Docutec Card

Zergatik diogu beldurra jendaurrean hitz egiteari?

Manu Marañon adituak aholkuak ematen ditu beldur hori gainditzen laguntzeko. Izan ere, jende asko geratzen da besteen aurrean zer eta nola esan asmatu ezinik.

Kike Amonarrizek egin dio elkarrizketa ETBko programa batean. Manu Marañonek liburu bat argitaratu du gai horren inguruan eta baita hitzaldi eta ikastaro asko eman ere.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KIKE AMONARRIZ. Manu, zergatik diogu halako beldurra jendaurrean hitz egiteari?
MANU MARAÑON. Normala delako, naturala delako, eta gainera, gure kasuan, umetan, gaztetan, eskolan, institutuan, unibertsitatean ez dugulako landu hau. Segur aski, generazio berriek, ikusirik irakaskuntzan gero eta gehiago lantzen dela konpetentzia hau, beste ikuspegi batetik begiratuko dio. Orain dela gutxi entzun nion Imanol Lazkanori [bertsolariari] esaten berak beti plazari izu izugarria izan diola. Imanol Lazkanok esaten badu hori, zer gauza argiago eta naturalago. Positibotasunarekin ikusten badugu, hor dagoen tentsio-puntua, hor dagoen alerta-puntua erabili ahal dugula askoz ere aurkezpen indartsuagoak egiteko.
KIKE AMONARRIZ. Urduritasun horiek gainditzeko, zer-nolako teknikak erabili ditzakegu?
MANU MARAÑON. Logika erabili. Eta logikak esaten du garrantzitsua dela gaia prestatzea, gaia menperatzea, gaia barneratzea. Baita, ahalik eta gehien, praktikatzea. Nik neuk hiru elementu erabiltzen ditut horri aurre egiteko. Bata da, ez dakit zer, edo beste edo beste, nire esku dago. Orduan, horrek emango dit jarrera berezi bat, motibazio berezi bat eta sinesmen positibo batzuk. Bigarren elementua: irudimena. Irudikatzea kapaz naizela, irudikatzea emaitza onak egongo direla. Irudimen positiboa lantzen baldin badut, prestaketa-prozesua eta aurkezpena askoz ere positiboagoa izango da. Eta ni indartsuago azalduko naiz. Eta bukatzeko, buelta eman pentsamenduari: gaizki aterako zait, blokeatuko naiz, txuriz geldituko naiz, galdetuko didate eta ez dut jakingo erantzuna… Hori gutxitan gertatzen da: eta orduan egin behar dugu hori identifikatu, pentsamendu hori, eta buelta eman. 
Ispilu-aurrean ariketa polit bat egin ahal dugu. Eta hori da: kapaz naiz, lortu dezaket, nire esku dago, nire eguna izango da: aurrera!
KIKE AMONARRIZ. Gure ikusleek pentsa dezakete kontu hauek irakasleentzako direla, edo goi-mailako hizlarientzako. Baina zergatik eta zertarako hobetu beharko luke jendaurreko hizketarako gaitasuna gure ikusle batek?
MANU MARAÑON. Gero eta gehiago gure ibilbide pertsonal eta profesionalean derrigorrezko tresna bat izango delako. Formakuntza aldetik oso ondo gaude, baina nola gaude konpetentzien aldetik? Konpetentzia hau, trebakuntza hau lantzen duen pertsona izango da pertsona autonomoagoa, izango da pertsona seguruago bat, izango da pertsona malguagoa. Bere autoestimua handituz eta bere konfiantza indartuz izugarrizko irtenbide profesionalak izango ditu, eta gainera, ez da jaio, egin egiten da, lanaren bitartez.
KIKE AMONARRIZ. Nik entzun izan dut, Manu, batzuk bere urduritasuna gainditzeko, aurrean duten publikoa biluzik irudikatzen dutela. Hau ez dakit nik horrela den edo mito hutsa den.
MANU MARAÑON. Nire ustez, mito hutsa da. Garrantzi asko ematen diot, adibidez, aurretik joatea, lekua ezagutzea, ariketa batzuk egitea, eta erlaxatzea puntu bat, eta kontzentratuta aritzea jendaurrean. Gogoa izatea horretaz hitz egiteko, konbentzituta egotea eta hiru maitasun praktikan jartzea: publikoa maitatzea, mezua maitatzea eta norberaren burua ere maitatzea. Hiru maitasun horiekin jartzen bagara publikoaren aurrean ez dugu inolako arazorik izango. Jarriko gara urduri, baina esango dugu, Manu, zatoz prestatuta? Ba bai. Gogotsu? Bai. Konbentzituta? Bai. Urduri? Bai. Fenomeno.

                                                                              Lodituta, gaiarekin loturako esaldiak

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 1, 2016
Number: 2200115
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:14
Number of visits: 5969