Docutec Card

Athleticeko emakumeentzat, gabarra bai ala ez?

Espainiako Futbol Liga nagusia irabazi dute Athleticeko emakumeek. Gabarra atera beharko lukete Bilbon hori ospatzeko?

Kalean egin dute galdera Euskadi Irratikoek eta iritzi horiek jaso dituzte audio honetan. Eta zein da zure iritzia? Entzun audioa eta ea berdin pentsatzen duzun.

 

 

 

 

Hona hemen, baita ere, telefonoko mezu bidez zabaldu diren bertsoak eta argazkiak:

 

Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke

 

Neurria: Hamarreko handia

 

Zenbat izerdi, zenbat lan-ordu,

zenbat momentu kritiko.

Baina aspaldi esan genuen

ez genuela etsiko.

Orain gabarra eske gatoz gu

Bizkaian horren mitiko,

Bilbo aldeko uretan barna

ederki da ibiliko,

hautsa kentzeko ere ez zaio

horren gaizki etorriko!!

 

Gabarra dugu sinbolikoa,

ederra bezain berezi.

Urrutiari zuzentzen gara

gainditzeko mila hesi,

baloiarekin badaukagunez

horrenbeste abilezi,

Liga txapeldun izan ostean

ez zaitez joan ihesi....

Gizonezkoen tratu berdina

ez ote dugu merezi?

 

 

