat ongizatea lortzeko garrantzitsua da espazioa ondo antolatuta izatea, baina espazioak konpartitzen ditugunean antolaketa hori eztabaidagai bihur daiteke.

Maitane Ormazabalek TxukunTZEN zerbitzuaren bidez, espazioak antolatzeko aholkuak ematen ditu. Berak dioenez txukuntasunak lasaitasuna eta oreka ematen digu, ZEN filosofiarekin bat. Gure bizitzako une jakinetan beharrezkoa duguna ondo antolatuta izateak garrantzia berezia hartzen du, eta une horiek aprobetxatu behar genituzke garbiketa handi bat egiteko.

Eta zuretzat zer garrantzia dauka ordenak eta txukuntasunak?
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1.- Maitane Ormazabal, TxukuntZEN zerbitzua eskaintzen duzu zuk, baina azken ZEN hori azpimarratu egiten duzu, nolabait Z hizki larriz idatzita. Badauka ZEN filosofiarekin loturarik?
MAITANE ORMAZABAL.- Bai.
KAZETARIA 1.- Badago hitz-joko bat hor?
MAITANE ORMAZABAL.- Bai. Hitz-jokoa da; horrexegatik(an) dago jarrita modu horretara. Egia esan, TxukuntZEN izena ba, ni beti txukuntzen egoten naizelako, oso erraza izan zen niretzako txukuntzen aurkitzea. Baina egia da askotan ordena perfekzioarekin eta oso lotuta egoten dela. Eta nolabait ere nik adierazten diodana jendeari, niregana gerturatzen denari, bezeroari, ordenak guri lasaitasuna eman behar digula, oreka eman behar digula, eta azkenean ba ZEN filosofia honek ere beti lasaitasun bat dakar, ez? Orduan izango litzateke txukun egotetik ZEN lortuko zenuke? Hau da, ordenatik lasaitasuna edo oreka, ongizatea, nolabait ere.
KAZETARIA 1. - Zuk zer egiten duzu? Etxea txukundu edo etxea txukuntzeko pautak eman, eta guk txukundu beharko dugu?  
MAITANE ORMAZABAL.- Bi gauzak. Nik egiten dudana, normalki izaten da, gatazka bat edo arazoren bat dagoenean, txukundu egiten dut, bezeroarekin bat momentu batzuetan. Bereziki inporta zaidana da konpondu, eta bezero horrek jakin dezan hurrengo batetarako nola konpondu dezakeen bere kabuz, bai, ohiturak hartu, hartu ditzan. Horrexegatik(an) momentu batzuetan espazio bat konpondu dezakegu, txukundu dezakegu eta ondoren beraiek, bere kabuz, hasten dira beste guztiak konpontzen.
KAZETARIA 1.- Ezagutzen dituzu etxe ordenatu zikinak edo etxe garbi desordenatuak?
MAITANE ORMAZABAL.- Nik beti esaten dut garbitasuna ordenarekin bat datorrela. Ordenaren barruan dago antolaketa-sistema bat, garbiketa bat, eta baita ere estetika-kontu bat,ez? apainketarena.
KAZETARIA 2. Hor garrantzitsuena hala ere da, Maitane da etxe batean bizi diren guztiek pauta berak segitzea.
MAITANE ORMAZABAL. Hori da. Irizpide berdinak, nik esaten dut normalki. Orokorrean egoten diren arazorik handienak konpartitutako espazioetan sortzen dira, bai etxeetan eta baita erei bulegoetan. Bulegoetan egia da, azkenean, irizpideak nolabait ere bulegoko enpresak edo jartzen ez baldin baditu, ba langileek bertan jarri beharko lituzketela. Baina arazoa etorriko litzateke konpartitzen diren espazioetan, hau da, artxibotegietan…
KAZETARIA 1. Bai.
MAITANE ORMAZABAL. …edo agian egongeletan, era horretako gauzetan.
KAZETARIA 1. TxukuntZEN.com atarian sartu gara, Maitane, eta ikusi dugu zure zerbitzua mudantzatarako eskaintzen duzula., herentzia-kasuetan, espazio-antolamenduak eta bulegoak. E, beno, mudantza bada ez?, garbiketa egiteko garai aproposa?
MAITANE ORMAZABAL.- Dagoen momenturik aproposena izango litzateke. Etxe-aldaketa batek, normalki zure bizitzako etapa batekin bukatu eta beste bat hasteko garaia bezala izango litzateke. Orduan, normalki etapa bital horiek aprobetxatu egin behar dira garbiketak egiteko.
KAZETARIA 1. - Badaukazu urrezko arauren bat, behin eta berriz erabiltzen duzun leloren bat?
MAITANE ORMAZABAL.- Nik normalean jende gehienari esaten diodana da gauza gehiegirekin bizi garela. Azken finean, ondo zaindu nahi badituzu, orduan eta gauza gehiago eduki, denbora gehiago gastatu behar duzulako horiek ondo zaintzen. Eta hasieran esan dizudan esaldi hori, ez?: eduki ezazu zeure ondoan erabilgarri zaizun hori edo benetan gustuko duzuna.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
May 21, 2018
Number: 23094736
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:48
Number of visits: 1489