Docutec Card

Mediku-sekretua, kolokan Europan

Urtebete da Lubitz pilotu suizidak Alpeetan eragindako tragediatik. Honakoak berriro ere ez gertatzeko proposamenak luzatu ditu Frantziako ikerketa bulegoak.

Esaterako, Europan mediku-sekretua hausteko lege argiagoak ezartzea proposatu du argitaratu berri duen txostenean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Mediku-sekretua jomugan. Aire-istripuez arduratzen den analista frantsesen bulegoak Alpeetako pilotu suizidaren medikuari begiratu dio. Doktoreak ondo ezagutzen zuen bere osasun-egoera: psikiatrikoan sartzeko gomendioa ere eman zuen, baina ez zituen, ordea, jakinaren gainean jarri aireportu-agintaritza eta hegazkin-konpainia.
Parisen aurkeztutako txostenak azpimarratzen duen lehenengo gauza da eta horregatik, komunikabidez gainezka egon den gelan egin duten lehenengo eskaera izan da mediku-sekretua noiz hautsi behar den argi uzten duen legedia ezartzea.
Pazientea babestua egon behar da, bai, diote mediku-sekretua ez dutela bertan behera utzi nahi, baina segurtasun publikoa ere kontuan hartu behar dela.
Kanada edota Israelen moduko herrietan gogoratu digute medikuak sekretua haustera derrigortuta daudela segurtasun publikoarentzat arriskua dagoela ikusiz gero.
Gaur Parisen publiko egin dituzten gomendio horiek atzo bertan Bartzelonan, ateak itxita, Alpeetako biktimen senitartekoei aurkeztu zizkieten. Urtebete pasata, euren helburu dute tragedia berriz ere ez dadila errepikatu.
Aditu frantsesek arazo psikologikoak dituzten pilotuentzako jarraipen zorrotzagoa gomendatu dute eta gainera, lanpostua galtzeak ekar diezaiekeen ondorioen beldur izan ez dezaten, pilotuentzako lan-bermeak proposatu dituzte.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 16, 2016
Number: 2134548
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:31
Number of visits: 2535