Docutec Card

Nerabeak eta sexu-heziketa

Itxuraz egun inoiz baino informazio gehiago dute nerabeek sexua eta harremanei buruz.

Baina benetan heziketa egokia jasotzen dute berdintasunean oinarritzen diren harremanak izateko?

 

Mezularia saioan, Olatz Berasategi sexologoa aritu da gaia aztertzen. Eta nerabeei ere galdera egin diete beraien ikuspuntuaren berri eman eta nolako sexu-heziketa jasotzen ote duten ezagutzeko.

 

 

 

 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Gure seme-alaben sexu-hezkuntza eraginkorra izaten al da? Nerabeek ba al dakite jakin behar dutena sexuaren inguruan, berdintasunean harremanak izateko prest ote daude? Sexuaz sekula baino informazio gehiago dagoen garaian, nerabeen belaunaldiak berdintasunezko sexu-harremanetarako hezitzen ari ote den, ote garen. Alegia, eskolan behar bezala, etxean behar adina garrantzia ematen ari ote garen jazarpen-harreman hauei, saihesten lagunduko duten hezkuntzari. Gurasoek hitz egiten dute seme-alabekin sexuaz? Kalera irten dugu eta nerabeei galdera egin diegu:
MUTILA.- Egixa (egia) esan behar bada ez zait gustatu izan amakin (amarekin) eta gai hauetaz hitz egitea. Ez dakik lotsa-puntu hori ematen diten (didan) edo…
NESKA .-  Lotsa edo horrela, baina adibidez, nire ahizparekin gai hori ondo eramaten dut, baina eske, aita eta amarekin ez zait ateratzen.
MUTILA.- Da gai bat ba beti saihesten ein detena  eta ezin detena (egin dudana eta ezin dudana), normalidade batean hitz egin.
NESKA. - ESO egiten nengoenean, adibidez, eduki genuen, en plan, sexualitate-tailerra, baina ordu gutxi. O sea, ez da gauza bat asko lantzen dena ere.
MUTILA .- Honbre, lagunekin ba, erraz, eta gai natural bat bezala hartzen dugu behintzat eta… 
NESKA. - Internet beti dago, baina bestela ere igual gurasoak, edo anaia-arrebak hor ere bai, como que, lagundu bezala egiten dutela, igual informazio pixka bat eman…
ESATARIA. -Mikel Yarzak ekarri dizkigu testigantza hauek kaletik, eta gazteei galdetuta ba ez dirudi eskolaren bizkar utzi dezakegun irakaskuntza hori, bai edo ez; etxean nonbait ez da asko hitz egiten.  Zuk…  klase barrura sartzen zara, zuk nerabeekin zuzeneko harremana izaten duzu, beraiekin lantzen duzu sexuaren hezkuntza. Beraiek zer esaten dute? Zurekin berdin jokatzen dute, gurasoekin bezala? Edo zure aurrean gauzak beste nolabait kontatzen dituzte?
ADITUA.- Beno, nik uste dut gurekin, nirekin edo gurekin desberdin jokatzen dutela, baina agian jakin beharko genuke zer den nerabe izatea? Ez dut esan nahi komunikazioa ez denik landu behar etxean; komunikazioa oso garrantzitsua da. Nik uste dut gainera, komunikazioa lantzen dugunean, hasieratik, ez da nerabezarora iristen garenean. Eta ulertu behar dugula nerabezaroan badela, normala, nerabeak gai hauek ez tratatzea etxean, ez? Esan nahi dut: nerabezaroa ba da momentu bat non lagunak sartzen diren jokoan, lagunak oso garrantzitsuak diren…
ESATARIA.- Berdintasunaren kezka hori badaukate nerabeek?
ADITUA.- Berdin, harremanen berdintasuna baino gehiago hor badago… harremanak, ez? Nik esaten dut: tratu onak eta sexuen hezkuntza. Badute kezka; hau da, neskek eta mutilek badute kezka beraien arteko harremanez. Beraiek ari dira, hasi dira momentu horretan elkarri begiratzen, eta hasi dira ligatzen. Orduan badago, berdintasuna, ez dakit berdintasuna kezka den. Baina harremanak badira kezka. Hortik abiatuta, agian da landu behar duguna, ez? Beraien kezka zein da? Beraiek ligatu nahi dute, ligoteo horretan tresnak behar dituzte, komunikazio-tresnak eta hortik, agian da jorratu behar duguna, zer den tratu ona, zer den berdintasuna.      
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 30, 2015
Number: 2046082
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 00:02:57
Number of visits: 8715