Docutec Card

Bidaiatzeko beste modu bat: bidaia solidarioak

Bidaia-agentziatan turismo solidarioa egiteko eskaintzak ugaritzen ari dira. Bidaia horiek aukera ederra ematen dute tokian tokiko kultura bertatik ezagutu eta boluntario-lanak egiteko.

 

Bidaia-agentzia horietako bat da Haiku Travel. Bertako komunikazio-arduraduna den Nagore Arriagak bidaia solidarioek zer eskaintzen duten eta bidaia horien bitartez zein boluntario-lan egin daitezkeen azalduko digu. Euskaldunok animatzen ote gara honelako bidaiak egitera? Eta zu animatuko zinateke?

 

 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

MUTILA. Hara, berriz ere maletak egin, eta bagoaz hortik zehar, ezta Maria?
MARIA. Bai. Motxila ere hartu dezakegu…
MUTILA. Eta gurekin dugu Nagore Arriaga. Kaixo, Nagore, egun on!
NAGORE ARRIAGA. Kaixo biei.
MARIA. Bai. Haiku Travel agentzian komunikazio-lanak egiten dituzu zuk Nagore. Kontaiguzu, non duzu egoitza? Nongo agentzia da hau?
NAGORE ARRIAGA. Beno, ni oiartzuarra naiz eta egoitza ere bai, Oiartzunen daukagu eta beno, egia esan, nahiko enpresa gaztea gea (gara), beno hiru urte daramagu lanean, baina ja 22-23 pertsonako lantalde bat osatu dugu. Eta esan beharra dago, ba hori, Haiku Travel sortu zela, ba bidaia-agentzien elkarte bat ginen, beno, gara. Gestion izenekoa, eta bertan ba sortu zen behar bat bidaia diferenteak edo sortzeko.
MUTILA. Haiku Travel agentzia da zuena; aipatu diguzu agentzia berezia dela, bidaia bereziak, desberdinak eskaintzen dituzuela. Zein da zuen berezitasuna, zein eratako bidaiak eskaintzen dituzue?
NAGORE ARRIAGA. Ba gure, um, barkatu, berezitasun handienak dira bidaia solidario edo kolaboratiboak. Azkenean, hasiera batean Haiku sortu zen ba destino batzuetan ikusten zelako oso bidaia promozionalak edo talde handietakoak zeudelako beti, beti, beti. Eta Haiku sortu zen bidaia indibidualagoak egiteko asmotan. Eta bidaia solidarioen ideia genuen ba hasiera batetikan (batetik), baina batez ere Nepaleko lurrikara eta gero jarri genuen martxan. Eta Nepalekin hasi ginen eta hori da pixka bat gure puntu fuertea izatea nahi duguna.
MARIA. Beraz, bidaia solidarioan joaten denak zer egiten du?
NAGORE ARRIAGA. Ba, beitu (begiratu), adibidez, Nepal batean… beno, gure proiektua zentratzen da hango eskola baten berreraikuntzan. Dagoela [si] (dagoena) zehazki Nuwakot hiriaren inguruan. Herria da Belkot. Belkot herria da nahiko ttikia, eta han dago eskola bat 900 ikaslerekin eta lurrikararen ondorioz egin zen guztiz txikitu! Eta orduan gu hasi ginen gure hango kolaboratzaileekin sortzen proiektu hau, eta sortu genuen bidaia Nepal kolaboratiboa. Bidaia hau da 19 egun ingurukoa, baina beti moldatu daiteke ba bezeroen beharretara.
MARIA. Zer egiten du bidaian joaten denak, Nepal ikusten du, eta gero zer?
NAGORE ARRIAGA. Ba Nepalera joaten da eta beno, edozeinek Nepalen ikusiko lukeena ikusten du… Baino, baita ere bost egun pasatzen ditu eskolan berreraikuntzan laguntzen. Komentatzen nun leheno (nuen lehenago) Alemanian adibidez dagoela gu bezalako beste mayorista bat, ari dela [sic] (ari dena) bultzatzen bidaia hauek, eta badirudi Alemanian ba askozaz ere, ba jendea gehiago animatzen ari dela bidaia solidario hauek egitera.
MUTILA. Beraz, euskaldunak baino gehiago atzerrikoak dituzue bidaiariak batez ere. Atzerriko jendea animatzen da…
NAGORE ARRIAGA. Bai.
MUTILA. …horrelako bidaiak egitera gehiago.
NAGORE ARRIAGA. Bai. Pixka bat, egia esan, pena ematen digu ze euskaldunak, hainbeste gustatzen…
MARIA. Bai.
NAGORE ARRIAGA. … zaigula mendia eta…
MUTILA. Bai.
NAGORE ARRIAGA. Eta Nepal dela beno, zoragarria! Nik pertsonalki gomendatzen diot mundu guztiari hara joatea…
MARIA. Zein eratako jendea joaten da horrelako bidaietara? Zein da perfila?
NAGORE ARRIAGA. Zein da prototipoa edo?
MARIA. Bai.  
NAGORE ARRIAGA. Beno, azkenean, asko dira ikasketak bukatu dituzten jende gaztea. Alemania aldetik joan den jende asko ba igual unibertsitatea bukatu eta momentu hori ba ez dakizuna, pixka bat pentsatzeko denbora behar duzuna edo. Eta hara joan izan dira ba esperientzia bat bizitzera.
MARIA. Zure ustez, horrelako bidaia solidario batek plus bat eman diezaioke bidaiari?
NAGORE ARRIAGA. Nik uste baietz. Pertsonalki nik uste baietz. Azkenean bidaia bat egin dezakezu bertako hotel oso onetara joaten [sic] (joanez), eta inork ez du hori kentzen, hori ona denikan (denik)… Nik uste denoi gustatzen zaigula; ez gera izango ezta ere… ez dugu gezurrik esango. Baina bizitzeko hango kultura, hango jendea ezagutzeko, ez? ze hobeto beraiekin bizitu, elkarrekin bazkaldu, elkarrekin afaldu, beraiekin egon, haurrekin ba orduak pasa, eta azkenean, trekinga ere barne dago… O sea, egin dezakete Anapurnako treking-a, eta Anapurnako treking-ean bertan ja nahiz eta nahi izan ez daude hotelak, depende ze puntutan; orduan…
MUTILA. Turismoa eta elkartasuna uztartzen dituzue beraz, zuen bidaietan.
NAGORE ARRIAGA. Hori da. Hori da saiakera, bai.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 26, 2016
Number: 2091005
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 00:03:53
Number of visits: 4634