Docutec Card

BAGOAZ! B1-27- Fitxaketa bikaina

Jon lanean ari da aroztegian eta halako batean, Antton hurbilduko zaio laguntzera.

Anttonen ustez, langile ona da Josu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON.— Josu, hortik ere bai. Pixka bat, bai.
JOSU.— Barkatu, zer?
ANTTON.— Ondo lixatu. Bestela ez dugu lortuko ondo itsastea.
JOSU.— Bai, lasai.
ANTTON.— Oholaren ertzak ere ondo garbitu.
JOSU.— Ertzak ere bai, bale.
ANTTON.— Jarraitu ari zaren moduan.
JOSU.— Ados.
ANTTON.— Tira, lagunduko dizut. Zuk zurea egin eta nik neurea egingo dut. Ikusiko duzu nola segituan amaituko dugun.
JOSU.— Lasai. Moldatuko naiz.
ANTTON.— Lagundu egingo dizut. Bukatzen dugunean, itsastea besterik ez zaigu faltatuko, hortik aurrera, lehortzen utzi eta kito.
JOSU.— Benetan, ez da beharrezkoa.
ANTTON.— Badakit. Baina bion artean egingo dugu, bai?
JOSU.— Nahi duzun bezala.

ETENA

ANTTON.— “Burugogor arraioa! Baina, tira, ederki dabil lanean; ez nuen berehala pentsatuko hain ondo moldatuko zenik. Hamaika okerrago izan ditut nire aurrean: baldarrak, lotsagabeak, alferrak… Izarok gomendio ona egin zidan. Lastima egun osoko lana ez edukitzea beretzat”.
“Atzerrira joango da azkenean. Ea zein datorren bere atzetik”.
ANTTON.— Ondo moldatzen ari zara, primeran. Benga, orain ogitartekoa hartuko dugu, bai?
JOSU.— Bale.
ANTTON.— Lan txukunaren ostean…
JOSU.— Mila esker. Zer, bost garagardo aroztegikoentzat?
ANTTON.— Kar-kar! Ze txarra!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 15, 2018
Number: 22895075
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:14
Number of visits: 653