Docutec Card

Matematikak erraz ulertzeko webgunea

Ikasle askorentzat aspergarriak eta ulertzen zailak izaten dira matematikak, eta kasu gehienetan esplikatzen oso zailak.

Guraso eta irakasle den Leire Aranak matematikak erraz ulertzeko webgunea sortu du www.matematiketan.eus izenekoa. Webgune hau zenbakien logika nola azaldu ezin asmatuta ibiltzen diren irakasle eta gurasoei dago zuzenduta, eta bertan, matematikak modu ludikoan lantzeko hainbat jolas eta jarduera proposatzen dira.

Eta haurrek zer pentsatzen ote dute matematikei buruz?

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA MUTILA . Bueno hementxe gaude Euskadi Irratiko Faktorian, e zenbakiak, matematikak, ikasle askoren buruhauste izaten dira. Batzuentzat e buruhauste, baina beste batzuentzat gustuko gaia. Entzun.
ESATARIA NESKA  Zenbat urte dituzue? 
HAURRA 1 . Hamaika. 
ESATARIA NESKA  Gustuko dituzue matematikak?
HAURRA 1 . E … bueno, ba ariketa(ren) arabera ba, e adibidez problemak e, ez badituzu ulertzen ba ez dira …
HAURRA 2 . Ba niri zatiketak eta biderketak errazak egiten zaizkit, baina problemak eta konplikatuagoak. Ze ba, batzuetan ez ditut ulertzen eta pentsatu behar dut asko eta liatzen naiz.
HAURRA 3 . E gure andereñoak esan digu e gurasoak pixka bat uzteko bakean eta orduan saiatzen gara gu bakarrik egiten.
HAURRA 4 . Zortzi.
ESATARIA NESKA  Gustatzen zaizkizue matematikak?
HAURRA 4 . Bai. E ze ba asko ikasten duzulako. Gehiketak, kenketak, biderketak. 
HAURRA 5 . Bai. E gehiketak egitea, gauzak … dakagu (daukagu) ikastolan, e? zenbakien zera bat eta horrekin ikasten ditugu biderketak.
ESATARIA NESKA  Zenbat urte dituzu?
HAURRA 5 . Bederatzi.
ESATARIA MUTILA . Bueno ba entzun duzue, batzuek gustuko, beste batzuek ez hainbeste, matematiken logika nola azaldu, hori ere ez da erraza izaten irakasle eta gurasoentzat eta hor entzun duzue, ume batek esan duena, e irakasleek esaten dietela gurasoek bakean utzi behar dituztela eta beraiek beraien kasa egin behar dituztela. Bueno Leire Arana, irakaslea da eta gurasoa da eta matematikak erraz ulertzeko webgunea sortu du : “matematiketan.eus” izeneko web orria, errepikatu egingo dugu: “matematiketan.eus”. Leire Arana, Leire kaixo egunon.
LEIRE ARANA . Kaixo, egunon.
ESATARIA MUTILA . Bueno entzun duzu inkestan umeek zer esaten duten, batzuei gustatzen zaie, beste batzuei ez, batek hor aipatzen du e bueno, e zera e batuketak eta zatiketak eta egitea gustatzen zaiola, baina gero problemekin izaten duela arazoa, ezta? Ulertzea kosta egiten zaiola.
LEIRE ARANA . Hori da gakoetako bat. Jo asteko ze jatorrak, jejeje.
ESATARIA MUTILA . Oso.
LEIRE ARANA . Ze naturalak diren.
ESATARIA MUTILA . Oso sinpatikoak umeak.
LEIRE ARANA . Eta gero ba “tontamentian” bizpahiru klabe oso inportante eman dituzte e?. Ba bata da eragiketetatik e buruketetarako pausua. Batzuendako (batzuentzat) eragiketen atal hori, e oso mekanizistak e direnentzako (direnentzat) goxoa da, ti ta ti ta egin eta ondo ateratzen bazaizkie batez ere, goxo bizi dituzte baina gero aplikazioan kale egiten da askotan.
ESATARIA MUTILA . Mmm. Eta beste klabeetako bat gurasoek zer egin behar duten.
LEIRE ARANA . Eta gurasoen papera jo! Niri ikastolako eta ikasketetako gaietan gurasoak inplikatuta egotea eta giro hori etxean sumatzea, oso inportante iruditzen zait. Ez dut uste gurasoak aislatuta edo isolatuta geratu behar direnik prozesu horietatik.
ESATARIA MUTILA . Ja. Zergatik sortu duzu “matematiketan.eus”? Ze helbururekin Leire?
LEIRE ARANA . Ba beharrak bultzatuta edo pixka bat deskubritu dut matematikan ikuspegi hau eta bat-batean niretzako (niretzat) izan da, jo hau hemendik, matematikan irakaskuntza hemendik joan behar da. Matematikan irakaskuntza joan behar da jolastetik e, e … bizipenetatik hurbiltzetik, modu manipulatu baten hurbiltzetik kontzeptuak, e umearen momentuan ezagutzetik, e zer aurkeztu eta zer ez aurkeztu jakiteko, … hortik da nire planteamendua, ez? Eta nik hori ikasi egin dut eta eduki dut behar bat hola eman eta zabaltze zuzena deitzen diot nik. 
ESATARIA MUTILA . Aha, Bai. Bueno “matematiketan.eus”., e esan orduko jendea hasiko da saltseatzen, ze gaur egun interneteko sarbideak denek daukagu oso eskura, ….
LEIRE ARANA . Bai.
ESATARIA MUTILA . … e sartu aurretik, jendea sartu aurretik, aurreratu iezaiezu zer aurkituko dute.
LEIRE ARANA . Bueno proposamen konkretu bat, e hau edo bestea lantzeko, jolas honekin edo beste jolas honekin. Asko dira jolasen proposamenak.
ESATARIA MUTILA . Mmm.
LEIRE ARANA . E ikusiko dituzue ba biderketa taulak e errepasatu beharrean e banan-banan eta jarri eta parez pare jarrita …..
ESATARIA MUTILA . Bai.
LEIRE ARANA . … ba hori lantzeko jolas bat, edo orduaren zentzua bereganatzen joateko baita ere erlojuekin egiteko jolas bat, eta bueno horrelako proposamenak dira.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 9, 2016
Number: 2128120
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 00:03:52
Number of visits: 3645