Docutec Card

BAGOAZ! B1-14- Autoa salgai

Josuk salgai jarri du bere autoa.

Erosteko asmoa duen lagun bat etorriko zaio, autoa ikusi eta zenbat eskatzen duen jakitera.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IRRATIKO ESATARIA.— “Nork esango luke talde hau hain denbora gutxian hainbeste mugitu denik. Kontzertuak, bidaiak, diskoak, aurkezpenak… Leku guztietan daude eta bide arrakastatsua da berea. Orain bira luzea prestatzen ari dira. Euskal Herriko antzokiak, gaztetxeak, tabernak eta bazter guztiak pasatu ondoren, hemendik aurrera Euskal Herritik kanpo hainbat kontzertu emateko asmoa dute: Bartzelona, Madril, Paris, Londres, Liverpool…” Bai, bai… Ez dira geldi egotekoak: Buenos Aires, New York… Disko berriko beste abesti bat jarriko dugu, ea gure jarraitzaileen gustukoa den”.
JOSU.— Bazen garaia!
AGUS.— Barka ezazu, motel. Berandu atera naiz eta ez neukan modurik zuri abisua emateko. Etxean ahaztu dut telefonoa…
JOSU.— Hori burua!
AGUS.— Bueno, ea ba, zer duzun erakusteko.
AGUS.— Zer dela-eta saldu nahi duzu, ba, autoa?
JOSU.— Nik ez dut saldu nahi, Agus, baina dirua behar dut; sosik gabe nabil, eta ez daukat beste erremediorik.
AGUS.— Noiz erosi zenuen?
JOSU.— Orain urtebete, baina zortzi ditu; oso egoera onean dago. Ikusten duzu.
AGUS.— Zuk badiozu…
JOSU.— Oso kilometro gutxi egin zizkioten, eta nik ere ez dut gehiegi erabili.
AGUS.— Zenbat diru eskatzen duzu?
JOSU.— 2.000 euro.
AGUS.— 2.000 euro, zortzi urteko auto batengatik? Askotxo, ezta?
JOSU.— Nik ez dut ezer irabaziko. Horixe ordaindu nuen. Gainera, aurten gurpilak aldatu dizkiot, eta matxura bat konpondu ere bai, olio pixka bat galtzen baitzuen.

ETENA

AGUS.— Begira, nik anaiarentzat nahi dut autoa. Hemendik 100 kilometrora aurkitu du lana eta egunero joan-etorria egiteko erosi nahi diot, baina diru asko eskatzen ari zara.
JOSU.— Begira, nik diru horren beharra daukat, Agus. Eta ez dut uste gehiegi denik.
AGUS.— Anaia 19:00etan iritsiko da lanetik. Axola zaizu gaur iluntzean berarekin etortzea, autoa ikustera?
JOSU.— Ez, zatozte eta proba ezazue. Orduan ikusiko duzue benetan ondo dagoela!
AGUS.— Ados. Bitartean, ondo aztertuko dut prezioa; eta, berari gustatzen bazaio, erosiko dizugu. Deituko dizut.
JOSU.— Perfekto. Mila esker!
AGUS.— Agur!
JOSU.— Gero arte!
AGUS.— Mila esker!
JOSU.- Zuri.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 23, 2018
Number: 20402816
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:43
Number of visits: 1292