Docutec Card

Psikologoak ere depresioak jota

Aditu askoren ustez, XXI. mende honetako izurrite berria izango da depresioa. Eta, itxura guztien arabera, ez dio inori barkatzen; pentsa, psikologoak ere bere hatzaparretan erortzen ari baitira.

Hori gertatzer ari da, hain zuzen ere, Britainia Handian, non psikologoen erdia depresioak jota omen dago. Horren inguruko xehetasunak eman ditu Juanjo San Miguelek Euskadi Irratian.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Depresioa muga gabe hedatzen ari den gaitza da. Osasunaren Mundu Erakundeak zabaldutako datuen arabera, munduko biztanleek % 5ek du depresioa. Britainia Handian, berriz, gaitz hori sendatzen lagundu beharko luketen adituek, psikologoek dute arazoa, deprimituta baitaude. Juanjo San Miguel.

 

JUANJO SAN MIGUEL. Britainia Handian egindako ikerketaren arabera, bertako psikologoen erdiak depresioa du. Psikologia Elkarte Britainiarrak egindako ikerketa honek dio orain dela urte batzuk psikologiak eta psikologoek prestigio handia zeukatela Britainia Handian, baina azken urteetan euren lan-baldintzak asko okertu direla: lan gehiago egin behar dute denbora berean, ordu estrak ez zaizkie ordaintzen eta osasun publikoan presio handia dute tratamendua moztu eta erantzunak ahalik eta gehien zehazteko. Horrez gain, psikologo horiek egunero-egunero gaixoen tragediak entzun behar dituzte –askotan, 20 egunean– eta horrek uste baino min handiagoa egiten die profesional hauei.

    Psikologia Elkarteak egindako inkestaren arabera, Britainia Handiko psikologoen erdia depresioak jota dago eta zailtasunak ditu bere lana egiteko; askok lana utzi behar izan dute.

    Gaur egun munduan 350 milioi pertsona daude depresioaren eraginpean eta, itxuraz, gaitza neurri gabe zabaltzen ari da. Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du 2020. urtean depresioa izango dela munduan ezgaitasun gehien eragingo duen gaitza, lanera joatea gehien galaraziko duen gaitza, alegia. Depresioak, gainera, beste eragozpen bat du: zaila dela neurtzen eta sarri gaixoei leporatzen zaie gaitza aitzakia gisa erabiltzea lana ez egiteko edo bere ardura saihesteko.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 9, 2016
Number: 2128001
Source:
Duration: 00:01:43
Number of visits: 2969