Docutec Card

Whatsapp-ari begira bizi gara

CISek egindako inkestaren arabera, Estatuko biztanleen erdiak askotan erabiltzen ditu sare sozialak.

Whatsappa da aplikaziorik erabilena eta %98k dauka. Erabiltzaile asko “engantxatuta” daude.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Soinu hori entzunda, jakin-mina pizten da, baita entzun gabe ere.
Kazetaria.- Jaikitzen zarenetik?
Kaleko neska 1.- Bai.
Kazetaria.- Engantxatuta zaudela iruditzen zaizu?
Kaleko emakumea 1.- Ez.
Kazetaria.- Jaiki eta begiratzen duzu berehala…
Kaleko emakumea 2.- Hori bai.
Kaleko emakumea 3.- Asko.
Kaleko gizona 1.- Ahal den gutxiena, baina…zeozer…asko, asko.
Esataria.- Batez ere familia eta lagunekin harremanetan egoteko erabiltzen da.
Kaleko gizona 2.- Lehengusuen whatsapp-a.
Kaleko gizona 3.- Hilabete egon naiz oraintxe Brasilen eta han gehiena erabili dudana, dudarik gabe, whatsapp-a izan da.
Esataria.- Telefono-deiak gutxiago egiten dira orain.
Kaleko emakumea 2.- Larrialdietarako eta si acaso.
Kaleko gizona 4.- Nik asko egiten ditut, lantokian asko egiten ditut. Etxean gutxiago, etxean gutxiago.
Esataria.- Eta emaila, ehuneko 37k begiratzen du egunero-egunero.
Kaleko emakumea 2.- Laneko gauzak bilatzeko, batez ere.
Kaleko emakumea 1.- Klaseko gauzetarako.
Esataria.- CISek egindako inkestaren arabera, estatuko biztanleen erdiak erabiltzen dituzte maiz sare sozialak. Guztietan erabiliena…
Kaleko emakumea.- Facebook bakarrik.
Kaleko gizona 1.- Facebook eta Instagram gehienbat.
Kaleko emakumea 2.- Gauzak kotilleatzeko, batez ere.
Kazetaria.- Eta egunero begiratzen duzu?
Kaleko gizona 1.- Bai, egunero.
Esataria.- Gaur egun estatuan whatsappa-a da komunikaziorako aplikaziorik erabiliena, baina jakina da teknologiak eta ohiturak azkar alda daitezkeela.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 9, 2016
Number: 2127636
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:16
Number of visits: 5548