Docutec Card

Pisu turistikoak arautzeko Donostiako udal-ordenantza polemika-iturri

Azken urteotan, Donostiara iritsitako turista-kopuruak gora egin du nabarmen, eta ostatu hartzeko eskaera handiaren aurrean pisu turistikoen kopurua ere asko igo da.

Donostiako udalak etxebizitza turistikoak arautzeko martxan jarri nahi duen ordenantza berriak hainbat alegazio jaso ditu, besteak beste, pisu turistikoen jabe eta elkarteen aldetik. APARTURE da, Euskadiko etxebizitza turistikoen elkartea, alegazio gehien aurkeztu dituenetako bat.

Elkarte horretatik zabaldu berri den eztabaidarako foroari buruz aritu zaigu Asier Pereda, APARTUREko lehendakaria. Berak azalduko digu zergatik ez dauden ados abian jarri nahi den udal-ordenantza honekin. Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu

Transcription:[+] Transcription:[-]

AURKEZLEA.- Oraintxe Mezularia hasi den garai berean hasi da Donostiako Tabakaleran, arratsaldeko 6ak jo dutenean, Euskadiko Etxebizitza turistikoen aurreneko foroa. Aparturek sustatutako foroa da eta ustez arrakasta handia eragin duena. Asier Pereda da Apartureko presidentea. Arratsalde on, Asier.
ASIER PEREDA. - Arratsalde on. Ba bai, sustatu dugu ba Euskadiko lehenengo foro hau, etxebizitza turistikoen inguruan eztabaidatzeko, eta beno, nolabait, datuen inguruan, ba, ba eztabaida serio bat egiteko intentzioarekin.
AURKEZLEA.- Eta arrakasta handia uste dut izan duela, foroa jende, jendetsua izango da?
ASIER PEREDA.- Ba bai, ziztu bizian, ziztu bizian saldu dira sarrera guztiak.
AURKEZLEA.- Esadazu, Asier, zergatik uste duzu bildu dela horrenbeste jende? Ze profileko jendeak dira forora joan nahi izan dutenak?
ASIER PEREDA.- Ba nik uste gehiengoak pisu turistikoen jabeak direla, Donostia eta Gipuzkoako bizilagunak gehienbat. Modu serioan eta legalez, eta araututa, ustiatu nahi dituzte pisu turistikoak, eta horretan dabiltza.
AURKEZLEA.- Zenbat jendek dauka pisu turistikoa momentu honetan Donostian? Badaukazue zifrarik?
ASIER PEREDA.- Ba Donostian mila eta bostehun pisu inguru, araututa daudenak dira mila eta berrehun. Araututa daudenak, esan nahi dut Eusko Jaurlaritzan jarduera-baimena aurkeztuta dutenak. Momentu honetan udaletxeak indarrean jarri nahi duen ordenantza berriak, teorikoki, araututa dauden pisuen erdiak legetik kanpo utzi behar omen ditu. Horregatik esaten dut: utzi behar omen ditu. Ze gure iritziz ez da bidezkoa. Eta legalki behintzat bidegabekeria bat da. Eta bueno, pentsatzen dugu momentu honetan oraindik badagoela denbora zuzenketak egiteko, eta orain dela bizpahiru egun Euskadiko…
AURKEZLEA.- Bai. Hori, hori galdetu behar nizun hain zuzen ere, ze araudia, Donostiako Udalak bidean daukan araudi hori, ba datorren martxoan onartu nahi da, ezta? AUVC-ek edo Euskadiko Lehiakortasunerako Agintaritzak txostena…
ASIER PEREDA.- Hori da.
AURKEZLEA.-...eman du argitara. Eta esaten du libre competencia, konpetentzia askea, zalantzan jartzen duela egiten ari diren araudi horrek, eta iruditzen bazaizu, Eneko Goia Donostiako alkateak zer iritzi eman duen horren aurrean entzungo dugu aurrena.
ENEKO GOIA.- Arazoa ez da guk egiten dugun ordenantza honi zenbait xehetasun jartzea. Txosten honek esaten duena da udaletxe batek arlo honetan ez daukala zeresanik. Eta hori nik uste dut okerra dela.
AURKEZLEA.- Hori da Eneko Goia alkatearen iritzia. Zuek ez duzue gauza berdin ikusten.
ASIER PEREDA.- Honbre, eske hain zuzen ere berak dioena guk ere onartzen diogu, baina legalki lurraren arautze-prozesu horrek eragin zuzena baldin badauka jarduera ekonomiko jakin batean, hori, lurraren legeztatzearen eremutik kanpo geratzen da, eta hori da Euskadiko Lehiakortasun Agentziak dioena. Orduan Donostiako Udalak eta udaletxeak dioena, zeharo legez kanpo dago, eta gure iritziz Eusko Jaurlaritzan lizentzia daukaten pisu guztiak legalak dira.
AURKEZLEA.- Hor, badakizu, zer esaten den pisu turistikoei buruz. Asko dauden lekuan zarata handia egoten dela, auzokideek ezin dutela behar bezala lo egin.
ASIER PEREDA.- Bai.
AURKEZLEA.- Eta alogerak ere asko igotzen direla pisu turistikoen eraginez…
ASIER PEREDA.- Bai. Ba gaur bertan azalduko dugu horren inguruan nola hori, zarata den, eta nola datuek ez dutela bat egiten holako titularren inguruan. 250.000 gaualdi bakoitzeko isun bakar bat jaso dugu. Ea zeinek daukan horrelako estatistika. Osea, eske Donostian daukagu turista-maila bat ikaragarrizkoa dena. O sea, hemen daukagun turismo-kalitateak ez du ez zaratarik, ez arazorik sortzen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 16, 2018
Number: 20183462
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:03
Number of visits: 3459