Docutec Card

Zertarako da bakeroen poltsiko txikia?

Bakeroen poltsikotxoa zertarako da? Munduko moda-arroparik erabilien eta salduenetako baten inguruko galdera honek ere badu bere erantzuna, XIX. mende-hasierako cowboy jendearen ohituretan, hain zuzen ere.

Lévi Strauss, jeans galtzak egiten dituen enpresa estatubatuar ezagunak argitu duenez, poltsiko txikia ia-ia bakero guztiek daramate, berdin dio zein markapean saltzen diren prakak. Eta hori horrela da XIX. mende-hasierako cowboy jendeak bazituelako premia jakin batzuk. Zein? Honela azaltzen du, 140 urtetik gora dituen eta munduan milioika galtza-pare bakero saldu dituen enpresa estatubatuarrak.

 

 

Cowboyek, 1800eko hamarraldian, beren txaleko-katetik zintzilik zeramatzaten euren poltsiko–erlojuak. Lévi Strauss etxeak galtza bakeroei poltsiko txiki hori erantsi zien, bertan ordularia hautsi gabe gordetzeko.
Poltsikotxoaren erabilera aldatu egin zen XX. mendearen hasieran. Izan ere, geroz eta gutxiago erabiltzen zen erlojua poltsikoan; horren ordez, eskumuturrean hasi zen jendea erlojua jartzen; gaur egun bezala.

  

 

 

Baina orduan beste gauza bat jarri zen modan, aipatutako poltsikotxoan primeran sartzen zena: Zippo metxeroa.

Txiskero ospetsu hauek, aurrenekoak behintzat, zutikako posizioan sartu behar ziren poltsiko barrenean, txiskeroko gasolina ez erortzeko. Eta hala, bakeroen poltsikoa leku ezin aproposago bihurtu zen horretarako.

 

Lévi Straussen historia

 

Lévi Strauss alemaniarra 1853an hasi zen oihalgintzan, San Frantziskora joan zenean.  Mertzeria denda txiki bat jarri zuen abian, eta hala, pittinka-pittinka, ugaltzen zihoazen bezeroei esker, negozioa errentagarri egin zuen. Lévi Strauss & Co. izan zen praka bakeroak ekoiztu zituen lehen enpresa historian; horrek orduko moda-arloan izugarrizko iraultza sortu zuen.

1872an, Jacob Davis-ek, Léviren galtzak maiz erosten zituen jostun batek, honi esan zion galtzek bazutela alde txar nabarmen bat: meatzariek meategi-lanetarako erabiltzen zituztenez, berehala zulatzen zela poltsiko txiki hori.


Beraz, Lévik bezero on bat galdu nahi ez zuenez, Davisekin batera erabaki zuen poltsikoko barruko josturak sendotzea. Nola? Errematxeak erantsita. Hala sortu ziren ofizialki errematxedun lehen Lévi’s galtza bakeroak. Munduan gehien egin den inoizko jantzia: erraz esaten da!


Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 5, 2016
Number: 2148040
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2393