Docutec Card

Zer da gehienetan galtzen duzun gauza?

Gehienetan objektu berak izaten dira galtzen ditugunak, eta oso umore txarrez jartzen gara holako zerbait gertatzen zaigunean. Zein dira zuri gehienetan galtzen zaizkizunak?

Irratiko programa honetan, Idoia Torregaraik berari galtzen zaizkion objektuen zerrenda egiten du; ea berea eta zurea antzekoa den. Entzule batzuek ere irratira deitu eta euren esperientzia kontatzen dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IDOIA TORREGARAI. Zenbat gauza galtzen ditugun egunean zehar, eta galdera ere, hain zuzen ere, gure entzuleei hori izango da.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Oso ondo.
IDOIA TORREGARAI. Zer da gehien galtzen duzun gauza?
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hori da e? Zure rankinean, eta jende askoren rankinean, zer dago lehendabiziko tokian?
IDOIA TORREGARAI. Bueno, aterkia dago. Nik uste nire bizitzan zehar galduko nituela gutxienez 50, nik uste dut…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Nik azkenekoa atzo kiroldegian.
IDOIA TORREGARAI. A bai! (barreak)
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Atzo kiroldegian azkenekoa.
IDOIA TORREGARAI. Ze amorrua ematen duen gainera!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Izugarria!
IDOIA TORREGARAI. E, nik ere beti, autobusean, trenean…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA Bai.
IDOIA TORREGARAI. …tabernetan.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Jendea ja hasi da.
IDOIA TORREGARAI. Hola, hola! Benga, hasi!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA Bueno, begira. Pare batek metaforaren bidetik jo dute.
IDOIA TORREGARAI. Bai.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Pazientzia galtzen dutela oso erraz.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Hori ere.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Pare batek pazientzia aipatu dute. Segi, asko galtzen duzun beste gauza bat.
IDOIA TORREGARAI. Adibidez, giltzak.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Giltzak.
IDOIA TORREGARAI. Eta, gainera, da oso urduri jartzen gaituen kontu bat.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai. Non dira giltzak?
IDOIA TORREGARAI. Non? Hasten gara bueltaka…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Nork hartu dizkit giltzak?  
IDOIA TORREGARAI. Hori da! Gainera, beti errua beste bati botatzen diogu…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA Besteena da, beti errua besteena.
IDOIA TORREGARAI. Berdin du. Bakarrik bizi baldin bazara ere, errua baten bati.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. Eta gero konturatzen zara azkenean… beti non? Ba betiko poltsan dagoela, agertzen dira eta, a ze lasaitua! Ze bestela, horien kopiak egiten edo… Beti kopia bat eduki behar da.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hori da, bai.
IDOIA TORREGARAI. Ez dakit bizilagunari utzi behar zaien…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai, gurasoei…
IDOIA TORREGARAI. Ez dakit, hori…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Entzule baten ekarpena. Nik ere giltzak maiz galtzen ditut eta beti gauza bera gertatzen zait: kopiak atera, eta kopiak atera ondoren agertzen dira giltza zaharrak.
IDOIA TORREGARAI. A beti! hori bai!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Beti! Matematiko! Matematikoa da hori.
IDOIA TORREGARAI. Hori da matematikoa.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Benga, beste gauza bat.
IDOIA TORREGARAI. Beste gauza bat. Ni uste dut betaurrekoak. Nik ez ditut ibiltzen, baina egia da, amak adibidez galtzen du, galtzen ditu egunean bi aldiz edo…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bi aldiz.
IDOIA TORREGARAI. Beti uzten ditu etxean zehar...
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Eta denak ibiltzen gara altxorraren bila bezala.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Beste entzule baten whatsappa.
IDOIA TORREGARAI. Benga bota.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Zegamako festetan…
IDOIA TORREGARAI. Ai, ama!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. … birjinitatea galdu nuen…
IDOIA TORREGARAI. Hara, hori…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Eta horrek ez dit batere penarik ematen. (barreak)
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bueno, erraz galtzen ditugun gauzak, Idoia. Beste bat.
IDOIA TORREGARAI. Bai, bai. Beste bat, eta nik uste giltzak baino oraindik ere larritasun gehiago ekartzen diguna da mugikorra.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Mugikorra.
IDOIA TORREGARAI. Mugikorra galtzen baldin badugu…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. O, akabo!
IDOIA TORREGARAI. Hor erotu egiten gara.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Akabo, gureak egin du!
IDOIA TORREGARAI. Badirudi…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bizitza bukatzen da.
IDOIA TORREGARAI. Hori da!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Apokalipsia.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Bai. Bai.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Diru-zorroa, zer?
IDOIA TORREGARAI. Bai. Hau ere bada rankinean nahiko larritasun ekartzen digun beste kontu bat da. Batez ere ba hori, diruagatik noski. Baina gehiago da NAN txartelak edo berritu egin behar direnean…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Edo nik zer dakit, gidabaimena ere…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Beste klasiko bat: galtzerdiak.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Bai. Nik uste dut etxe guztietako misteriorik handienetakoa dela. Nora joaten dira galdutako galtzerdi horiek?
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. Beste kontu bat da boligrafoena. Boligrafoena da benetan, ez dakit zer egiten dudan, e! Beti galtzen ditut edo beti kentzen dizkidate…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hara, galtzen dira!
IDOIA TORREGARAI. Gainera badaude boligrafo batzuk kutunak-edo dituzunak. Tinta polita edo erraz idazten duelako…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Eta klaro, beti gelditzen zara... Niri beti gertatzen zait azkenean ez daukadala boligrafo horietakoa…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai.
IDOIA TORREGARAI. …eta beti zein geratzen dira? Ba boligrafo gorriak eta berdeak.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. Zeinek idazten du horiekin?Eta gero…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bukatzeko, rankinaren…
IDOIA TORREGARAI. Bai. Bai. Ze gure etxean behintzat…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. …gainaldean…
IDOIA TORREGARAI. Urrutiko aginduak galdu egiten dira.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Telebistako mandoak.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Bai. Ematen du bizitza propioa daukatela. Bestela, nola posible da beti sofa-inguruan uzten duzula…
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bai.
IDOIA TORREGARAI. …eta bat-batean agertzen dira sukaldeko mahaian, edo ez dakit nongo apaletan.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. …idatzi du: “Amaginarrebaren etxera bazkaltzera nindoan nik prestatutako kroketa-bandejarekin. Autobusean ahaztu nituen kroketak, eta esku-hutsik agertu!
IDOIA TORREGARAI. Ai, ama!
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Geroztik Eguberrietako otorduetan beti txantxa egiten didate.    

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
Mar 15, 2018
Number: 21026474
Source:
Duration: 00:03:28
Number of visits: 2143