Docutec Card

Zure armairua txukuntzeko aholkuak

Urtaro-aldaketa datorrenean nahiko lan izaten dugu armairuak txukuntzen eta behar ez duguna botatzea ere ez da lan erraza askorentzat. Nola eta noiz egin beharko litzateke txukunketa hori?

 TxukuntZEN" proiektuaren bidez, etxea, lantokia edo bulegoa antolatu eta txukun edukitzeko laguntza eskaintzen du Maitane Ormazabalek. Bide batez, bere ohiturak zein diren eta gure armairuaren txukunketa noiz eta nola egin ere azalduko digu.

 

Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

OFF AHOTSA. Euskadi Irratia!
KAZETARIA 1. Maitane Ormazabal. Kaixo, arratsalde on.
MAITANE ORMAZABAL. Kaixo, arratsalde on.
KAZETARIA 1. Negutik udarako armairu-aldaketa zuk egin al duzu jada?
MAITANE ORMAZABAL. Hortxe nabil. Ez dago oso erraza. Azken egunetan egiten duen eguraldi-aldaketa honekin ni neronek… Nahiko aldrebes nabil.
KAZETARIA 1. Bai. Gainera behin armairu-aldaketa egindakoan, ez?, badirudi ezin dela atzera egin.
MAITANE ORMAZABAL. E, nik esango nizuke, ondo antolatua egonez gero, atzera egin daitekeela.
KAZETARIA 1. A bai?
MAITANE ORMAZABAL. Bai, noski!
KAZETARIA 1. A, hor dago trukua orduan, antolakuntzan.
MAITANE ORMAZABAL. Hortxe dago trukua (trikimailua)
KAZETARIA 1. Gauza asko ateratzen duzu armairu-aldaketa egiten duzunean? Armairutik atera, oparitu, birziklatzera bota?
MAITANE ORMAZABAL. Nik ez. Normalean kontsumo arduratsuaren inguruan beti ibiltzen naiz, eta egian esan, ondo pentsatzen dut zer daukadan armairuan. Berez ez daukat ohitura handirik. Baina esan dezaket nire bezeroek, normalean, dezente ateratzen dutela.
KAZETARIA 2. Zer egiten dituzu? Armairu-aldaketa bi, bat orain eta bestea udazkenean, ala, ala gehiagotan egitea ere komeni da, Maitane?
MAITANE ORMAZABAL. Nik esango nuke bi izaten direla nagusienak. Nolabait ere, orain, maiatzaren bukaeran bat izango litzateke garrantzitsua, nahiz eta gerora ekainaren erdialdean nik hor ateratzen ditut, bai bikini, bai jantzi freskoagoak nolabait ere. Eta gerora bestea izango zen urriaren bukaera, azaroaren hasieran, eta berriz ere beste bat txikiagoa abenduaren erdialdean.
KAZETARIA 1. Ui, ama, hau moda-kontuetan bezala da, ez? Lehen bi denboraldi ziren, eta orain nini-kapsulak edo egiten dituzte, eta armairu-aldaketan ere berdin.
KAZETARIA 2. Maiatzekoa eta urrikoa, horiek potenteak (handiak). Eta gero, ekainean eta abenduan, ba txikixeagoak.
MAITANE ORMAZABAL. Hori da. Eta horregatik da garrantzitsu handia egiten duzun momentuan gerora egiten den txiki hori nahiko eskura izatea.
KAZETARIA 1. Eta zein da horretarako erabili beharko genukeen araua? Badago arauren bat? Azken hilabetetan erabili ez duguna, bota; edo antzeko bi prenda baditugu, bat fuera!; edo hamar urte baino gehiago duena, kanpora!
MAITANE ORMAZABAL. Nik erabiltzen dudan esaldia izaten da «eduki ezazu zurekin eta zure ondoan, zure etxean edo bulegoan, bereziki etxean, erabilgarri zaizuna eta gustuko duzun hori». Bai? Hortik aurrera bakoitzak egin ditzala egokien iruditzen zaizkion galderak. Baina arazoren bat edukiz gero armairuarekin, nolabait ere dudak baldin badauzkazu, bai, gustuko duzuna, benetan gustuko duzuna eta erabat erabilgarri zaizuna. Eta dudaren bat edukiz gero, jantzi, ea nola sentitzen zaren.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 10, 2018
Number: 22725916
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:13
Number of visits: 1950