Docutec Card

BAGOAZ! B1-18- Atzerrira, bai ala ez?

Josu sukaldean ari da, dilistak prestatzen. Halako batean, Londresen dagoen lagun batek deituko dio skype bidez.

Lagunaren arabera, Londresen Euskal Herrian baino aukera gehiago izango ditu lanerako Josuk.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Kilo-erdi dilista lau lagunentzat nahikoa izango da.
JOSU.— Non sartu ote da neska hau?
JOSU.— Horrelako dilistak ez dituzte jan bizitza osoan! Eta orain, omenaldi... Ai ba!

ETENA

JOSU.— Egun on!
LAGUNA.— Egun on, bai.
JOSU.— Zer moduz doakizu Londresen, Sara?
LAGUNA.— Oso ondo! Joan den hilean beste enpresa batera joan nintzen eta orain askoz hobeto nago.
JOSU.— Zergatik aldatu zinen?
LAGUNA.— Londresera etorri nintzenetik enpresa batean egon naiz, ia-ia bi urte. Lan asko egiten nuen, baina soldata ez zen oso handia. Orain soldata ederra daukat eta ordutegia ere erosoagoa da.
JOSU.— Nolako zortea duzun!
LAGUNA.— Zortea? Norbaitek esan zidan zortea ez dela iristen, bilatu egin behar zela. Eta nik horixe egin nuen.
JOSU.— Bai, arrakasta edukitzeko, arriskatu behar omen da, ezta? Aizu, moldatu al zara Londresko bizimodura?
LAGUNA.— Bai, motel, hasiera-hasieratik, zer erremedio: metroa, jendea, zarata... Baina orain oso gustura nago. Hiri hau zoragarria da!
JOSU.— Ba nik ez dakit zer egin. Erabat galduta nago.
LAGUNA.— Zatoz Londresera!
JOSU.— Ez da hain erraza. Komunikazioa ikasi dut eta horretan lanean aritzeko errazagoa izango zait Madrilen edo Bartzelonan.
LAGUNA.— Ez. Horregatik hitz egin nahi nuen zurekin.
JOSU.— A bai?
LAGUNA.— Begira, Bilboko lagun bat...
JOSU.— Ai, barkatu, sukaldean ari naiz, eta…
LAGUNA.— Bilboko lagun bat komunikazio-enpresa bat jartzen ari da hemen. Bezero handi batzuk lortu dituzte eta jendea behar dute sare sozialak eramateko.
JOSU.— Sare sozialak? Horixe egin nahiko nuke nik.
LAGUNA.— Nire lagunaren bezeroak kanpaina handiak egiten ditu Espainiari eta Portugali zuzenduak.
JOSU.— Ados, eta jendea behar dute sare sozialak bi herrialde horietara bideratzeko, ezta?
LAGUNA.— Bai, hala da. Emango diot zure izena?
JOSU.— Sara, zu beti bezala: zuzen-zuzen.
LAGUNA.— Horrela egin behar dira gauzak! Baina, horretarako, ezinbestekoa da ingelesa ondo menderatzea.
JOSU.— Bai, horretan nabil, a zer erremedio! Ba Sara, esandakoa: esan zure lagunari interesatuta nagoela. Baina ez konprometitu.
LAGUNA.— Josu, zuk betiko lepotik burua. Lasai, zu aurkezten ez bazara, beste norbaitek hartuko du zure lekua. Badakizu noiz etorriko zaren?
JOSU.— Ba oraindik ez da segurua; baina joatekotan, udaberrian.
LAGUNA.— Ezetz etorri, Josu! Animatu, motel, merezi du eta! Denbora galtzen ari zara hor.
JOSU.— Pentsatuko dut. Mila esker zure aholkuengatik, Sara.
LAGUNA.— Bueno, presaka nabil; jarraituko dugu, ados?
JOSU.— Ados, laster arte.
LAGUNA.— Agur, bai.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 12, 2018
Number: 20916174
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:25
Number of visits: 1451