Docutec Card

Tximinoaren urtea

Urte berri txinatarrari ongietorria eman diote Bilbon. 2016a (txinatarrentzat, 4713.a) urrezko tximinoaren urtea da.

Euskalduna Jauregian lehoiaren dantza, herensugearen desfilea eta haurrentzako taillerrak antolatu ditu Bilboko Txinatar Institutuak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Txinatarren egutegian, aurtengoa 4713. urtea da, tximinoaren urtea.
Emakumea.- Tximinoa ulertzen da animalia inteligente, jakintsu bat dela, baina baita independentea, aldakorra, eta orduan, beraientzat, aldaketak ekarri dezakeen urtea izan daiteke. Aldaketa, baina pentsatzen dute era positibo batean.
Esataria.- Otsailaren 8an hasi zen ofizialki urte berria.
Paula Gómez, Bilboko Institutu Txinatarreko Zuzendariak dio ilargiaren araberako egutegia dutela txinatarrek eta 15 egun irauten dutela ospakizunek.
Anek eta Malenek bost urte daramatzate kung-fua praktikatzen. Urte berriko opilak dituzte gustuko.
Neskak.- Dumpling-ak
Esataria.- Zer dira?
Neskak.- Dira bollito batzuk horrela…eta barruan datoz edo datilak edo txanponak. Tokatzen baldin bazaizu txanpona edo datila, esan nahi du izango duzula zorte ona.
Esataria.- Chun-Peik tradizio handiko txinatar kaligrafia irakasten du Bilbon. Euskal Telebista txinatarrez nola idazten den azaldu digu.
Txinatarrak eta euskaldunak, denek eman diote ongietorria gaur tximinoaren urteari.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 16, 2016
Number: 2108171
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:19
Number of visits: 2782