Docutec Card

Iruzurrak babes ofizialeko etxebizitzetan

Egunotan hautsak harrotu ditu babes ofizialeko etxebizitza batekin egindako iruzurraren kasuak. Honelako etxebizitzen erabilera desegokia egiten ote da?

Irratsaio honetan (saioaren 18:50etik aurrera) Donostian salatu den kasu baten berri ematen da. Zuzenbidean lizentziatua den Larraitz Ugartek eta Mikel Otxotorena soziologoak kasu honen balorazioa egin dute. Hemen kasu honi lotutako albistearen bideoa ikus dezakezu.

Etxebizitza hauek egoki erabiltzen direla ziurtatzeko zer egin daiteke? Administrazioak erabilera horren kontrol handiagoa egin behar luke?

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. - Gaur, hemen ere alboan da Larraitz Ugarte, arratsaldeon Larraitz.
LARRAITZ.-  Arratsaldeon.
ESATARIA.- Eta pixkatxo bat urrutiago Mikel Otxotorena, e gure aspaldiko lankidea, arratsaldeon Mikel. Kaixo, arratsaldeon.
ESATARIA . - Zer moduz zaude?
MIKEL .- Ondo, ondo, hemen bero pixka bat pasatzen eta inbidia pixka bat baita, San Ferminen kontuekin.
ESATARIA .- Baita, ezta? E aurreko astearteko kontua da. Orduan jakin genuen, informazio bat e, pertsona batek Donostian, e babes ofizialeko apartamentu bat zeukan, hori egokitu egin zitzaion zozketa baten bitartez eta gerora ikusi da turistentzat alokatzen zuela, eta Eneko Goiak, Donostiako alkateak hauxe esan zigun:
ESATARIA MUTILA. - Eneko Goiaren iritziz onartezina da denen diruarekin eraikitzen diren babes ofizialeko etxebizitzei halako erabilera ematea, zerrendetan zain dauden gainerako eskatzaileentzat iraingarria dela uste du, eta zorrotz jokatuko dutela iragarri du.
ENEKO GOIA.- Nik uste dut gaik daukan larritasuna ikusita, ez dakit kasu gehiago dauden, espero dut ezetz, baina zalantzarik gabe zehatz-mehatz aztertzeari ekingo diogu.
ESATARIA MUTILA.- Herritar batek egindako salaketari esker izan zuen udalak kasuaren berri, babestutako apartamentu bat alokairuan egokitu zitzaion neska batek, bertan bizi beharrean, interneten iragartzen zuen etxea oporretarako alokairuan eskainiz. Neskak 3.000 eta 20.000 euro arteko isuna jaso dezake orain, eta kendu egin diote etxearen gaineko eskubidea.
ESATARIA. -  Eta gerora jakin dugu bigarren kasu bat ere antzeman dutela ikerketa eginda, e… zer iruditzen zaizue, mmm hor e nork sartu du hanka?
LARRAITZ. - Bueno, ba administrazioak dudarik gabe. E? Hasteko administrazioak betebeharra daukalako bere diruarekin. Osea ez dezagun ahaztu, babes ofizialeko etxebizitzak babes ofiziala daukatela, hau da diru publikoarekin eginda eta lagunduta daudela, eta horregatik direla merkatuko etxebizitzak baino merkeagoak, eta beraz administrazioak ematen duen diruaren gaineko kontrola egin beharko luke, berdin enpresei ematen dienean edo norbanako ematen dienean, ba subentzio moduan edo dena delakoa, ezta? Nire ustez administrazioaren defizientzia baten ondorio da, eta bueno noski, neska horren aurpegiaren ondorioa ere.
ESATARIA. - Nik hori galdetu behar nuen, herritarrak ere ez ote dauzkan obligazioak, Mikel?
LARRAITZ. -  Noski.
MIKEL.-  Noski, noski baietz, e… eta, eta denuntziagarria da eta …. E baina nik pixka bat Larraitzen ildotik, zoritxarrez e nola e azkenean fokua jartzen den delitua bete duen neska honen gainean, eta noski, eta berriz diot nik ez dut inondik inora justifikatuko neska honek egin duen kudeaketa. Baina hau esanda, e nik uste dut benetan hemen falta dena da Larraitzek komentatzen zuena, nolabaiteko fiskalizazio bat, jarraipen bat non e, bai udaletxeko babes ofizialeko etxe, edo Eusko Jaurlaritzako babes ofizialeko etxeen jarraipen bat. Eta nik uste dut hor jarri beharko genukeela benetako fokua, e horrelako notizi bat ateratzen denean.
ESATARIA. - Mmm, e izan ere bueno ba, babes ofizialeko etxe bat lortzea ez da horren gauza erraza izaten, ezta? Baldintza asko bete behar dira eta erabilera okerra ere, ba bueno, nik uste nuen zuek ere azpimarratuko zenuten kontua zela hori, fiskalizazioaz aparte.
LARRAITZ.-  Bai, ze zabalduta dagoen zerbait da, e? Erabilera okerra, baina legeak ere, berak ere aurreikusten du, hau da, emateko momentuan izan behar dituzu ez dakit zenbat irizpide, baina handik bost minututara zure bizitza erabat aldatu daiteke eta abar. Hau da, legean bertan ere, e? Eusko Jaurlaritzak honen inguruan e aterata daukan legeak, berak ere, eta udaletxe ezberdinek e jarri dituzten pleguek ere, e bueno, eramaten dute pikareskarako aukera asko. Beraz fiskalizazio ondoren, aurretik ere zorrotz eta, eta zehatz ikusi behar da, ikusirik ere babes ofizialeko etxebizitzak jabetzan eman beharko ote ziren. Nik horretan ere, nire galdera ikur handia jarriko nuke.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 14, 2016
Number: 2237554
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:47
Number of visits: 7666