Docutec Card

Eta beste hori? (A2B12)

Josu eta Amaia parkean daude hizketan. Parkean ikusten duten jendea itxuragatik zein lanbide ote duten asmatu nahian ari dira, eguraldi bikaina aprobetxatuz.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Josu, azken bolada honetan estu samar ikusten zaitut, zer duzu?
JOSU.— Ez dakit, baina ikasturtea aurrera doa eta lanak pilatzen ari zaizkigu. Egunetik egunera urduriago nago.
AMAIA.— Ba ahaztu lan-kontuak. Nik badaukat lasaitzeko botika.
JOSU.— A, bai? Eta zein da ba?
AMAIA.— Tarte batean masterraz ahaztea. Jolastu egingo dugu.
JOSU.— Zertan?
AMAIA.— Inguruko jendeari begiratu, eta, haien itxuragatik, zein lanbide daukaten asmatuko dugu!
ETENA
AMAIA.- Mm. Hango gizon hura: zure ustez, zein da bere lanbidea?
JOSU.— Ba, nire ustez, mekanikoa da.
AMAIA.— Zergatik?
JOSU.— Bueno... buzoa du eta eskuetan daraman kutxan erremintak izango ditu, seguru.
AMAIA.— Ez, ez. Nire ustez arotza da, mekanikoek ez dute arkatza eramaten belarrian!
JOSU.— Egia da, kar-kar-kar! Eta beste emakume hori? Amaia sorgina, zure txanda!
AMAIA.— Zein, hori?
JOSU.— Ez, ez, ez. Eskuin aldera doan emakume gaztea.
AMAIA.— Brusa zuria, jertse urdina eta gona urdina... Ba... horrek perfumeria batean lan egiten du eta arropa da bere uniformea.
JOSU.— Bai zera! Emakume hori botiketara joaten den bisitari bat da, botikak saltzera. Takoi horiek...!
AMAIA.— Ai! Zu erotuta zaude...!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Jan 15, 2016
Number: 2079623
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:01:59
Number of visits: 1987