Docutec Card

Sagardoaren sektoreak une gozoa bizi du

Astigarragan milioi bat bisitari izaten dute, baita txotx garaitik kanpo ere.

Sagardoaren kultura eta egiten dituzten ekimenek urte osoan erakartzen dute jendea.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Hodei Arrausi esataria.- Olatua hartzen asmatu dure, kultura zabal bat eskuragarri egin dute ezjakinarentzat, barrutik, esperientziak blaitu gaitzan.
Sagardo-sasoia mundu osoan ezaguna den surflari batek ireki du, ez da kasualitatea. Ekoizleek eta erakundeek urteak daramazkite (daramatzate) sektores freskatzen belaunaldi berri baten eskutik.
Emakumea.- Astarbe, bai, esan?
Sagardozalea.- Eta gero daukagu ja hamaseigarren belaunaldia, gu hamabosgarrena gara, hamaseigarrena, bidean. Ideia berriak egiten ditugu eta gainera egiten dena da pixka bat moldatu, egokitu, egunetara, ez? gaur egungo beharretara eta merkatuak eskatzen duenera, eta bueno, ikusten dena zer behar den.
Esataria.- Gutxika-gutxika, sagardotegi honetan beste hainbatetan bezala, produktua esportatzen hasi dira. Loraldi honen beste osagaia, sasoia maiatzetik haratago luzatzen asmatu izana.
Sagardozalea 2.- Eta pentsatu genuen, Donostia ondoan gaude, hau aprobetxatu behar dugu. Orduan, hor hasi ginen eskaintzen beste esperientziak, ez?
Hasten gara beti horrelako bisitak sagastitik, ez? Hor ikusten duzuen bezala, hor dauzkagu 90 bariedade, eta ja jendea hasten da, “Ui, baina sagar motak? Hainbeste?”
Esataria.- Ahalegin guzti horrek fruituak eman ditu jada, ze Euskal Herrian hamahiru milioi litro sagardo ekoiztu ziren eta Astigarragara bakarrik milioi bat lagun gerturatu zen sagardoaren kultura ezagutzera.
Astigarragako udal ordezkaria.- Adibidez, urte honetan, bada, kale-garbiketa indartu egingo da, eta udaltzaingoaren plantillak ere beste langile bat hartuko du eta urte honetako erronka nagusia izan da garraio aldetik bada, garraioa sustatzea.
Esataria.- Urtero sasoi honetan Astigarragak eta bertako 6.000 lagunek ahalegin berezia egin behar dute jende uholdea hartzeko. Eta hemen ere ohitura-aldaketa dago: asteburuetako bazkal-orduak izaten dira orain txotxerako unerik gogokoenak.
Bezeroa.- Jendea, astean zehar ez bakarrik sagardotegietara, tabernatara… izaten da gero eta…gero eta jende guxtiago ateratzen dela.
Esataria.- Sagardotegia indarberrituta datorren…
Sagardotegiko langilea.- Saiatzen gara, behintzat, lana egiten eta… jendea, momentuz, kontentu ateratzen da.
Esataria.- Baina, funtsean, betiko arrakastaren errezeta, darabilen familia-negozioa.
Sagardotegiko langilea.- On deizuela!
Bezeroak.- Bai, eskerrik asko.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 28, 2016
Number: 2093558
Source:
Dialect:
  • Nahasia
Duration: 02:24
Number of visits: 2425