Docutec Card

BAGOAZ! B1-13- Urduritasuna

Amaia jatetxe bateko aretoan dago, elkarrizketatuko duen Rafael Gorri idazlea heldu aurretik, galderak errepasatzen.

Urduri dago Amaia, hasiberria delako. Halere, ondo aterako da elkarrizketa eta kontu interesgarriak komentatuko dizkio idazleak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— “Zergatik hasi zinen idazten?”, “Zein izan dira zure erreferenterik onenak?”, “Poesia ala nobela?”. Ez, ez, ez, ezin diot hori galdetu. Idatzi duen guztia nobela izan da…
XABI.— Horrela jarraitzen baduzu, ni ere urduri jarriko naiz.
AMAIA.— Aiii, barkatu, Xabi. Hasiberria naizenez, ba…
XABI.— Dena dantzan, bai, ulertzen dut. Lasai, ondo egingo duzu…
AMAIA.— Bai, mila esker! “Lasai, Amaia, ez da ezer ger…”
RAFAEL.— Egun on!
AMAIA.— Ui… Kaixo, egun on!
RAFAEL.— Amaia zara?
AMAIA.— Bai, Amaia, Errota aldizkarikoa. Hau Xabi da, gure kameralaria.
RAFAEL.— Kaixo, oso toki polita aukeratu duzu elkarrizketa egiteko.
AMAIA.— Bai, erredakziotik oso gertu dago. Rafael, eskertzen dizut elkarrizketari baiezkoa eman izana.
RAFAEL.— Ez da ezer! Gainera, gero, hemendik gertu hitzaldi bat emango dut. Beraz, aukera ona elkarrizketa egiteko.
AMAIA.— Elkarrizketa bukatu ondoren, argazki batzuk aterako dizkizugu, ondo iruditzen bazaizu.
RAFAEL.— Ez dago arazorik.
AMAIA.— Normalean elkarrizketa bitartean egiten ditugu, baina Izaro gure argazkilaria gaixotu egin da, eta Xabik egingo dizkizu.
RAFAEL.— Primeran.
AMAIA.— Prest? Bai?

ETENA

AMAIA.— Kaixo, gaurkoan, Rafael Gorri elkarrizketatuko dugu leku eder honetan. Egun on, Rafael.
RAFAEL.— Egun on.
AMAIA.— Rafael idazle ezaguna da gure artean: bost nobela idatzi ditu, zein baino zein arrakastatsuago. Zein da zure gustukoena?
RAFAEL.— ‘Haizearen seme-alabak’
AMAIA.— Zergatik?
RAFAEL.— Lehendabizikoa izan zelako, eta hortik aurrera idatziko nituen lanen bidea erakutsi zidalako.
AMAIA.— Euskadi Saria jaso zenuen.
RAFAEL.— Bai, eta orain dela gutxi proposamen bat egin didate, pelikula bat egiteko nire nobela horretatik abiatuta.
AMAIA.— Eta ikerketa egiten duen idazlea zu izango zara?
RAFAEL.— Bai, halaxe proposatu didate, baina ez dakit; inoiz ez dut pentsatu aktore izatea. Nobela bat idazten ari naiz, eta zaila izango da.
AMAIA.— Oso ondo egingo duzu.
RAFAEL.— Eskerrik asko. Beharbada… Izan ere, orain arte izan dira idazle handiak pelikuletan ere.
AMAIA.— Gaur gure hirira etorri zara. Zer hitzaldi eman behar duzu?
RAFAEL.— Bai, nire nobelagintzari buruzko doktore-tesia idatzi du gazte batek, lan bikaina: “Egilea eta pertsonaiak. Idazlearen nortasuna fikzioan”. Horretaz jardungo dut.

ETENA

AMAIA.— Eta, horretaz gain, zertan zabiltza orain?
RAFAEL.— Bai, esan dizudan bezala, beste nobela bat idazten ari naiz. Orain arte egindako lanarekin etapa bat bukatu nahi dut, eta etapa berri bat hasi.
AMAIA.— Fikzioa utzita?
RAFAEL.— Ez, lan autobiografikoak idatzi nahi ditut. Uste dut badaukadala zerbait esateko krisian dagoen mundu honi. Sortzaileak isiltzen bagara, gizartea pikutara doa.
AMAIA.— Zuk uste duzu literaturak mundua alda dezakeela?
RAFAEL.— Noski, horregatik naiz idazlea. Literatura iraultzarako bidea da.
AMAIA.— Ba, horixe da dena. Mila esker, Rafael, gure galderei erantzutegatik.
RAFAEL.— A! Amaitu egin dugu? Gauza asko nituen oraindik esateko...
AMAIA.— Bai, baina hiru-bost minutuko bideoak jartzen ditugu webgunean, bestela ikusleak aspertu egiten dira.
RAFAEL.— Bai, baina nire hitzaldira etortzen bazara hobeto ulertuko dituzu nire planteamenduak…
AMAIA.— Gustura joango nintzateke, baina bulegora joan behar dut; elkarrizketa pikatu eta bideoa editatu. Sentitzen dut.
RAFAEL.— Ondo da.
XABI.— Bueno, orain argazkiak. Zuek jarraitu hizketan, bale?
AMAIA.— Bai. Eta liburuak idatzi eta hitzaldiak emateaz gain, beste zerbait egingo duzu.
RAFAEL.— Bai, nire literaturari buruzko txosten berri bat idazten ari naiz…

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 23, 2018
Number: 20401933
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:22
Number of visits: 1494