Docutec Card

Baserrietan bada lana gazteentzat

Baserritik eta lurrak emandakotik bizitzerik ba ote dago? Gero eta gazte gehiagok uste dute posible dela eta gainera, beharrezkoa dela baserriaren iraupena ziurtatzeko.

Faktoria saioan zenbait gazteren testigantza jaso dute. Horien artean daude Alazne Intxauspe edota Ioritz Igarataundi gazteak.

Batzuek ikasketak egin dituzte, beste lan batzuk probatu ere bai. Azkenean, lehengo lana utzi eta baserrira itzultzea erabaki dute, bertan eta bertatik bizitzeko. Irratsaio honetan beraien esperientziaren nondik norakoak kontatuko dizkigute: nola hasi ziren proiektuan, zergatik eta abar. 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. - Orain urte batzuk ez genuen e besterik entzuten, gazteek baserritik ihes egiten zutela eta hirira joaten zirela ikastera eta lan egitera. Bueno ba gauzak aldatu egin dira nonbait eta gaur egun bat eta bi baino gehiago dira nekazaritzan, baserrian, badela gazteentzat lana pentsatzen dutenak. Arantxa Irastortza.
ARANTXA IRASTORTZA. - Gero eta gehiago dira baserrian badela gazteentzat lana pentsatu eta hara itzultzen ari direnak. Ikasketak egin dituzte, beste lan batzuk probatu ere bai, eta azkenean lehen e utzi zuten baserrira itzuli eta bertan lan egitea erabaki dute. Horietako batzuen esperientzia jaso behar dugu segidan. Alazne Intxauspek esate baterako, beste zeregin batzuk izan zituen baserrira lanera joan aurretik, ETB-n “Mihi Luze”-n lan egin zuen produkzio lanetan eta hortik baserrirako saltoa nolatan etorri zen galdetu diogu berari.
ALAZNE INTXAUSPE. - Ba bueno, egia esan e ez zen ezer kontziente izan, e? Hemen azkeneko, e “Mihi Luze” azkeneko urteetan ja nahiko argi geneukan e hortik, bueno alda … aldaketa bat emango genuela eta jarriko ginela baratza … behintzat e pixka bat, e ideia horrekin ba nekazaritzatik bizitzea dagoela, eta e ba elikadura osasuntsuan ideia horrekin eta ba bageneukan ja ideia bat e guk ere saiatu nahi genuela eta hola
ARANTXA IRASTORTZA.- Aiora Etxeberria ere unibertsitatera joan zen, nekazaritzarekin zerikusirik ez duen zerbait ikastera, magisteritza (irakasle-ikasketak) musikala egin zuen berak, eta Aiorari  kontratua egin dion Ioritz Igarataundiren kasua ere ezagutu dugu.
AIORA ETXEBERRIA.-  Majisteritza (Irakasle-ikasketa) musikala ikasi nuen nik eta gero umeak zaintzen egon nintzen hiru bat urtean, ba hori listetatik deitzeko zain, ze listetan sartu nintzen majisteritzan (irakasle-ikasketetan) , eta gero ba hola ginela, ba zain nengoela, zain nengoela,  proiektuarekin atera zen Ioritz eta hola atera ginen, eta bueno ba animatzea pentsatu genuen …..
IORITZ IGARATAUNDI.-  E ni orain dela hiru urte arte lora zaintzan egiten nuen lana eta betidanik eduki nuen baratzetik bizitzeko gogoa, baratzaren mundu gustatzen zitzaidan eta aukera eduki nuen, bai lur aldetik neu baserrikoa izanda, eta pentsatu nuen ba orain ez bada egiten ez diat gehiago egiteko. Eta pausua ematea erabaki nuen 2013ko udaran ja.
ARANTXA IRASTORTZA.-  Ioritz Igarataundik eta Aiora Etxeberriak beren ibilbidearen inguruko xehetasun gehiago ere eman digute. Zein izan den baserrira hurbildu zirenetik orain arte egindako bidaia.
AIORA ETXEBERRIA  Guk txikitatik, bueno ni kalean bizi nintzen baina beti izan dugu txabola bat geneukan eta han beti baratza izan zuen osabak eta gero ba osaba hil zenean guk hartu genuen ama eta biok hasi ginen baratzarekin, ba horixe orain daukagun terrenoarekin zerikusirik ez noski, askoz txikiagoa, baina bueno han ja pixka bat ikasten joan nintzen eta ikusi nuen mundu hori asko gustatzen zaidala, asko tiratzen zidala …..
ARANTXA IRASTORTZA.- Nahiz eta unibertsitateko ikasketen bidez beste bide batzuk arakatu, Alazne Intxauspek uste du horrek guztiak izan duela zerikusirik bere baserriko lanetara itzultzeko asmoarekin. Zer jaten dugun eta nondik datorren oso garrantzitsutzat jotzen du berak. Ioritz Igarataundik bere aldetik, beren lanbide berri honetan garrantzitsuena jendearengana iristea dela esan digu.
ALAZNE INTXAUSPE.- Ez bakarrik unibertsitatean egindako ikastek e? Beste ikasketak ba bizian, joan, egiten joan naizen ikasketak, nik uste dut azkenean konklusio batzuetara eraman nautela eta horrek e eman didala indarra baita ere hemendik joateko.
IORITZ IGARATAUNDI.- Inportanteena azkenean jendearen iritzia. Azkenean zuk baratzetik e produktua ateratzen duzu baina azkenean saldu, saldu egin behar duzu hori eta orduan puf …
AIORA ETXEBERRIA.- Bai, azkenean da lotsa galtzea ez?
IORITZ IGARATAUNDI.- Bai.
AIORA ETXEBERRIA.- Pixka bat aurpegia ematea eta zeu zaren bezalakoa erakustea eta ikustea zer daukazun etxean, zuk konfiantza baldin badaukazu zure produktuarekin, zure elikagaiarekin, azkenean nik uste dut saltzen dela eta ekologikoan asko preziatzen dela.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2018/02/20
No es muy interesante
Showing 1 result.
B1
Mar 17, 2016
Number: 2136138
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 00:03:58
Number of visits: 5574