Docutec Card

BAGOAZ! B1-20- Ingelesa ez da hain erraza

Josu Izaroren etxera doa ingeles-eskolak jasotzera.

Josuk aitortuko dio Izarori asko kostatzen zaiola hitzak gogoan hartzea.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Arratsalde on, Izaro! Hello, how are you?
IZARO.— Very good! And you?
JOSU.— Me too! Izaro, zure gurasoen baserriko sagarrak, ikaragarriak, izugarriak, zoragarriak! Golden apple!
IZARO.— Golden-golden ez dakit; baina bai, sagar ederrak izaten ditugu.
JOSU.— Oraindik ez dut ulertzen neba-arrebak zergatik bizi zareten kalean, ondoan halako paradisua izanda.
IZARO.— Ikusi duzu ‘Amama’ filma?
JOSU.— Bai, ikaragarria.
IZARO.— Ba, ulertu bazenuen, ez dizut gehiago azalduko.
JOSU.— I see.

ETENA

IZARO.— Tira, hasi egingo gara. Egin al dituzu etxeko lanak? Josu…
JOSU.— Barkatu!
IZARO.— Aizu, Josu, zure ingelesa hobetzera etortzen zara hona, ezta?
JOSU.— Noski. Zer bestela?
IZARO.— Ba orduan, egin al dituzu etxeko lanak?
JOSU.— Ba ez! Ezin izan dut, asko kostatzen zait.
IZARO.— Zergatik?
JOSU.— Ziur aski, zahartzen ari naizelako.
IZARO.— Bai zera!
JOSU.— Ez, begira. Hiztegia asko lantzen ari gara eta kostatu egiten zait hainbeste hitz gogoratzea.
IZARO.— Ba horretarako modurik onena hitz bakoitza esaldi batean jartzea da. Ez itzazu buruz ikasi zerrenda baten moduan; hori alferrik da.
JOSU.— Zoragarri! Beautiful!
IZARO.— Zentzua hobeto ulertuko duzu.
JOSU.— Ahoskatzeko ere ez daukat erraztasun handirik.
IZARO.— Lasai, pixkanaka joango gara. Baina badakizu onena dela eskola osoa ingelesez egitea.
JOSU.— Bai, bai, baina nire ingelesa oso herdoilduta dago. Pixkanaka, esan duzun moduan.
IZARO.— Gainera, belarria ohitzeko, ikus itzazu filmak eta telesailak jatorrizko bertsioan, ingelesez, eta asko aurreratuko duzu.
JOSU.— Ba, ez dakit nola asmatu duzun, baina telesail estatubatuarrak dira nire gustukoenak.
IZARO.— Eta, gainera, aukeran duzu azpitituluak ingelesez jartzea, esaten dutena hobeto ulertzeko.
JOSU.— Ez daukat batere gogorik baina, tira, hasi egin beharko dut.
IZARO.— Hala jokatuz gero, ez dago kezkatzeko arrazoirik. Azkenean atzerrira joatea erabakitzen baduzu, maila onarekin joango zara.
JOSU.— Fine!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 26, 2018
Number: 21323231
Source:
Duration: 02:19
Number of visits: 2188