Docutec Card

Kafearen historiako pasadizo bat

Audio labur honetan kontatzen dute nola XVIII. mendean Suediako errege bat saiatu zen frogatzen kafea pozoia zela.

Kafe-greban audioaren jarraipena duzu audio labur hau, Euskadi Irratiko Amarauna programatik hartua.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA NESKA. Kafe minaz aritu gara. Bueno, zer diren kontuak, justu gaur parean tokatu, baina gaur egunkari batean 2 orriko artikulua: zelulitisari aurre egiteko, kafea bezalakorik ez dagoela esaten duena. Bueno, Jon, zer topatu duzu?
ESATARIA MUTILA. Bai. Ni oroitu naiz Nagore Irazustabarrenak Argia astekarian publikatzen duen “Denboraren makina” atal horretan, kafeari buruzko bat bazuela. Eta begiratu dut eta hemen jartzen du  nola 1771n, Suediako Gustavo III.a erregeak kafearen izaera maltzurraz konbentzituta eta hori enpirikoki frogatzeko, hiltzera kondenatutako bi biki jarri zituen. Batari ematen zioten egunean 3 aldiz tea; besteari egunean 3 aldiz kafea. Eta behaketan jarri zituzten gorteko medikuak eta, ba konbentzituta zegoelako errege hori, Gustavo III.a, kafea hartzen zuenak berandu baino lehen pot egingo zuela. 83 urterekin hil zen, erregea bera baino dezente geroago, tea hartzen zuena; eta kafea hartzen zuena bizirik jarraitu zuen.
Orduan, Xabi eta Kepa, entzuten ari baldin bazarete, garaiz zaudete hausnartzeko kafe-greba horren onurak eta malurak eta horiek denak.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 20, 2016
Number: 2191602
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
Duration: 00:01:14
Number of visits: 11740