Docutec Card

Nola gainditu haurrek medikuari dioten beldurra?

EHUko ikasleek antolatuta, haurrek medikuari dioten beldurra gainditzen laguntzeko "Hartzen erietxea" izeneko ekimen bitxia jarri dute martxan.

 

Ekimen horretan, gaixo diren haurrek "gaixotutako" hartzatxoa eramaten dute, eta mediku-azterketak egin ondoren, sendatu egiten dute. Helburua haurrek medikuari beldurrik ez izatea da.
 

Hegoi Angulo Medikuntza fakultateko ikaslea da eta adierazi duenez fakultateko ikasle, haur eta ikastetxeentzat esperientzia positiboa da.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA MUTILA . Haurrek medikuei beldurrik ez izateko ekimen baten berri eman behar dizuegu jarraian; haurrek medikuei beldurrik ez izateko. Ez dakit hau ume batzuei gertatzen zaie ezta? Medikuei beldurra diete, ez?
ESATARIA NESKA . Bai, e bakunak eta … 
ESATARIA MUTILA . Injekzioei eta horrela, ezta?
ESATARIA NESKA  Bakunak eta zea jartzean ba hori normala da.
ESATARIA MUTILA . Bueno, Euskal Herriko unibertsitateko medikuntza fakultateko ikasleek jardunaldi berezia antolatu dute aste honetan, “Hartzen Erietxea” deitu diote. Gaur arratsaldeko hiruretan dute hirugarren eta azken saioa, 50 haur eta gaixotutako 50 hartzen bisita jasoko dute. Gurekin dugu Hegoi Angulo, Medikuntza fakultateko ikasle eta “Hartzen Erietxe” ko zuzendari. Hegoi, kaixo egunon.
HEGOI ANGULO . Je je, kaixo, egunon.
ESATARIA MUTILA . Zuen erietxera iritsi ala nola artatzen dituzue gaixotutako hartzak?
HEGOI . Bueno, pues lehenengo eta behin kontsultetan e? jasotzen ditugu, eta hor historia osoa egiten dugu, izena, adina, horrelako gauzak, zergatik etortzen diren, eta gero ja gainontzeko prozesua jarraitzen dugu hartz txikiekin.
ESATARIA MUTILA . Mmm. Normalean ze sintoma, ze gaixotasun izaten dute?
HEGOI . Bua! Apurtutako hankak, besoak, tripako mina, buruko mina, denetarik ikusi dugu.
ESATARIA MUTILA . Bale. E haurrek e, eurek ere, ze gaixotasun dituzte?
HEGOI . Bueno, haurrek normalean e mediku papera hartzen dute gure hartz txikien ospitale honetan, orduan bueno pues e panpinak dira edo gaixotuta etortzen direnak.
ESATARIA MUTILA . A! bueno eta hartz guztiak sendatzea lortu duzue?
HEGOI ANGULO . Momentuz bai, momentuz bai, ez dugu horrelako kasu konplikaturik izan.
ESATARIA MUTILA . Bale. Gero larrialdiak eta kirofanoak (ebakuntza-gelak) ere badituzue, ezta?
HEGOI ANGULO . Hori da. Kontsultetatik pasatu ostean, larrialdietara doaz, gero kirofanora (ebakuntza-gelara) doaz eta kirofanoan (ebakuntza-gelan) pues jantzi egiten dira zirujauaz , txanoarekin, maskarillekin (maskarekin) eta guzti.
ESATARIA MUTILA . Bai. E pasadizoren bat edo beste izan duzue? Hegoi?
HEGOI ANGULO . Bai, noski. Alergiei buruz hitz egiten dugunean eta galdetzen diegunean ea alergiarik baldin badute, deskubritu dugu Euskadiko umeek barazkiei alergia pilo bat dauzkatela, uste dut kontzeptua ez dutela guztiz ondo ulertzen.
ESATARIA MUTILA . Aha! Bueno “Hartzen Erietxea”, azken batean ari gara hizketan zera, e haurrek medikuari beldurra e galtzeko ekimen bati buruz, ezta? Hegoi?
HEGOI ANGULO . Hori da, gure helburua hori da, pues umeak etortzen direnean, pues medikuen mantal zuriari edo zirujauen traje berde horri, ez? Pixka bat beldurra galtzea eta eurak joaten direnean pues medikura, euren bizitzan zehar pues oroitzapen positibo hori izatea.
ESATARIA MUTILA . Mmm. Bueno, e ondo joan da, esan dugu gaur duzuela azkenengo eguna, ezta? Hegoi?
HEGOI ANGULO . Bai, hori da. Gaur hiruretan etortzen da azkenengo ikastola, Artxandako Ikastola, Bilbokoa, eta momentuz oso ondo joan da.
ESATARIA MUTILA . Mmm. Bueno, beraz e gurasoei zer esango diegu, beraien e semeak edo alabak medikutara joan behar duenean larritzen badira eta gaizki pasatzen baldin badute, ze, ze aholku emango diegu gurasoei?
HEGOI ANGULO . Pues, euren ikastolekin hitz egitea eta ikastola gurekin kontaktuan jartzea, urtero egiten dugun ekintza bat da eta printzipioz ikastolen esperientzia oso positiboa izan da eta gurea ere bai, osea ke anima daitezela.
ESATARIA MUTILA . Oso ondo, ba Hegoi Angulo, medikuntza fakultateko ikasle eta “Hartzen Erietxe” –ko zuzendari, mila esker gurekin egoteagatik. 
HEGOI ANGULO . Je, je, zuei eskerrik asko.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 1, 2016
Number: 2120609
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:02:30
Number of visits: 3500