 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Gabarra bai ala ez?
Athletic-eko neskek Espainiako Liga irabazi dute. Bosgarren aldiz eskuratu dute titulua Athletic-ko neskek.
Mutilek, Valverderen mutilek irabazi izan balute, gabarra garbitzen eta gabarrari distira ateratzen ariko ziren, baina neskekin ze pasatuko da?: sare sozialetan hasita da change.org-en hasita dago sinadura-bilketa gabarra itsasadarrera atera dezaten. Dagoeneko 21.000 sinadura baino gehiago eskari hori egiteko. Arrate Hernandez, gure lankidea atera da kalera, Euskadi Irratiaren mikrofono gorria hartuta. Arrate, kaixo, egun on.
ARRATE HERNANDEZ. Egun on!
ESATARIA. Zer dio jendeak?  
ARRATE HERNANDEZ. Denek ala denek, baietz. Gabarrari baietz. Neskak ala mutilak izan, Athelticekoak direlako berdin-berdin. Eta guk zuzenean galdetu diegu bizkaitarrei. Atera behar al da gabarra?
ELKARRIZKETATUA 1. Ba nik uste dut baietz, azkenean, irabazi dute. Eta normalean Athleticaren jokalariak dira, eta irabazten badute nik uste beharrezkoa dela gabarra ateratzea. Gainera, finalean normalean egoten dira kopuru asko, jende asko joaten dira ikusteko partidua, eta nik uste dut nesken futbola gizonen futbola bezain garrantzitsua dela , uste dut. 
ELKARRIZKETATUA 2. Athletic da. Eta merezi dute. Oso zaila izan da liga hau irabaztea. Ez daukat argi jende asko izango garen edo ez, baina uste dut baietz. 
ELKARRIZKETATUA 3. Bosgarren liga irabazita, eta gabarra atera barik! Ba beno, jendeak pentsatzen du ez dela egongo jende nahiko gabarraren inguruan, baina denok indartsu ateratzen bagara eta mutilen jarraitzaileak eta nesken jarraitzaileak batzen bagara nik uste dot (dut) ba jende pila egongo dela.
ELKARRIZKETATUA 4. Nahiz eta futbol, futbolzalea ez izan, bai. Ados nago. Berdintasunaren alde gaude. Berdin-berdinak gara, eta hori gizartean sartu behar da nolabait, indarrean. Beraz, noski, bai.
ARRATE HERNANDEZ. Beraz, noski, bai.
ESATARIA. Ez dago zalantzarik. Mundu guztia konforme dago, mundu guztiak uste du nesken garaipena ospatzeko atera beharra dagoela gabarra itsasadarrera.
ARRATE HERNANDEZ. Hori da. Eta duda akaso izan daiteke ea ez dakit…
ESATARIA. Mutilak adina jende elkartuko duten…
ARRATE HERNANDEZ. Bilduko duten…
ESATARIA. Bai.
ARRATE HERNANDEZ. Baina zuk esan bezala 21.000 sinadura pasatxo bildu badituzte…
ESATARIA. Change.org-en
ARRATE HERNANDEZ. Change.org-en, eta beno, sare sozialetan izaten ari den babesarekin, ba nahikoak badira, ez? Esango dugu.
ESATARIA. Bai.
ARRATE HERNANDEZ. Akaso hemendik urte batzuetara atera behar ote den zalantza ere ez da egingo. Ez dakigu. Baina oraingoz denek ez dute argi ikusten, horregatik dago polemika, ez? Futbolean ere emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna ba agerikoa delako
ELKARRIZKETATUA 5. Nabaritzen da, baina orain pixkanaka hasi dira gauzak aldatzen. Baina beno, badakigu neskek, adibidez, jolastuz aparte beraien lana dutela, eta mutilak dedikatu daitezkeela futbolera zuzenean.
ELKARRIZKETATUA 6. Athleticeko jokalariek, gizon, gizonek irabazten dute diru asko. Badakit: gizonak dira futbolean diru gehien mugitzen dutenak, baina beno, uste dut parekatu behar dela gutxienez.
ELKARRIZKETATUA 7. Ez dakit oso ondo zergatik, baina azkenean dirua da gobernatzen duena.
ELKARRIZKETATUA 8. Oraindik bide luze bat dago, ba eratzeko, eta denon barruan aldaketa izugarria egon behar du.
ARRATE HERNANDEZ. Beno ba aldaketa izugarria…   
ESATARIA. Aldaketa…
ARRATE HERNANDEZ.  … egon behar da oraindik…   
ESATARIA. Bai.
ARRATE HERNANDEZ. Baina batek esaten zuen bezala, dirua da oraindik gobernatzen duena, diru gehien mugitzen du gizonezkoen kirolak, eta emakumezkoen esfortzua emakumezkoek berdin-berdin egiten badute esfortzua ere, ez dute horretaz bizitzeko adinako irabazirik lortzen. Beraz, beno, ezberdintasunak ezberdintasun, gabarrari bai…
ESATARIA. Baietz.
ARRATE HERNANDEZ.  Gabarrari bai,
ESATARIA. Bai.
ARRATE HERNANDEZ.  Merezi dutelako eta irabazi dutelako.
ESATARIA. Um!
ARRATE HERNANDEZ.  Zorionak Athelticeko neska txapeldunei.
ELKARRIZKETATUA 9. Jo, animo. Eutsi gogor! Eta defendatu berdintasun hori. Zergatik ez?
ELKARRIZKETATUA 10. Horrela jarraitu. Ea hurrengo urtean berriro irabazten duen Kopa.
ELKARRIZKETATUA 11. Aupa eta aurrera! Gora neskak!
ELKARRIZKETATUA 12. Aupa txapeldunak!
ESATARIA eta ARRATE HERNANDEZ. Ba aupa txapeldunak!
ESATARIA. Orain entzun beharko da zer esaten duen astean zehar Josu Urrutiak, Athleticeko presidenteak, ze eskaria garbia egiten dio jendeak, gabarra atera beharko litzatekeela. Esan beharra dugu, gabarra bai ala ez, badugula aste guztirako eztabaida, ze liga amaitzeko jardunaldi bat falta da. Matematikoki dira irabazle Athleticeko neskak, oraindik beste partida bat falta dute, beraz.
ARRATE HERNANDEZ. Igandean dute oker ez banago.
ESATARIA. Aste guztirako gaia badaukagu, e?
ARRATE HERNANDEZ.  Hori da.
ESATARIA. Beno, gure Wathsapp-ean ere hasi dira mezuak, Athleticeko nesken alde: “Aupa neska, txapeldunak”. “Gabarra bai” dio batek eta i pila bat jarri ditu. Beste batek “lotsagarria da sare sozialetan eta galdeketa hutsa egin beharra ere. Athleticek ez badu gabarra ateratzen, diru-laguntza publiko guztiak kendu beharko litzaizkioke”. Eta beste batek zer dio? “Athleticeko neskek gabarra baino gehiago merezi dute” E, Arrate, gero arte!
ARRATE HERNANDEZ. Gero arte!  

                                                                                Lodituta daude iritzia emateko espresioak

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 7, 2016
Number: 2204716
Source:
Duration: 00:05:30
Number of visits: 3364